Samara Velte.
BIRA

Bakartzea

2016ko maiatzaren 27a
00:00
Entzun
Itziar Moreno euskal presoak hiru aste daramatza Fresneseko espetxean bakartuta, aski erredudantea ez balitz bezala espetxea eta bakartzea. Baina bakartzeak ere mailak ditu, eta Morenori muturrekoena ezarri diote zigor gisara: egun osoan kanpokoekiko harremanik ez, ezta kideekin ere. Zaindariarena da ikusten duen aurpegi bakarra.

Zer adieraziko ote dio aurpegi hark? Beltza izango ote da, Frantzian inork hartu nahi ez dituen lanpostu horiek betetzen dituztenen antzera? Sentituko ote du enpatiarik baztertuta dagoen presoarekiko, edo pentsatuko ote du merezi duela zigorra?

Espetxeak ebasten dizuna agerian utzi zuten Morenok eta beste preso batzuek maiatzaren 2an, protesta gisara hamar minutu beranduago sartu zirenean patiotik. Hamar minutu. Trukean, epe gabeko bakartzea protestari hitza jarri zionarentzat.

Oso argigarria da egunkari honek Jon Enparantza abokatuari egin berri dion elkarrizketa. Hura ere antzera eduki zuten ia bi urtez; gerora ohartu omen zen egoera haren arriskuaz. Zer arrisku ote dauka abokatu preso batek espetxe batentzat, bakartu behar izateko? Morenok hamar minutu haietan zeukan berbera, ziurrenik: inguruko kideei ohartaraztea bizitzen ari diren bidegabekeriaz. Espetxearen arauek eragiten duten bakartze psikologikotik esnaraztea, alegia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.