Albistea entzun

Donostiako 60. Zinemaldia. Kritika. Zabaltegi-Bereziak

Itxaropena

Beñat Eizagirre Indo -

2012ko irailak 25

'Zuloak'

Zuzendaria: Fermin Muguruza.

Herrialdea: Euskal Herria.

Iraupena: 99 minutu.

Muguruzak adarra jo digu. Hori da behintzat berak uste duena. Zuloak musika taldea ez da inoiz existitu, dokumentalerako propio sortua izan dela aitortu baitute egileek. Orson Wellesen F for Fake eta Banksyren Exit Through the Gift Shop aipatu ditu erreferente gisa, eta egia eta gezurraren arteko mugaren inguruan hausnartzera gonbidatu nahi izan gaitu. Narrazio orok legitimatu egiten du edozein gertakari, benetakoa edo imajinatua izan. Edozein narrazio gizartearekin partekatzen denean, egiaren estatusa bereganatzen du. Fikzioak gezurrik borobilenak ere egia bilakatzen ditu, esperientziak eta sentimenduek ez baitute engainatzen. Fikzioa egiaren eta gezurraren gaindi dago, beraz. Bestela, nola uler liteke, adibidez, Stewart eta Pattinson ergelek Bella eta Edwarden istorio txatxua modu horretan sinestea? Hitzek paperera salto egiten dutenean, min egin dezakete, baita barre eginarazi ere. Morek Utopia argitara ematen duenean utopiak berak fantasia izateari uzten dio errealitate bilakatzeko.

Muguruza eta Eider Rodriguez gidoigileek genero ikuspegia jorratu nahi izan dute. Zuloak ikusgarria eta berritzailea da, indartsua, ausarta, harrigarria eta garrantzitsuena: benetakoa. Txundigarria, hitz batean esateko. Euskaldunon imajinarioaren parte bilakatuko da. Emozioen gaindosia eragiten du, eta aurtengo Zinemaldiko ezustekorik aipagarriena bihur daiteke. Euskal postmodernitatearen mugarrietako bat izatera irits daiteke, zalantzarik gabe. Identitatearekin umore eta freskotasun handiz jolas egiten du, eta pantailan ageri diren emakumeen antzezpena txalogarria da. Fikzioa ez da inoiz txantxetan hartu behar.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Saltxitxa batzuen barrutik igaroko da erakusketako bisitaria. Barruko hormetako azukre kotoiek Glauze eta Kreonte irudikatzen dituzte. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Medearen ekintzak, enpatiaz

Amaia Igartua Aristondo

Antoni Hervasen 'Sausages' erakusketak Euripidesen 'Medea' tragedian pertsonaia mitologiko horrek duen bilakaera islatzen du. Okela sormen lantegian ikus daiteke, ostiralera bitarte

Katinka Bock artistaren piezetako bat, Artiumeko erakusketan. ©J. FONTANEDA / FOKU
'Nomadland' filmaren fotogrametako bat ©Berria

BAFTA sariak: ‘Nomadland’ nagusi, lau sarirekin

Berria

Film, zuzendaritza, emakumezko protagonista eta argazkilaritza onenen sariak jaso ditu Chloe Zhaoren filmak

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.