Miren Amuriza.
BIRA

Presoez

2017ko ekainaren 16a
00:00
Entzun
Peso politikoez idatzi behar dudan aldiro, kezkatxoa sartzen zait errepikakorra izango ez ote naizen eta galdera piloa egiten diot neure buruari. Nori/zertarako idatzi? Jende sentsibilizatuari (senideak, lagunak, oro har mobilizatzen direnak...) pittin bat anima daitezen; espetxe politika defendatzen dutenei, barrenak askatzearren (finean, horiei zuzentzea ez baita geure minak partekatzea besterik) ala gainontzeko guztiei? Nahiz auziak zuzenean eragin ez, giza eskubideen aldeko diskurtsoarekin, gutxi gora-behera, ados egon litekeen sektoreari, alegia. Gehiengo zabal horixe da erronka. Ordea, betiko hizkuntzak, formek, eurenganaino iristeko balio ez dutela jakinik, presoak zelan irudikatuko ote dituzten kalkulatzen saiatzen naiz; zenbait motibogatik (jakinak batzuk, besteak ez) borrokan ari den kolektibo homogeneo moduan? Kasu partikularren berri izanez gero, gehixeago enpatizatuko lukete, beharbada? Halatan, nola jendarteratu esperientzia partikularrak gatazka kolektiboa (eta politikoa) dela azpimarratzeari utzi gabe? Ikasturte honetan oihartzun dezentekoa izan dute, tamalez, zenbait presoren izenek (Arantza Zulueta, Oier Gomez, Sara Majarenas, Ibon Iparragirre...), muturreko egoeretara eramanak denak. Ordea, ehunka daude, oraindik, estatu frantsesean eta espainiarrean sakabanatuta. Errepikakorrak izan ala ez, ekin egin behar, beraz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.