Samara Velte.
BIRA

Bestea

2016ko apirilaren 27a
00:00
Entzun
Austrian gertatu da: eskuin muturreko FPO alderdia nagusitu da hauteskundeetan, iheslarien auziaren kontura probetxu aterata. «Austriaren alde jaiki» eta «Etxebizitza gehiago meskita gehiagoren ordez» bezalako leloekin egin du kanpaina, ulertaraziz Austria zerbaitengatik defendatu beharra dagoela, eta etxebizitzetarako falta den dirua fede guneetarako erabiltzen dela soil-soilik.

Atzerritarra etsaiaren kategoriara murriztu du FPOk, badakielako arerioaren ideia hori iruditeria kolektiboan finkatzea lortuz gero bidea egina daukalako propaganda lehergarriak. Bestea etsaia baino ez denean, prest daukazu jokalekua hura hitzez edo ekintzez deuseztatzeko. Plantea ditzakezu bere eskubideak zerbait eztabaidagarria balira bezala, eta ez du emango zerbait burugabe esaten ari zarela: diru-laguntzetan ilararen amaieran jarri behar duela? Gizartean onartua izateko ahalegin berezia eskatu behar zaiola? Tira, zergatik ez; bera ez da gu bezalakoa.

Gobernuentzat nahiko baliabide erabilgarria izan ohi da etsaiaren irudi hori, barruko kohesio-sentsazioa elikatzen laguntzen duelako eta barruko kritikak apaltzen dituelako. Orain kendu Austria hitza, eta ipini Espainia; eta atzerritarraren ordez, ipini euskal herritarra. Gu ere bihurtu izan gaituzte ñabardurarik gabeko beste.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.