Albistea entzun

Jira

Gatazka

Xabier Gantzarain -

2012ko irailak 15

Ni besteak naiz, edo ez naiz. Ni besteekin naiz, baina baita besteen kontra ere. Ez dugu halabeharrez elkar maitatu beharrik. Ihes egiten dut besteengandik, ohe azpian ezkutatzen naiz, ibai bazterretik noa, atzeko aldetik, ez dut jenderik nahi bidean, lotsatu egiten naiz, lotsagabe erantzuten diet nongoa naizen galdetzen didaten gizon ezezagunei: neure etxekoa. Ez dut pa ematen, ez ditut atsegin pa emateko eskatzen didaten emakumeak, are gutxiago eskua buru gainean ezarri eta ileak nahasten dizkidaten gizonak, euren eskuak eta euren azalak bezain lakarrak.

Gero ikasiko dut gizalegea. Hobeto esanda, gero legea ikasiko dut.

Gero besteak aukeratzen ikasiko dut, badela lotura sendorik odolaz aparte, badela nork bere baitan irudika dezakeen komunitate bat, hautsia eta banatua, sustrai eta adar, enborrik gabea. Adarrez adar ibiliko naiz, lurra zapaldu gabe. Lur azpian ezagutuko dut jendea, dena ilun dena ke dena min, sustrai artean. Liburuetan biziko naiz, non bestela, eta pelikuletan, mihiseetan topatuko ditut ispiluak, eta jendeak beldurra eman arren, han abiatuko naiz, jende artean, jende bila, ez dut gatazka saihestuko. Ezinezkoa da barren.

Noan lekura noala, han daude beti besteak.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.