Samara Velte.
BIRA

Eserlekuena

2016ko ekainaren 21a
00:00
Entzun
Telebistaren aurrean gosaltzen ari ziren eskoziarrek zuzenean ikusi zuten Alex Salmond lehen ministroaren dimisioa 2014ko irailaren 19an, erreferendumaren biharamunean. Ā«Barkutik jaitsiko naiz hark bidean jarrai dezanĀ», jakinarazi zuen, hunkituta baina garraztasunik gabe. Ia bi urte geroago, Salmonden SNP alderdia oraindik nagusi da Eskoziako Parlamentuan, eta Erresuma Batukorako lor zitzakeen ia diputatu guztiak lortu ditu. Ezinbestekoz beteta daude kanposantuak.

Mantxako kanaletik hegoaldera, ordea, inpresioa ematen du jendea ontzitik bota behar dela, baina hala ere brankari eutsita jarraitzen dutela itotzeko beldurrez, hondartzara oinez joan daitezkeela ohartu gabe. Egia esatera, gehiago sustatu behar genuke dimisioen kultura gure inguruko politikan, eta behar bezala balioetsi. Dimisioa ematea ez da drama bat edo galera pertsonal bat, eta eserlekutik jaisteak ez luke izan behar gauza deserosoa; eserlekua ez baduzu bizileku bihurtu, behinik behin. Beraz, animatu behar genituzke kargutik kanpoko bizitza bilatzera animatzen diren ausart horiek guztiak. Politikan ere, bizitzan bezala, gehiagotan salbatzen baitzaitu malgutasunak, zurruntasunak eta eutsi beharrak baino.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.