Miren Amuriza.
BIRA

Presidenteei

2017ko urriaren 8a
00:00
Entzun
Asteon bete dira ehun urte Violeta Parra jaio zela, kantautore eta artista plastiko txiletarra. 1950eko hamarkadan, bertako musika tradizionala berreskuratzeari ekin zion eta Hego Amerikan ez eze, Europan ere oihartzun handia izan zuten haren gitarra eta perkusioek. 1965ean kultura herrikoiarentzako karpa bat, plaza bat, zabaldu zuen Txilen. Ordea, depresioak jota zebilen ordurako eta bere buruaz beste egin zuen handik laster. Badu kantu bat, Miren cómo sonríen, gure presidente kuttunei eskain geniezaiekeena (hauta ditzala nork bereak). Eurentzat, bihotz-bihotzez:

«Hara, irribarretsu presidenteak, engainatu dituzte inuzenteak. Hara, hautagai batek sindikatuei, lurbira eskaintzeko egin die dei. Hara, ugaldu dira hitz-emateak, nola bozkatu ondoren albo-kalteak. Hara, zelatariak non dauden adi, loreak jaurtitzeko ikasleari. Hara mugazain batek kamino ertzak, nola argitu dituen langileentzat. Hara, nola beztitu den sarjentua, odolez tindatzeko pabimentua. Hara, beren kapela eta hipokresia, sakristian egingo dute heresia. Hara, nola zuritu zuten maiatza, pobreari utziaz gerizpe latza. Hara, eskopeta jarri dute mahaian, pobreari ogia lapurtu nahian. Hara, nola apaindu den funtzionarioa, orriz kanbiatzeko kalendarioa. Hara, nola hasten diren idazkariak, atzetik irakurtzen egunkariak. Hara, nola ahaztu zaien halere, ez direla hilezkorrak beraiek ere».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.