Miren Amuriza.
BIRA

'Pikolo'

2017ko urtarrilaren 20a
00:00
Entzun
Horixe Patxi Zubizarretak 2008an argitaraturiko liburuaren izenburua, Jokin Mitxelenak ilustratua eta, kontrazalak dakarrenez, 8-88 urte bitarteko irakurleei zuzendua. Zazpi urtetxorekin Caceresetik etorri den Manuelen istorioa: zelan laku baten ondoko herrian, kuartelean, bizi den aitarekin; zelan bullyinga egiten dioten eskolan, «pikolo txotxolo!»; zelan Ebaren lagun egin eta neskatoak kontatzen dion bere aita preso dagoela «Escalerita Rock-ekoa» izateagatik; zelan «BUUM handi bat» entzun ondoren ospitalean itzartzen den... Mutiko ikaratu baten kontakizuna irakurriko luke ume batek, Legutioko atentatuaren testigantza irakurle helduak.

Nik Manuelen adina neukanean Ortega Lara eta Miguel Angel Blanco bahitu zituen ETAk. Bizpahiru urtera Patxi Rementeria, Ekain Ruiz, Zigor Aranbarri eta Urko Gerrikagoitia hil ziren Boluetan. Akordatzen naiz zein omenalditara joan ginen eta zeinetara ez. Horrexegatik sentiarazi nau deseroso liburu honek eta horrexegatik gustatu zait. Nik ez nukeen hala idatziko, baina bereizketa hori egitea izan liteke, hain justu,gatazkaren narrazioa eraikitzeko abiapuntua: gauza bat da inoren ipuina norberearekin bat datorren ala ez, eta bestea inorena irakurtzeko prest gauden ala ez. Alegia, zenbateko predisposizioa daukagun, ez hainbeste, zenbaitek dioen lez, autokritika egiteko, baizik deseroso sentitzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.