Miren Amuriza.
BIRA

Gudari

2016ko irailaren 27a
00:00
Entzun
Berrogeita bat urte beteko dira gaur erregimen frankistak azken heriotza zigorrak exekutatu zituenetik: Bartzelonan eta Burgosen fusilatu zituzten hurrenez hurren Juan Paredes Manot Txiki eta Angel Otaegi Etxeberria etakideak, Madrilen eraildako FRAP-eko hiru militanterekin batera. Geroztik irailaren 27an omentzen ditu Ezker Abertzaleak zendutako erakundeko kideak. Jeltzaleek, halaber, urriaren erdialdean egiten dituzte 1937an SantoƱan fusilatutako Euzko Gudarosteko dozenaka kideen oroimenezko ekitaldiak. Gudari Eguna deritze batzuek zein besteek data seinalatu horiei.

Orain pentsa dezagun gudari hitzak, bat-batean, zer iradokitzen digun: gizon gazte guapo heterosexuala. Kasu batzuetan, Euzko Gudarostearen propagandan adibidez, halaxe errepresentatuta ikusi izan ditugulako; beste batzuetan, etakideen ohiko silueta beltzetan esaterako, geuk interpretatu ditugulako irudiok hala. Eta bien bitartean ahaztu ditugu gudari elbarrituak, zahartu direnak, emakumeak, homosexualak, meharragoak, sendoagoak... Ordea, gudari berbak borrokan diharduen edonori egin diezaioke erreferentzia, beraz silueta beltzen gainean figura jakin batzuk eraikiarazten (eta besteak bazterrarazten) dizkiguten aurreiritziak identifikatu eta desaktibatzea komeni; iruditegi epikoa osagai emankorra baita literatura egiteko, ez hainbeste historia idazteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.