Miren Amuriza.
BIRA

Zenbat

2017ko apirilaren 30a
00:00
Entzun
Zenbat pisatuko luke kalabaza batek barruan mundua balerama? Zenbat polizia behar izan ditu Turkiako gobernuak 1.120 gulenzale atxilotzeko? Zenbat pisuko giza gaztelua osatu ahalko lukete 2.240 poliziak? Zenbat egun egingo ditu Trumpek agintean? Eta preso palestinarrek gose greban? Zenbat kanika kabitzen dira plater batean? Zenbat aldiz bazkaldu du Aitor Estebanek Genovan? Eta poltsiko batean, zenbat kanika kabitzen dira poltsiko batean? Zenbat lagun zituen Marine Le Penek umetan? Zenbat okupatzen dute plazan baloiarekin dabiltzan umeek? Zenbat gol sartu dizkio asteon Bartzelonak Athletici Lezaman? Zenbat folio zuri beharko lirateke futbol zelai bat estaltzeko? Zenbat euskal preso irtengo da hilzorian kartzelatik? Eta kartzela baten patioa estaltzeko, zenbat folio? Zenbat serbilletatan egin zituen marrazkiak Juanba Berasategik? Zenbat iraun dezake errotulagailu batek taparik gabe? Zenbat egunean iraun zuen erre usainak Gernikan bonbardaketaren ondoren? Zenbat aldiz erre zaizkizu lentejak? Zenbat binilo daude Eresbilen? Zenbat gitarra egin daitezke gaztainondo batekin? Zenbat arbolari egingo zioten pixa Bilboko Plaza Barrira «Arriba España»-ka sartu ziren tipoek? Zenbat denbora behar izan zuen gizakiak tximuagandik bereizteko? Zenbat neurtuko lukete abioiek mundua kalabaza bat balitz? Eta guk?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.