Samara Velte.
BIRA

Disputatuak

2016ko apirilaren 30a
00:00
Entzun
Errealitatea gero eta xehetasun handiagoz imitatzen duten bideo joko horien antzera, oso entretenigarria da tarteka Twitter zabaldu eta une batez irudikatzea benetako bizitzak ere bertan ikusten duzuna bezalakoa izan litekeela. Esate baterako, sarean eskandalua eragiten duenean Eurovisionen antolatzaileek ikurrina debekatu izana. Are okerrago: Karabakh Garaiko, Palestinako eta (ene!) Estatu Islamikoaren banderen zerrenda berean sartu dute. Ez garela moroak, demontre!

Saiatzen naiz, baina kosta egiten zait ulertzea zergatik haserretzen garen nazionalismoaren goratze higuingarrienaren plaza hartatik kanporatzen gaituztenean. «Eurovision kaka handi bat da, baina herrialde guztiek daukate euren mokordoa bertan, eta ez gara gu gutxiago izango!». Espero dudan bakarra da Espainiako armada euskal herritarrei sarbidea debekatzen hasten zaienean ez dela antzeko erreakziorik egongo.

Baina aizue: nork dio Eurovisionek ukatu egin gaituela? Antolakuntzaren prentsa oharrak dio «izaera politikoko aldarrikapenak» dakartzaten banderak debekatu dituztela, bereziki «lurralde disputatuenak» badira. Lurralde disputatua! Gu geu eta Espainia bera baino urrutiago joan da Eurovision. Ez ote da hori benetan garenari egin ziezaioketen aitorpen argiena?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.