Miren Amuriza.
BIRA

Bilerak

2017ko ekainaren 13a
00:00
Entzun
Bilerak, bilerak, bilerak... Zorioneko bilerak! Zenbat dituzu gaur? Bat, bi, hiru... dozena erdiren bat? Bilera bilerak: asterokoak, batik bat osteko tragoagatik maite dituzunak; atera bost zurito eta azeituna batzuk! Asanbladak: barne-eguraldiaren araberakoak; pizgarriak izan daitezkeenak edo... desesperanteak. Enboskadak (klasiko bat): norbaitek zurekin kafetxo bat (diminutiboarekin beti) hartu gura duela esanez deitzen dizunean tokatzen direnak; kafe koloreko proposamen horien usaina darienetakoak, bai. Bilera-planak (ala plan-bilerak?): herri txiki edo auzoren bateko jaietan, ingurukoa ez den koadrilaren bat aurpegia pintatuta agertzen denean... Bingo! Udalekuetako hezitzaileen bilera! Bazkari-bilerak: nork asmatu zituen bazkari-bilerak? Menua tentuz hautatuta ere (saihestu espagetiak, txipiroiak, txokolatezko natilak...) akta paparrean jasota eroateko arriskuarekin zoaz (emozio fuerteak beste leku batzuetan hobe ez?) eta azkenean, ez jan ez berbarik egiten duzu fundamentuz. Bilera inportanteak: bilera inportanteen ezaugarri nagusia da zu egundo ez zaituztela horietako batera gonbidatuko; etereoak eta semi-klandestinoak, parte hartzaileek bertan tratatu dutena inori ez kontatzeko eta, era beran, bertan egon direla edonori esateko bezain garrantzitsuak. Bilerak, bilerak, bilerak... Zorioneko bilerak! Estimatzen al ditugu ekintzailearen eguneroko ibilerak?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.