Miren Amuriza.
BIRA

Edadismoa

2016ko urriaren 1a
00:00
Entzun
Adinekoen nazioarteko eguna omen gaur, hirugarren eta laugarren adinean (60 eta 80 urtetik gora hurrenez hurren) daudenena alegia. «Adinduak» nor diren galdetuz gero, irizpide kronologikoaren arabera, gehienok ados egongo ginateke seguruenik. Ordea «zaharra» nor den galdetuta, eztabaida sortuko litzateke, zahartzaroa (haurtzaroa, nerabezaroa eta helduaroa legez) kontzeptu (eraikuntza) soziala baita eta beraz erlatiboa. Mendebaldean ikuspegi dikotomikoa egon izan da beti etapa horrekiko: errespetu eta miresmenezkoa batetik, diskriminatzailea bestetik. Azken urteotan nabarmen hedatu da bigarrena, edadismoa; zaharrak kolektibo zaurgarri (gaixo, pobre, dependiente...), marjinal eta inutiltzat dituen pentsaera. Gizarte kapitalistetan jubilazioarekinlotu ohi da zahartzaroa eta behin muga hori pasatakoan, alegia produzitzeari utzitakoan, adinduak astiro-astiro lurruntzen, desagertzen, joaten dira. Irratiak eta kafeterak bezala; lehen bezala funtzionatzeari lagatzen diotenean, ganbarara (maitasunez enpaketatuta eh?). Bota ez ditugu egiten (esatea ere!) baina erabili ere ez. Oro har ez da berba askorik egiten eurei buruz, gutxiagotan ematen zaie hitza eta hala denean beren iraganaz galdetzen diegu orainaz bainoago. Bizkaiko zahar etxeetako langileen greba dela eta, adibidez, zenbat internoren iritzia entzun duzue komunikabideetan?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
BERRIAk ahotsa ematen die gizarte justu baten alde egiten duten mugimenduei. Urriaren 3a baino lehen 100 euroko ekarpena eginez gero, 'Gazako egunerokoa' liburua jasoko duzu opari.