MUNDUA

A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z
 

Sahara

Jakingarriak: ikus Mendebaldeko Sahara.
 

SAINT KITTS ETA NEVIS

SAINT KITTS ETA NEVIS

Saint Kitts eta Nevisko Federazioa
Herritar izena: sainkistar.
Eremua: 261 km2.
Hiriburua: Basseterre (basseterretar).
Hiri nagusiak: Mansion, Sandy Point Town, Gingerland, Newcastle, Sadler, Fig Tree, Cayon, Saint Paul's, Charlestown, Monkey Hill, Cotton Ground, Middle Island, Boyd's.
Dirua: Karibe ekialdeko dolar.
Hizkuntzak: ingeles (ofiziala).
Biztanleak: 52.000 lagun (NBE, 2009). Gehienak beltzak dira; badaude zenbait britainiar, portugaldar eta libanoar.
Erlijioak: anglikano, bestelako protestante, katoliko.
 

SAINT VINCENT ETA GRENADINAK

SAINT VINCENT ETA GRENADINAK

Herritar izena: saintvincentar.
Eremua: 389 km2.
Hiriburua: Kingstown (kingstowndar).
Hiri nagusiak: Georgetown, Port Elizabeth, Layou, Chateaubelair, Barrouallie.
Dirua: Karibe ekialdeko dolar.
Hizkuntzak: ingeles (ofiziala), kreolera frantses.
Biztanleak: 109.000 lagun (NBE, 2012). Beltz (%66), mulato (%19), indopakistandar (%6), Karibeko amerindiar (%2), beste (%7).
Erlijioak: anglikano (%47), metodista (%28), katoliko (%13), hindu, zazpigarren eguneko adbentista, bestelako protestante.
 

Saint-Barthelemy


Eremua: 25 km2.
Hiriburua: Gustavia.
Dirua: euro.
Hizkuntzak: frantses (ofiziala), ingeles, patois, kreolera.
Biztanleak: 8.398 lagun.
Jakingarriak: Ameriketako kolonia frantziarra; itsasoz haraindiko kolektibitatea da (COM).
 

Saint-Pierre eta Mikelune

Saint-Pierre eta Mikelune

Eremua: 242 km2.
Hiriburua: Saint-Pierre.
Hiri nagusiak: Mikelune.
Dirua: euro
Hizkuntzak: frantses (ofiziala), ingeles (gutxi batzuek erabiltzen dute).
Biztanleak: 6.100 lagun (NBE, 2006). Gehienak jatorri euskaldun eta bretoikoak; normandiar jatorrikoak ere badira.
Erlijioak: katoliko (%99).
Jakingarriak: Ameriketako kolonia frantziarra; itsasoz haraindiko kolektibitatea da (COM).
 

Sakha

Sakha

Herritar izena: sakhar.
Eremua: 3.103.200 km2.
Hiriburua: Jakutsk.
Hiri nagusiak: Mirni, Neriungri, Niurba, Pokrovsk.
Hizkuntzak: sakhera (edo jakutera, %25), errusiera. Biak dira ofizialak.
Biztanleak: 949.280 lagun. Jakut edo sakha (%33,4), errusiar (%50,3), ukrainar (%7).
Erlijioak: errusiar ortodoxo, xamanista.
Jakingarriak: lehen, Jakutia. Errusiako errepublika autonomoa.
Transkripzioak: izen bereziak idazteko, ikus zirilikotik transkribatzeko taula.
 

SALOMON UHARTEAK

SALOMON UHARTEAK

Salomon Uharteak
Herritar izena: salomondar.
Eremua: 25.556 km2.
Hiriburua: Honiara (honiarar).
Hiri nagusiak: Tulagi, Taro Island, Buala, Kirakira, Auki, Tigoa, Lata, Gizo.
Dirua: dolar salomondar.
Hizkuntzak: ingeles (ofiziala; %1-2); kreolera melanesiarra erabiltzen dute ia gehienek 'lingua franca' moduan. 120 hizkuntza daude: hizkuntza melanesiarrak, polinesiarrak eta mikronesiarrak.
Biztanleak: 566.000 lagun (NBE, 2012). Melanesiar (%94,5), polinesiar (%3), mikronesiar (%1,2), beste (%1,1).
Erlijioak: protestante (%78; anglikano, baptista, metodista / presbiteriano, zazpigarren eguneko adbentista eta beste), katoliko (%18), sinesmen tradizional (%4).
 

SAMOA

SAMOA

Samoako Estatu Burujabea
Herritar izena: samoar.
Eremua: 2.831 km2.
Hiriburua: Apia (apiar).
Hiri nagusiak: Asau, Gautavai, Puapuo, Mulifanua.
Dirua: tala.
Hizkuntzak: samoera, ingeles (ofizialak).
Biztanleak: 185.000 lagun (NBE, 2012). Samoar (%92,6), euroasiar (%7, europarren eta polinesiarren arteko nahasketa), europar (%0,4).
Erlijioak: kongregazionista (%34,8), katoliko (%19,6), metodista (%15), azken eguneko santu (%12,7), mendekoste (%6,6), zazpigarren eguneko adbentista (%3,5) eta beste (%7,5).
Jakingarriak: Samoa zatiturik dago: mendebaldeko uharteek estatu independentea osatzen dute, eta ekialdekoak Ameriketako Estatu Batuen kolonia dira (ikus Samoa Estatubatuarra).
 

