Samara Velte.
BIRA

Metaforak

2016ko maiatzaren 22a
00:00
Entzun
Amona zerutik begira ari zaigu orain», esan dio autobus geltokian emakume batek bere alabari. Konpresen iragarkiek hodeien usainari buruz galdetzen dizute telebistan. Markeliñe antzerki taldearen lan berrienak bizitzaren naufragioa du gai nagusi. Alderdi politikoak 78ko giltzarrapoa apurtzeaz mintzo dira mitinetan. Petrolioa urre beltza da, eta Guardia Zibilak Xake Mate izena jartzen dio bere operazio bati. Operazio hori ere ez da operazio bat, sarekada bat baizik. Krisi ekonomikoak lurrikara baten moduan astindu omen du gizartea, eta likidezian izugarrizko lehortea dago harrezkeroztik. NBAko jokalari bat lehertu egin da partida bakarrean hamabost puntu saskiratu ostean. Estresatuta gaudenean deskonektatu egin behar izaten dugu, eta bidai agentziek ihesalditxoak eskaintzen dizkigute horretarako. Ezertan geratzen ez diren legeak bustitako paperean daude idatzita, eta eztabaidak eta kirol norgehiagokak gerrak dira: argudio batekin egiten du batek erasoa, edota jokaldi batekin defendatzen da bestea. Bertsolariak kartzelara bidaltzen dituzte. Txioa deitzen diogu Interneten botatzen dugun iritzi puzker laburrari.

Hitz sorta honi zutabea deitzen diote.

Ez gara ohartzen, baina metaforetan esplikatzen dugu mundua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.