Samara Velte.
BIRA

Amatasunaz

2016ko uztailaren 30a
00:00
Entzun
Bizitzaren bigarren mende laurdenean sartu zarenetik, geroz eta sarriago sumatzen duzu gaia zure inguruan, eta, oraindik tantaka bada ere, suma dezakezu GAIA izango dela aurki, letra larrizkoa. Etxekoei nahi gabe irteten zaien «Haurrak izaten dituzunean...» komentario beti denborazko eta sekula ez baldintzazkoak salatzen dizu. Eta zeuk ezin duzu galdera bat saihestu: haurrak edukitzea hain kuestionaezina bada, zein aukera askatasun geratzen ote zaizu behin ama izandakoan?

Ingurura begiratu, eta lasaitzen zaituzten eredu gutxi topatzen dituzu: ama itxuraz bokazional eta zoriontsuak ikusten dituzu, osoki haurrari emanda bizi direnak. Asko amona feministen alabak dira, eta hala ere (edo hain justu horregatik) arbuiatzen dituzte aurreko belaunaldiarentzat garrantzitsuak ziren lorpenak: lan munduratzea eta autonomia, kasu. Naturalismo berri baten izenean itzultzen dira zaintza lanetara, zaintza gustuko duten argudiopean ukatzen dituzte bestelako anbizio eta ardurak.

Halako ereduek izutu egiten zaituzte, gizonen menpe egotetik haurren menpe egotera igaro den belaunaldi bat ikusten duzulako. Sarriago entzun nahiko zenuke amatasun eta amatasun eredu ia derrigorrezkoen aurka erabaki dutenen iritzia, zeuk bezainbesteko izua diotenena norbera izatetik «norbaiten zerbait» izatera igarotzeari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.