Samoa Estatubatuarra


Eremua: 199 km2.
Hiriburua: Pago Pago.
Hiri nagusiak: Utulei.
Dirua: dolar estatubatuar.
Hizkuntzak: samoera (%90,6), ingeles (%2,9), tongera (%2,4), Pazifikoko beste mintzaira batzuk (%2,1).
Biztanleak: 65.628 lagun (2009). Samoar (%89), tongar (%4), asiar (%2,9), mestizo (%2,8), zuri (%1,2), beste (%0,1).
Erlijioak: kristau kongregazionalista (%50), katoliko (%20), protestante eta beste (%30).
Jakingarriak: Pazifikoko kolonia estatubatuarra. Ikus Samoa.
 

SAN MARINO

SAN MARINO

San Marinoko Errepublika
Herritar izena: sanmarinoar.
Eremua: 61,2 km2.
Hiriburua: San Marino (sanmarinoar).
Hiri nagusiak: Serravalle, Acquaviva, Borgo Maggiore, Domagnano, Faetano, Chiesa Nuova, Fiorentino, Montegiardino, Dogana.
Dirua: euro.
Hizkuntzak: italiera (ofiziala), emiliera-romagnolo (italiar dialektoa).
Biztanleak: 33.400 lagun (NBE, 2012). Sanmarinoar, italiar.
Erlijioak: katolikoak dira nagusi San Marinon.
 

San Martin


Eremua: 34 km2.
Hiriburua: Philipsburg.
Hiri nagusiak: Lower Prince's Quarter.
Dirua: Antilletako florin nederlandarra.
Hizkuntzak: nederlandera, ingelesa (ofizialak).
Biztanleak: 37.439 lagun.
Jakingarriak: Nederlanderaz, Sin Maarten. 2010eko urrira arte, Holandarren Antillen parte izan zen. Geroztik, lurralde autonomoa da, Herbehereetako Erresumaren barnean. Uhartearen beste parte bat Frantziaren mende dago (frantsesez, Saint-Martin).
 

San Martin


Eremua: 53,20 km2.
Hiriburua: Marigot.
Hiri nagusiak: Marigot.
Dirua: euro.
Hizkuntzak: frantses (ofiziala), ingelesa, gaztelania, kreolera.
Biztanleak: 35.692 lagun.
Jakingarriak: Frantsesez, Saint-Martin. Ameriketako kolonia frantziarra; itsasoz haraindiko kolektibitatea da (COM). Uhartearen beste parte bat Herbehereen mende dago (nederlanderaz, Sint Maarten).
 

Santa Helena

Santa Helena

Santa Helena, Ascension eta Tristan da Cunha
Herritar izena: santahelenar.
Eremua: 410 km2.
Hiriburua: Jamestown.
Hiri nagusiak: Longwood, Georgetown (Ascension uhartean), Edinburgh (Tristan da Cunha uhartean).
Dirua: libera santahelenar (libera esterlinaren baliokide).
Hizkuntzak: ingeles.
Biztanleak: 4.255 lagun (2008). Afrikarren ondorengo (%50), zuri (%25), txinatar (%25).
Erlijioak: anglikano (gehienak), baptista, zazpigarren eguneko adbentista, katoliko.
Jakingarriak: Atlantikoko hegoaldeko uhartea. Administrazio britainiarraren agindupean dago, Ascension eta Tristan da Cunha uharteekin batean.
 

SANTA LUZIA

SANTA LUZIA

Herritar izena: santaluziar.
Eremua: 616 km2.
Hiriburua: Castries (castriestar).
Hiri nagusiak: Anse la Raye, Choiseul, Dauphin, Dennery, Gros Islet, Laborie, Micoud, Praslin, Soufriere, Vieux Fort.
Dirua: Karibe ekialdeko dolar.
Hizkuntzak: ingeles (ofiziala), kreolera frantses.
Biztanleak: 178.000 lagun (NBE, 2012). Beltz (%90), mestizo (%6), indopakistandar (%3), zuri (%1).
Erlijioak: katoliko (%67,5), zazpigarren eguneko adbentista (%8,5), mendekoste (%5,7), anglikano (%2), ebanjeliko (%2), bestelako kristau (%5,1), rastafari (%2,1), beste (2,6), sinesgabe (%4,5).
 

