Noiz sortua: 2015-06-14 00:30:00

LARREPETIT

Hegian

Iñigo Aranbarri -

2015eko ekainak 14

Mendea lehenago Humboldtek bezala, Unamunok ere ikusi zuen euskara hiltzen, eta halaxe gaztigatu zion euskaldunari Arriagako oholtza gainetik orain 114 urte, lagatzeko zientziari bizimodu modernorako balio ez zuen hilotz ederra. Urteak ziren Reclusek formulaturik zuela hizkuntza ordezkaketaren teoria. Euskara ezin izango zen moldatu ate joka zetorren mundu berrira.

Eta heldu zen gizaldi berria bere asmakizun modernoekin eta bere gerrekin, heldu ziren laiotzaroak eta gerraoste ilunak, eta film txar batean bezala, bi, hiru, lau aldiz hil zela iragarriagatik, ezin lur eman ditxosozko gaixo horri. Hilzoriaren sentikera, hori bai, bere horretan da. Campionen, Mokoroaren, Gandiagaren zain hori, hau badoalakoa, egunero entzuten ahal da oraindik ere, Recluse dagoeneko historiaren zabortegian galdurik dela.

Ez dakit Unamunoren Bilbon jokatuko den euskararen azken partida; dakidana da Bilbo behar izan zela Aresti bat emateko euskaldunei eta Bilborik gabe seguru asko absurdoa litzatekeela Lutxo Egiak abiatu duen perfomancea. Oionen herriko zoroa litzateke eta Azpeitian ez luke zentzurik.

Eta horra hor Egia Unamuno, Azkuna eta Chomin del Regatoren Bilbon, bere gezurra sinestera heldu den hiriaren erdian (Marivi Bilbao: «Bilbon ez da inoiz euskararik egin»), jeboa bezain bakarrik. Somera kaleko egunotako babesa epelduta, bakarrik identitatearen hegian, inor gabe eguneroko zereginetan. Bakarrik chireneen labirintoan, bakarrik bere buruarekin hamaika amorru, hamabi umilazio eta parrastada bat poz txikiren kudeaketan, berea ez ezik beste chocholo askok ere beretzat bizi duen ariketa artistikoan barrena, ze Egiarena zerbait bada, hori baita: erronka barik, barrunbeetarainoko bidaia. Autofikzioa ez, autoerrealitatea.

Horra artearen zereginik behinena. Eta ibili beharreko bidea, beti hegian. Hegemoniaren legeei uko egin norberaren ituan jotzeko.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Koronabirusaren azken datuak

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 13.406 gaixok eman dute positibo koronabirusaren proba eginda. 905 hil dira. COVID-19 gaitza izandako 4.972 pertsonari eman diete alta. Grafikoak, albiste barruan.

Diputatuak saioren hasieran, minutu bateko isilunean. / ©Mariscal, EFE

Alarma egoera luzatzea onartu du Espainiako Kongresuak

Berria

EAJk iragarri du bilera horretan egongo dela. EH Bildu, berriz, ez da joango. Konfinamenduan apirilaren 26ra arte luzatu dute Hegoaldean.

Gasteizko farmazia bat. / ©Endika Portillo, Foku

Egun beltzenetan bigarrena izan da atzokoa, hildako kopuruari dagokionez

Ekhi Erremundegi Beloki - Ane Eslava

Gutxienez 59 pertsona hil dira Euskal Herrian azken 24 orduetan koronabirusak jota. 900 hildakoen langa gainditu da. 462 positibo gehiago atzeman dituzte Hegoaldean.

350 diputatutik 43 joan dira Espainiako Kogresura ©mariscal / EFE

EAJk atea ireki dio Sanchezek proposatutako itunean parte hartzeari; EH Bildu ez da joango

Irati Urdalleta Lete

Apirilaren 26ra arte luzatu dute alarma egoera, eta Sanchezek aurreratu du uste duela hamabost egun barru berriro alarma dekretua luzatu beharko duela

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna