Samara Velte.
BIRA

Utzikeria

2016ko apirilaren 21a
00:00
Entzun
Heriotza erreskatearen bidez» deitu diote Europaren itsasoko erreskate politikari Londresko Unibertsitateko talde batek aurkeztu duen txostenean. Ikerketak agerian utzi du Bruselak jakinaren gainean murriztu dituela azken urteotan mugetako baliabideak, ontzietan zetozenak babesik gabe utziko zituela jakin arren.

2014ra arte, Italiak zeraman erreskate misio nagusia, Mare Nostrum izenekoa. Erromak sarri salatzen zuen zama astunegia zela berak soilik kudeatzeko, eta migrazioak EB osoaren ardura zirela. Bruselak Triton operazioa ipini zuen orduan martxan, Frontex agentziaren bidez; nabarmen baliabide gutxiago eskainita, eta arreta mugetako kontrolean ipinita. Erabakiak protesta handiak eragin zituen, besteak beste, misio haren operazio eremua askoz murritzagoa zelako. Frontexek berak ere ohartarazi zuen plan berriak heriotza gehiago ekar zitzakeela.

EBk bereari eutsi zion, erreskateak gutxituz gero «dei efektuak» ere behera egingo zuela argudiatuta. Emaitza zifretan neurtu dute orain: 2015eko lehenbiziko lau hilabeteetan, 1.687 pertsona hil ziren Europako kostaren parean, aurreko urtean baino 30 aldiz gehiago. Etortzen saiatu zirenen kopurua berdintsua izan zen.

Orain arte bagenekien, orain akademikoki formulatu dute: «Utzikeriazko heriotzak» dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.