SAO TOME ETA PRINCIPE

SAO TOME ETA PRINCIPE

Sao Tome eta Principeko Errepublika Demokratikoa
Herritar izena: saotometar.
Eremua: 1.001 km2.
Hiriburua: Sao Tome (saotometar).
Hiri nagusiak: Santo Antonio, Santana, Sao Joao dos Angolares, Neves, Guadalupe, Trindade.
Dirua: dobra.
Hizkuntzak: portuges (ofiziala, %95). Portugesa oinarri duten hiru kreolera erabiltzen dira: forroera (%85), angolarera (%3) eta principeera (%0,1).
Biztanleak: 172.000 lagun (NBE, 2012). Beltz eta mestizo nagusiki: mestico, angolar (Angolako esklaboen ondorengoak), forro (aske izatea lortu zuten esklaboen ondorengoak), servicai (Angolatik, Mozambiketik eta Cabo Verdetik iritsitako nekazariak, lanerako kontratatuak), tonga (servicaien seme-alabak, Sao Tome eta Principen jaioak). Europar (portugaldarrak, nagusiki).
Erlijioak: katoliko (%70,3), ebanjeliko (%3,4), apostoliko berri (%2), adbentista (%1,8), beste (%3,1), sinesgabe (%19,4)
 

Sardinia

Sardinia

Herritar izena: sardiniar.
Eremua: 24.090 km2.
Hiriburua: Cagliari (sardinieraz, Casteddu).
Hiri nagusiak: Nuoro, Carbonia, Iglesias, Sanluri, Lanusei, Tortoli, Olbia, Tempio Pausania, Oristano, Sassari.
Dirua: euro.
Hizkuntzak: italiera (ofiziala), sardiniera (ofiziala; Gallura eta Sassari eskualdeetan hitz egiten dituzten dialektoak korsikeraren barrukotzat jotzen dituzte), katalan (Alghero hirian), ligurera (San Pietro eta Sant'Antioco uharteetan).
Biztanleak: 1,6 milioi.
Jakingarriak: sardinieraz, Sardigna, eta italieraz, Sardegna. Italiaren mendeko uhartea da (estatus berezia duten bost eskualde autonomoetako bat da), eta sardiniera da berezko hizkuntza.
Transkripzioak: sardinierazko leku izenak oso arrotzak zaizkigunez, italierazkoak erabiliko ditugu. Mugimendu abertzaleari edo hizkuntzari buruz idaztean, sardinierazkoak ere idatziko ditugu, parentesi artean.

italierazsardinieraz
AlgheroS’Alighera (katalanez, L’Alguer)
CagliariCasteddu
CarboniaCrabonia
GalluraGaddura
IglesiasIgrèsias
La MaddalenaA Maddalena
LanuseiLanuse
MacomerMacumere
NuoroNùgoro
OlbiaTerranoa
OristanoAristanis
OzieriOçieri
Porto TorresPortu Turre
San PietroSantu Predu
SanluriSeddori
Sant'AntiocoSant'Antiogu
SassariTàttari
Tempio PausaniaTempiu
 

SAUDI ARABIA

SAUDI ARABIA

Saudi Arabiako Erresuma
Herritar izena: saudiarabiar.
Eremua: 2.149.690 km2.
Hiriburua: Riad (riadar).
Hiri nagusiak: Jidda, Meka, Medina, Dammam, Tabuk, Buraida, Abha, Ahsa, Ta'if, Bahah, Jubail, Qatif, Hufuf, Arar, Sakakah, Ha'il, Jizan, Najran.
Dirua: riyal saudiarabiar.
Hizkuntzak: arabiera (ofiziala). Ingelesa ere aski hedatua dago.
Biztanleak: 28,7 milioi (NBE, 2012). Arabiar (%90), afro-asiar (%10).
Erlijioak: musulman (%100; sunitak %89, xiitak %11).
Transkripzioak: izen bereziak idazteko, ikus alfabeto arabiarretik eta perso-arabiarretik transkribatzeko taula.

erdarazeuskaraz
Desierto árabe / desert d'Arabie /Arabian DesertArabiako basamortua
Golfo Pérsico / golfe Persique / Persian GulfPersiar golkoa
Hedjaz / Hiyaz / Al-HeyazHijaz
La Meca / La Mecque / Makka / MakkahMeka
Mar Arábigo / mar de Omán / mer d'Arabie / Arabian SeaArabiako itsasoa / Omango itsasoa
MédineMedina
Nechd / Nejd / NachdNajd
Península arábiga / Arabie / Arabian PeninsulaArabia / Arabiar penintsula
Rub al JaliRub al-Khali (basamortua)
TihamahTihama
Yeda / DjedahJidda
Transkripzio taula

ingelesezfrantsesezgaztelaniazeuskaraz
chtchchtx (esaterako, Txad)
dh, ghdh, ghd, gdh, gh (esaterako, Abu Ghraib)
iyah, -iya-iyah, -iya-iyah, -iya-iya (hitz amaieran; esaterako, Nasiriya)
jj, djyj (esaterako, Najaf)
kkkk (esaterako, Karbala, Kuwait)
khkhjkh (esaterako, Khartum, Khomeini)
n-ne-n-n (hitz amaieran; esaterako, Jenin)
qqqq (esaterako, Al-Qaeda, Qatar)
sssss (esaterako, Mosul, Aswan)
shchshx (esaterako, Raxid)
ththzth (esaterako, Baath)
uouuu (esaterako, Mubarak)
wou, ww, uw (bokal artean edo bokal aurrean; esaterako, Kuwait, Aswan), u
yi, yy, iy (bokal artean edo bokal aurrean; esaterako, Diwaniya), i (esaterako, Hudaida)

