Bilaketa: alaui

 

LIBANO

LIBANO

Libanoko Errepublika
Herritar izena: libanoar.
Eremua: 10.400 km2.
Hiriburua: Beirut (beirutar).
Hiri nagusiak: Baabda, Tripoli, Zahleh, Sidon, Nabatieh, Tripoli, Tiro, Baalbek, Biblos.
Dirua: libera libanoar.
Hizkuntzak: arabiera (ofiziala), armeniera, ingeles, frantses (agiri ofizialak frantsesez ere idazten dituzte).
Biztanleak: 6,8 milioi (NBE, 2019). Arabiar (%95; horietatik %10 inguru palestinarrak dira), armeniar (%4) eta beste (%1).
Erlijioak: musulman (%59,7; xiita, sunita, druso, ismaili, alaui), kristau (%39; maronita, greziar ortodoxo, armeniar apostoliko, siriar ortodoxo, siriar kristau, kristau armeniar, greziar katoliko, protestante...), beste (%1,3)
Jakingarriak: Israelek 2000ko maiatzean alde egin zuen Libanoko hegoaldeko segurtasun gunetik, 23 urtean okupatuta eduki ondoren.
Transkripzioak: Libanoko izen asko frantsesezko eran zabaldu dira nazioartean, eta forma horiek hobesten ditugu. Gainerakoan, izen bereziak idazteko, ikus alfabeto arabiarretik eta perso-arabiarretik transkribatzeko taula.

erdarazeuskaraz
BeqaaBekaa (Bekaa harana)
Monte Libano / mont Liban / Mount LebanonLibano (Libano mendia)
Qurnat as Sawda / Qurnat as-SaorudaQurnat as-Sawda
SaidaSidon
TarabulusTripoli
Tyr / Sur / SourTiro
Transkripzio taula

ingelesezfrantsesezgaztelaniazeuskaraz
chtchchtx (esaterako, Txad)
dh, ghdh, ghd, gdh, gh (esaterako, Abu Ghraib)
iyah, -iya-iyah, -iya-iyah, -iya-iya (hitz amaieran; esaterako, Nasiriya)
jj, djyj (esaterako, Najaf)
kkkk (esaterako, Karbala, Kuwait)
khkhjkh (esaterako, Khartum, Khomeini)
n-ne-n-n (hitz amaieran; esaterako, Jenin)
qqqq (esaterako, Al-Qaeda, Qatar)
sssss (esaterako, Mosul, Aswan)
shchshx (esaterako, Raxid)
ththzth (esaterako, Baath)
uouuu (esaterako, Mubarak)
wou, ww, uw (bokal artean edo bokal aurrean; esaterako, Kuwait, Aswan), u
yi, yy, iy (bokal artean edo bokal aurrean; esaterako, Diwaniya), i (esaterako, Hudaida)

1. Izen bat bokala + '–h' letraz amaitzen denean, '-h' hori ezabatu egingo da mutua denean, eta bere hartan utzi ahoskatzen bada: 'Al-Fatah', baina 'Diwaniya', 'Nasiriya', 'Al-Arabiya'. 2. Kontsonante bikoitzak bere hartan utzi: 'Falluja'; 'Hezbollah'; 'Amman'; 'Hussein'. 3. Artikulua letra larriz hasieran, eta xehez tartean. Marratxoz loturik idazten da: 'Al-Jaafari', 'Al-Fatah', 'Deir ez-Zor'. 4. 'H'-z bukaturiko hitzak letra hori ez balego bezala deklinatuko dira: 'Al-Fatahk', 'Al-Fatahren', 'Al-Fatahko'...

 

SIRIA

SIRIA

Siriako Arabiar Errepublika
Herritar izena: siriar.
Eremua: 185.180 km2 (israeldarrek okupatutako 1.295 kilometro koadroak barne).
Hiriburua: Damasko (damaskoar).
Hiri nagusiak: Quneitra, Daraa, As-Suwayda, Homs, Tartus, Latakia, Hama, Idlib, Raqqa, Deir ez-Zor, Al-Hasaka.
Dirua: libera siriar.
Hizkuntzak: arabiera (ofiziala), kurduera, arameera, armeniera, txerkesera.
Biztanleak: 21,1 milioi (NBE, 2012). Arabiar (%90,3), kurdu, armeniar eta beste (%9,7).
Erlijioak: musulman sunita (%74), alaui eta bestelako musulman (%16), kristau (%10), judu.
Jakingarriak: Sei Eguneko Gerran (1967), Israelek Siriako hego-mendebaldeko eskualdea hartu zuen: Golango gainak.
Transkripzioak: izen bereziak idazteko, ikus alfabeto arabiarretik eta perso-arabiarretik transkribatzeko taula.

erdarazeuskaraz
Al-Yazira / Al-Djazira / Al-JaziraAl-Jazira / Jazira (eskualdea)
Alep / Aleppo / HalabAlepo
Anti-Liban / Anti-LebanonAntilibano (Antilibano mendikatea)
Crac de los Caballeros / Krak des ChevaliersZaldunen Krak
Creciente Fértil / Croissant fertile / Fertile CrescentIlgora Emankorra, -a
Damas / Damasco / DimashqDamasko
DoumaDuma
GhoutaGhuta
HimsHoms
Jableh / Djableh / JebleJabla
Pamlyre / PalmyraPalmira
Tal Rifat / Tall Rifaat Tell Rifaat
Tudmur / TadmorTadmur
Transkripzio taulak

ingelesezfrantsesezgaztelaniazeuskaraz
chtchchtx (esaterako, Txad)
dh, ghdh, ghd, gdh, gh (esaterako, Abu Ghraib)
iyah, -iya-iyah, -iya-iyah, -iya-iya (hitz amaieran; esaterako, Nasiriya)
jj, djyj (esaterako, Najaf)
kkkk (esaterako, Karbala, Kuwait)
khkhjkh (esaterako, Khartum, Khomeini)
n-ne-n-n (hitz amaieran; esaterako, Jenin)
qqqq (esaterako, Al-Qaeda, Qatar)
sssss (esaterako, Mosul, Aswan)
shchshx (esaterako, Raxid)
ththzth (esaterako, Baath)
uouuu (esaterako, Mubarak)
wou, ww, uw (bokal artean edo bokal aurrean; esaterako, Kuwait, Aswan), u
yi, yy, iy (bokal artean edo bokal aurrean; esaterako, Diwaniya), i (esaterako, Hudaida)

1. Izen bat bokala + '–h' letraz amaitzen denean, '-h' hori ezabatu egingo da mutua denean, eta bere hartan utzi ahoskatzen bada: 'Al-Fatah', baina 'Diwaniya', 'Nasiriya', 'Al-Arabiya'. 2. Kontsonante bikoitzak bere hartan utzi: 'Falluja'; 'Hezbollah'; 'Amman'; 'Hussein'. 3. Artikulua letra larriz hasieran, eta xehez tartean. Marratxoz loturik idazten da: 'Al-Jaafari', 'Al-Fatah', 'Deir ez-Zor'. 4. 'H'-z bukaturiko hitzak letra hori ez balego bezala deklinatuko dira: 'Al-Fatahk', 'Al-Fatahren', 'Al-Fatahko'...

© Berria.eus - Euskal Editorea SM    •   Martin Ugalde kultur parkea, Andoain 20140
Telefonoa: 943-30 40 30  •   Faxa: 943-59 01 72  •  Posta elektronikoa: [email protected]
webgunearen mapa