Miren Amuriza.
BIRA

Elikatzea

2017ko uztailaren 18a
00:00
Entzun
Mundu zabaleko 220 milioi nekazari ordezkatzen ditu gaur egun Vía Campesina mugimenduak. Nazioarteko VII. konferentzia egiten ari dira egunotan Derion eta elikadura burujabetza jarri dute erdigunean osasunari, hezkuntzari, energiari edota kontsumo ohiturei lotuta; antolatzaileen esanetan, elikadurari buruz gogoeta egiteko baino, sistema kapitalistaren alternatiba bat sortu asmoz.

Elikatzea, izan ere, ez da irenstea; astelehenetik ostiralera, ordu biak eta laurdenetatik hiruak laurden gutxiagoetara, egiten duguna: presaka, mikrouhin labean berotuta; mugikorra sardexkaren alboan; entsalada, pasta, oilasko paparra, jogurta; ez, hobe pasta-entsalada eskatu eta denbora aurreztu; glup, glup eta glup. Jatea, dastatzea, ere ez da beti elikatzea izaten; irensteko hartzen duguna baino denbora eta diru gehixeago jarrita, baina mahai gainekoaz askorik hausnartu gabe egiten duguna: oh, familia bazkarietako kroketak, urdaiazpikoa, esparragoak, ogia, entsalada, txuleta, legatza, ogi pixka bat gehiago mesedez, hojaldrea eta izozki bola. Ondo elikatzea, zertzuk erosten ari garen jakinik (non eta zelan ekoiztu eta komertzializatutako elikagaiak diren), ahalik eta hautu kontzienteena osasungarriena, jasangarriena egitea litzateke. Eta horretarako ez genuke jateko erabiltzen duguna baino denbora eta diru gehiago beharko seguruenik, daukaguna hobeto inbertitzea baizik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.