1. Izen bat bokala + '–h' letraz amaitzen denean, '-h' hori ezabatu egingo da mutua denean, eta bere hartan utzi ahoskatzen bada: 'Al-Fatah', baina 'Diwaniya', 'Nasiriya', 'Al-Arabiya'. 2. Kontsonante bikoitzak bere hartan utzi: 'Falluja'; 'Hezbollah'; 'Amman'; 'Hussein'. 3. Artikulua letra larriz hasieran, eta xehez tartean. Marratxoz loturik idazten da: 'Al-Jaafari', 'Al-Fatah', 'Deir ez-Zor'. 4. 'H' hasperenduz bukaturiko hitzak kontsonantez bukaturikoak bezala deklinatuko dira: 'Al-Fatahek', 'Al-Fatahen', 'Al-Fataheko'...

 

SENEGAL

SENEGAL

Senegalgo Errepublika
Herritar izena: senegaldar.
Eremua: 196.722 km2.
Hiriburua: Dakar (dakartar).
Hiri nagusiak: Diourbel, Fatick, Kaolack, Kolda, Louga, Matam, Saint-Louis, Tambacounda, Thies, Ziguinchor.
Dirua: CFA franko.
Hizkuntzak: frantses (ofiziala), wolofera, fula edo pulaarera, diolera, mandinkera.
Biztanleak: 13,1 milioi (NBE, 2012). Wolof (%43,3), peul edo fula (%23,8), serere (%14,7), diola (%3,7), mandinka (%3), soninke (%1), europar eta libanoar (%1), beste (%9,4; txinatar, vietnamdar).
Erlijioak: musulman (%94), kristau (%5, batez ere katoliko), sinesmen tradizional (%1).
 

SERBIA

SERBIA

Serbiako Errepublika
Herritar izena: serbiar.
Eremua: 77.449 km2 (Erdialdeko Serbia: 55.949; Voivodina: 21.500 km2).
Hiriburua: Belgrad (belgradar).
Hiri nagusiak: Erdialdeko Serbia: Kragujevac, Krusevac, Novi Pazar, Jagodina, Nis, Uzice, Zajecar; Voivodina: Novi Sad (hiriburua), Sombor, Pancebo, Kikinda, Backa Palanka.
Dirua: dinar serbiar.
Hizkuntzak: serbiera (ofiziala Erdialdeko Serbian eta Voivodinan); errumaniera, ruteniera, eslovakiera, kroaziera eta hungariera (horiek guztiak ofizialak dira Voivodinan). Beste zenbait gutxiengoren mintzairak ere badira Serbian, tartean romani hizkuntza.
Biztanleak: 9,8 milioi (NBE, 2012). Erdialdeko Serbia: 5,6 m.; Voivodina: 2,3 m. Erdialdeko Serbian eta Voivodinan: serbiar (%82,8), hungariar (%3,9), bosniak (%1,8), ijito (%1,44).
Erlijioak: Bai Erdialdeko Serbian eta bai Voivodinan, serbiar ortodoxoak dira nagusi.
Jakingarriak: 1992tik aurrera Jugoslaviako Errepublika Federala izan zena Serbia eta Montenegro bihurtu zen 2003ko otsailaren 4an, harik eta 2006ko maiatzean eginiko erreferendumaren ondorioz Montenegrok independentziarako bidea hartu zuen arte. Serbiak hiru egitura administratibo izan ditu 2008 arte: Erdialdeko Serbia esaten dioten eskualdea, batetik, eta bi eskualde autonomo, bestetik: Voivodina iparraldean, eta Kosovo eta Metohia hegoaldean. 2008ko otsailaren 17an, Kosovok independentzia aldarrikatu zuen, eta Serbiatik bereizi. Ikus Voivodina.
Transkripzioak: Serbian bi alfabeto erabiltzen dituzte: zirilikoa eta latinoa. Izen bereziak idazteko, ikus zirilikotik transkribatzeko taula.

erdarazeuskaraz
Puertas de Hierro / Portes de fer / Iron GateBurdinazko Ateak
Syrmie / SyrmiaSirmia
Voïvodine / VojvodinaVoivodina
 

SERBIA ETA MONTENEGRO

Jakingarriak: 1992tik aurrera Jugoslaviako Errepublika Federala zena, 2003ko otsailaren 4az geroztik 2006ko ekainera arte, Serbia eta Montenegro izan zen. Konfederazio gisa egituratuak zeuden, baina, berez, bi errepublika ziren: Serbiako Errepublika eta Montenegroko Errepublika. Serbiak, era berean, bi eskualde autonomo zituen barnean, Kosovo —Nazio Batuen administraziopean— eta Voivodina. 2006ko maiatzean eginiko erreferendumaren ondorioz, Montenegrok independentziarako bidea hartu zuen. Ikus: Serbia, Montenegro, Voivodina eta Kosovo.
 

SEYCHELLEAK

SEYCHELLEAK

Seychelleetako Errepublika
Herritar izena: seychelletar.
Eremua: 455 km2.
Hiriburua: Victoria (victoriar).
Hiri nagusiak: De Quincy Village, Belle Ombre, Port Glaud Misere, Cascade, Ane Boileau, Anse Royale.
Dirua: errupia seychelletar.
Hizkuntzak: hiru hizkuntza ofizial daude: Seychelleetako kreolera, ingelesa eta frantsesa. Biztanleen %90ek kreoleraz hitz egiten dute.
Biztanleak: 87.400 lagun (NBE, 2011). Frantses mestizo, afrikar, indiar, txinatar eta arabiar.
Erlijioak: katoliko (%82,3), anglikano (%6,4), zazpigarren eguneko adbentista (%1,1), bestelako kristau (%3,4), hindu (%2,1), musulman (%1,1) eta beste.
 

SIERRA LEONA

SIERRA LEONA

Sierra Leonako Errepublika
Herritar izena: sierraleonar.
Eremua: 71.740 km2.
Hiriburua: Freetown (freetowndar).
Hiri nagusiak: Bo, Kenema, Makeni.
Dirua: leone.
Hizkuntzak: ingeles (ofiziala), mendeera (hegoaldean zabalduena), temneera (iparraldean zabalduena), krioera (kreolera ingeles) eta beste hainbat.
Biztanleak: 6,1 milioi (NBE, 2012). Afrikar tribuetako biztanleak (%90): temne (%30), mende (%30) eta beste (%30). Kreol (%10; jamaikar esklaboen ondorengoak), gerratik ihesi joandako liberiarrak eta europar, libanoar, pakistandar eta indiar gutxi batzuk.
Erlijioak: musulman (%60), sinesmen tradizional (%30), kristau (%10).
 

SINGAPUR

SINGAPUR

Singapurko Errepublika
Herritar izena: singapurtar.
Eremua: 660 km2.
Hiriburua: Singapur (singapurtar).
Hiri nagusiak: Singapur hiri-estatua da, eta hiriburua beste hiririk ez du. Zenbait herrik eta hainbat gunek osatzen dute banaketa administratiboa.
Dirua: dolar singapurtar.
Hizkuntzak: lau hizkuntza ofizial: ingeles (%23), malaysiera (%14,1), txinera (mandarin, %35), tamilera (%3,2). Txineraren beste dialekto batzuk: hokkienera (%11,4), cantonera (%5,7), teocrew (%4,9). Beste (malabarera, hindi).
Biztanleak: 5,3 milioi (NBE, 2012). Txinatar (%76,8), malaysiar (%13,9), indiar (%7,9), beste (%1,4).
Erlijioak: budista (%42,5), musulman (%14,9), taoista (%8,5), hindu (%4), katoliko (%4,8), bestelako kristau (%9,8), beste (%0,7), sinesgabe (%14,8).
 

SIRIA

SIRIA

Siriako Arabiar Errepublika
Herritar izena: siriar.
Eremua: 185.180 km2 (israeldarrek okupatutako 1.295 kilometro koadroak barne).
Hiriburua: Damasko (damaskoar).
Hiri nagusiak: Quneitra, Daraa, As-Suwayda, Homs, Tartus, Latakia, Hama, Idlib, Raqqa, Deir ez-Zor, Al-Hasaka.
Dirua: libera siriar.
Hizkuntzak: arabiera (ofiziala), kurduera, arameera, armeniera, txerkesera.
Biztanleak: 21,1 milioi (NBE, 2012). Arabiar (%90,3), kurdu, armeniar eta beste (%9,7).
Erlijioak: musulman sunita (%74), alaui eta bestelako musulman (%16), kristau (%10), judu.
Jakingarriak: Sei Eguneko Gerran (1967), Israelek Siriako hego-mendebaldeko eskualdea hartu zuen: Golango gainak.
Transkripzioak: izen bereziak idazteko, ikus alfabeto arabiarretik eta perso-arabiarretik transkribatzeko taula.

erdarazeuskaraz
Al-Yazira / Al-Djazira / Al-JaziraAl-Jazira / Jazira (eskualdea)
Alep / Aleppo / HalabAlepo
Anti-Liban / Anti-LebanonAntilibano (Antilibano mendikatea)
Crac de los Caballeros / Krak des ChevaliersZaldunen Krak
Creciente Fértil / Croissant fertile / Fertile CrescentIlgora Emankorra, -a
Damas / Damasco / DimashqDamasko
DoumaDuma
GhoutaGhuta
HimsHoms
Jableh / Djableh / JebleJabla
Pamlyre / PalmyraPalmira
Tudmur / TadmorTadmur
Transkripzio taulak

ingelesezfrantsesezgaztelaniazeuskaraz
chtchchtx (esaterako, Txad)
dh, ghdh, ghd, gdh, gh (esaterako, Abu Ghraib)
iyah, -iya-iyah, -iya-iyah, -iya-iya (hitz amaieran; esaterako, Nasiriya)
jj, djyj (esaterako, Najaf)
kkkk (esaterako, Karbala, Kuwait)
khkhjkh (esaterako, Khartum, Khomeini)
n-ne-n-n (hitz amaieran; esaterako, Jenin)
qqqq (esaterako, Al-Qaeda, Qatar)
sssss (esaterako, Mosul, Aswan)
shchshx (esaterako, Raxid)
ththzth (esaterako, Baath)
uouuu (esaterako, Mubarak)
wou, ww, uw (bokal artean edo bokal aurrean; esaterako, Kuwait, Aswan), u
yi, yy, iy (bokal artean edo bokal aurrean; esaterako, Diwaniya), i (esaterako, Hudaida)

1. Izen bat bokala + '–h' letraz amaitzen denean, '-h' hori ezabatu egingo da mutua denean, eta bere hartan utzi ahoskatzen bada: 'Al-Fatah', baina 'Diwaniya', 'Nasiriya', 'Al-Arabiya'. 2. Kontsonante bikoitzak bere hartan utzi: 'Falluja'; 'Hezbollah'; 'Amman'; 'Hussein'. 3. Artikulua letra larriz hasieran, eta xehez tartean. Marratxoz loturik idazten da: 'Al-Jaafari', 'Al-Fatah', 'Deir ez-Zor'. 4. 'H' hasperenduz bukaturiko hitzak kontsonantez bukaturikoak bezala deklinatuko dira: 'Al-Fatahek', 'Al-Fatahen', 'Al-Fataheko'...

 

SOMALIA

SOMALIA

Somaliako Errepublika
Herritar izena: somaliar.
Eremua: 637.657 km2.
Hiriburua: Muqdisho (muqdishoar).
Hiri nagusiak: Hargeysa, Kismaayo, Berbera, Marka, Baydhabo, Burco.
Dirua: txelin somaliar.
Hizkuntzak: somaliera (ofiziala), arabiera (ofiziala), italiera, ingeles.
Biztanleak: 9,8 milioi (NBE, 2012). Somaliar (%85, hainbat klanetan zatituta), bantu, arabiar eta beste (%15).
Erlijioak: musulman sunita (%100).
Jakingarriak: 1991. urteaz geroztik, Somaliak estatu batasuna galdu du, eta ez du nazio gobernurik. Somalia barruan, zenbait lurraldek independentzia aldarrikatu dute, baina atzerriko inongo gobernuk ez ditu onartu: Somalilandia (ipar-mendebaldean, 1991tik aurrera), Puntlandia (ipar-ekialdean, 1998tik aurrera), Jubalandia (1998tik aurrera) eta Hego-Mendebaldeko Somalia (2002tik aurrera).

erdarazeuskaraz
BaidoaBaydhabo
BuraoBurco
HargeisaHargeysa
JubbaJuba (ibaia)
KismayoKismaayo
MercaMarka
Pount / PuntlandPuntlandia
Shebelle / Chébéli / ShebelleXebeli (ibaia)
 

SRI LANKA

SRI LANKA

Sri Lankako Errepublika Sozialista Demokratikoa
Herritar izena: srilankar.
Eremua: 65.610 km2.
Hiriburua: Kolonbo (hiriburu administratiboa; kolonboar). Sri Jayewardenepura Kotte (hiriburu legislatiboa; kottear); laburrago, Kotte.
Hiri nagusiak: Kandy, Galle, Jaffna, Trincomalee, Kurunegala, Anuradhapura, Badulla, Ratnapura.
Dirua: errupia srilankar.
Hizkuntzak: sinhala (ofiziala eta hizkuntza nazionala, %74; zingalesera*), tamilera (ofiziala eta hizkuntza nazionala, %18), beste (%8). Gobernu hizkuntza ingelesa da, eta herritarren %10ek ere erabiltzen dute.
Biztanleak: 21,2 milioi (NBE, 2012). Sinhalar edo zingales (%73,8), mairu srilankar (%7,2), tamil indiar (%4,6), tamil srilankar (%3,9), beste (%0,5), zehaztugabe (%10).
Erlijioak: budista (%69,1), musulman (%7,6), hindu (%7,1), kristau (%6,2), zehaztugabe (%10).
Jakingarriak: Lehen, Zeilan zeritzon Sri Lankari.
Transkripzioak: izen gehienak ingelesezko eran daude zabalduak nazioartean, eta horiek erabiliko ditugu.

