jon ordonez garmendia
HIZPIDEAK

Inposizioa

2015eko otsailaren 18a
00:00
Entzun
Patxi Baztarrika Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak larunbatean esan zuen pediatra batek edo ertzain batek euren lanetan euskaraz egiten ez jakitea ez dela arrazoi etxean bikote euskaldun batek euskaraz ez hitz egiteko. Errenterian hiru pediatra daudela eta hirurak erdaldunak direla azaldu zion Euskadi Irratiko esatariak, eta Baztarrikak administrazioaren erantzukizunari izkin egin nahi izan zion ihardespen horrekin, pediatra bat eta ertzain bat legez baitaude derrigortuta euskaraz egitera euren jardunean, eta Jaurlaritza, hori bermatzera, euskara ofiziala delako.

Esan liteke euskararen erabilera normalizatzeko arauak sarriegi geratzen direla norberaren borondatearen esku, euskaraz aritzeko hautu baten baitan. Hori gertatzen da Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Hizkuntz Eskubideei buruko dekretuarekin ere. Ez betetzeak ondoriorik ez duenez, enpresen erdiak baino gehiagok existitzen denik ere ez dakite. Dena ez da borondate kontua, baina. Kontseiluak atzo azaldu zuen Espainiako legediak 500 arau baino gehiago dituela gaztelaniaren erabilera behartzeko, baina Euskal Herrian euskara ofiziala den lurraldean Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Hizkuntz Eskubideeen dekretua ez dute betetzen hamarretik zortzi enpresak. Inposizioaz mintzo dira euskara arma politiko gisa ezin dela erabili diotenek, baina ez al da hizkuntza bat inposatzea haurrak pediatrarenean gazteleraz mintzaraztea? Eta ez al da inposizioa euskararen erabilera arautzeko arau bat ezartzeari muzin egitea?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.