erdarazeuskaraz
Pic d'Adam / Pico de Adán / Adam's peakSri Pada / Adamen tontorra
Pont d'Adam / Pont de Rama / Puente de AdamAdamen Zubia
 

SUDAN

SUDAN

Sudango Errepublika
Herritar izena: sudandar.
Eremua: 1.844.797 km2.
Hiriburua: Khartum (khartumdar).
Hiri nagusiak: Omdurman, Ipar Khartum, Nyala, Port Sudan, Kassala, Al-Ubayyid, Wad Madani, Al-Qadarif.
Dirua: libera sudandar.
Hizkuntzak: arabiera (ofiziala), nubiera, bejera edo bedawi, nubera, furera, niloar hizkuntzak (dinka, nuer...) eta beste hainbat.
Biztanleak: 45,7 milioi (NBE, 2012). Beltz (%52), arabiar (%39), dinka (%11,5), beja (%6) eta beste (%3).
Erlijioak: musulman sunita (%70, iparraldean nagusiki), sinesmen tradizional (%25), kristau (%5, hegoaldean eta Khartumen gehienak).
Jakingarriak: 1983. urteaz geroztik, gerra zibila izan da Sudanen. 2005. urteko urtarrilaren 9an, bake akordio bat sinatu zuten, eta, ondorioz, Hego Sudanek autonomia eskuratu zuen. Sei urteren buruan autodeterminazio erreferenduma egin, eta independentzia aldarrikatu zuen 2011ko uztailaren 9an.
Transkripzioak: izen bereziak idazteko, ikus alfabeto arabiarretik eta perso-arabiarretik transkribatzeko taula.

erdarazeuskaraz
Desierto de Nubia / désert de Nubie / Nubian DesertNubiako basamortua
KurdufanKordofan / Kurdufan
Nilo Azul / Nil Bleu / Blue NileNilo Urdina
Nilo Blanco / Nil Blanc / White NileNilo Zuria
Transkripzio taula

ingelesezfrantsesezgaztelaniazeuskaraz
chtchchtx (esaterako, Txad)
dh, ghdh, ghd, gdh, gh (esaterako, Abu Ghraib)
iyah, -iya-iyah, -iya-iyah, -iya-iya (hitz amaieran; esaterako, Nasiriya)
jj, djyj (esaterako, Najaf)
kkkk (esaterako, Karbala, Kuwait)
khkhjkh (esaterako, Khartum, Khomeini)
n-ne-n-n (hitz amaieran; esaterako, Jenin)
qqqq (esaterako, Al-Qaeda, Qatar)
sssss (esaterako, Mosul, Aswan)
shchshx (esaterako, Raxid)
ththzth (esaterako, Baath)
uouuu (esaterako, Mubarak)
wou, ww, uw (bokal artean edo bokal aurrean; esaterako, Kuwait, Aswan), u
yi, yy, iy (bokal artean edo bokal aurrean; esaterako, Diwaniya), i (esaterako, Hudaida)

1. Izen bat bokala + '–h' letraz amaitzen denean, '-h' hori ezabatu egingo da mutua denean, eta bere hartan utzi ahoskatzen bada: 'Al-Fatah', baina 'Diwaniya', 'Nasiriya', 'Al-Arabiya'. 2. Kontsonante bikoitzak bere hartan utzi: 'Falluja'; 'Hezbollah'; 'Amman'; 'Hussein'. 3. Artikulua letra larriz hasieran, eta xehez tartean. Marratxoz loturik idazten da: 'Al-Jaafari', 'Al-Fatah', 'Deir ez-Zor'. 4. 'H' hasperenduz bukaturiko hitzak kontsonantez bukaturikoak bezala deklinatuko dira: 'Al-Fatahek', 'Al-Fatahen', 'Al-Fataheko'...

 

SUEDIA

SUEDIA

Suediako Erresuma
Herritar izena: suediar.
Eremua: 449.964 km2.
Hiriburua: Stockholm (stockholmdar).
Hiri nagusiak: Goteborg, Malmo, Uppsala, Linkoping, Vasteras, Orebro, Norrkoping, Helsingborg, Jonkoping.
Dirua: koroa suediar.
Hizkuntzak: suediera (hizkuntza nazionala eta, 'de facto', ofiziala); ezagutza ofiziala dute bost hizkuntza gutxituk: laponiera edo samiera (10.000 inguru), meankieli (40.000-70.000), finlandiera (200.000), romani (20.000), yiddish (4.000).
Biztanleak: 9,5 milioi (NBE, 2012). Suediar; finlandiar eta laponiar (sami) gutxiengoak; eta beste hainbat.
Erlijioak: luterano (%87), katoliko, ortodoxo, baptista, musulman, judu.

erdarazeuskaraz
Dalecarlia / DalecarliaDalarna / Dalekarlia
Skåne / Escania / ScanieEskania
 

SUITZA

SUITZA

Suitzar Konfederakundea
Herritar izena: suitzar.
Eremua: 41.290 km2.
Hiriburua: Berna (bernatar).
Hiri nagusiak: Zurich, Basilea, Geneva, Lausana / Lausanne, Winterthur, St. Gallen, Luzerna, Lugano, Biel / Bienne.
Dirua: franko suitzar.
Hizkuntzak: lau hizkuntza nazional eta ofizial: aleman (%63,7), frantses (%20,4), italiera (%6,5), erretorromaniera (erromantxera, %0,5). Serbokroaziera (%1,5), albaniera (%1,3), portuges (%1,2), espainiera (%1,1), ingeles (%1).
Biztanleak: 7,7 milioi (NBE, 2012). Aleman (%65), frantziar (%18), italiar (%10), erromantxe (%1), beste (%6).
Erlijioak: katoliko (%41,8), protestante (%35,3), ortodoxo (%1,8), musulman (%4,3), zehaztugabe (%4,3), sinesgabe (%11,1), beste (%1,4).

erdarazeuskaraz
Appenzell Rodas Exteriores / Appenzell Rhodes-ExtérieuresAppenzell Ausserrhoden
Appenzell Rodas Interiores / Appenzell Rhodes-IntérieuresAppenzell Innerrhoden
Argovie, AargauArgovia
Basel / Bâle / BasileaBasilea
Bern / Bern / BernaBerna
Biel / BienneBiel / Bienne
Bâle-Campagne / Basilea-CampiñaBasilea Herrialdea, -a
Chur / Coire / Coira / CuiraCoira
ContersCunter
Freiburg / FribourgFriburgo
Genf / Geneve / GinebraGeneva
GlarusGlaris
Graubünden / Grisons / Grigioni / Grischum / GrisonesGrisonia
Grisones / GrisonsGrisonia
GuinDudingen
Lake of Lucerne / Lac des Quatre Cantons / Lago Cuatro CantonesLau Kantonamenduen Aintzira
LosannaLausana / Lausanne
Luzern / Lucerne / LucernaLuzerna
NidwaldNidwalden
ObwaldOlbwalden
Saint-GallSankt Gallen
San MurrezanSt. Moritz
SchaffhouseSchaffhausen
SchwytzSchwyz
SciaffusaSchaffhausen
SittenSion
Soleure / Soleura / SolettaSolothurn
St-Gall / San GalloSt. Gallen
SvittoSchwyz
TavauDavos
Tessin / TicinoTicino / Tesino
Thurgau / ThurgovieTurgovia
WallisValais
Zoug / ZugoZug
ZurigoZurich
 

SURINAM

SURINAM

Surinamgo Errepublika
Herritar izena: surinamdar.
Eremua: 163.270 km2.
Hiriburua: Paramaribo (paramariboar).
Hiri nagusiak: Brokopongo, Nieuw Amsterdam, Totness, Albina, Nieuw Nickerie, Onverwacht, Groningen, Lelydorp.
Dirua: dolar surinamdar.
Hizkuntzak: nederlandera (ofiziala), srananera edo surinamera (bertako kreolera da; taki-taki ere deitzen diote), hindustanera (hindi hizkuntzaren dialekto bat), javanera, ingeles.
Biztanleak: 534.000 lagun (NBE, 2012). Indopakistandar (%37), kreol (%31,3, zuri-beltzak), javatar (%15), maroon edo bush-negro (%10), amerindiar (%2), txinatar (%2), zuri (%1), beste (%2).
Erlijioak: hindu (%27,4), protestante (%25,2, moraviarrak nagusiki), katoliko (%22,8), musulman (%19,6), sinesmen tradizional (%5).
 

SWAZILANDIA

SWAZILANDIA

Swazilandiako Erresuma
Herritar izena: swazilandiar.
Eremua: 17.363 km2.
Hiriburua: Mbabane (hiriburu administratiboa; mbabanetar). Lobamba (hiriburu legislatiboa; lobambar).
Hiri nagusiak: Manzini, Nhlangano, Siteki.
Dirua: lilangeni.
Hizkuntzak: swaziera, ingeles (ofizialak).
Biztanleak: 1,2 milioi (NBE, 2012). Afrikar (%97; swazi etniakoak dira nagusi, biztanleen %85 inguru; zulu etniakoak ere badira, %10 inguru), europar (%3).
Erlijioak: kristau (%57; katoliko, anglikano, metodista, mormoi), zionista (%40, sinesmen tradizionalen eta kristautasunaren nahasketa), beste (%3, musulman, bahaista, judu).
© Berria.eus - Euskal Editorea SM    •   Martin Ugalde kultur parkea, Andoain 20140
Telefonoa: 943-30 40 30  •   Faxa: 943-59 01 72  •  Posta elektronikoa: estiloliburua@berria.eus
webgunearen mapa