Albistea entzun

HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Bi begi?'

Trokelatua

Imanol Mercero -

2015eko martxoak 8

Idazlea eta ilustratzailea: Lucie Felix. Itzultzailea: Joxemari Sestorain. Argitaletxea: Denonartean.

Moda berriek berriz ere asmatzeko beharrean jarri dute euskara: nola adierazi liburuetako ebakidurak? Argitaratzaileek «ebakin» izendatu dute, baina hitz hori ebakitzearen ondorioz sortutako pieza da, ez bertan sortzen den zuloa, are gutxiago teknika bera. Beste ezer hoberen faltan, gaztelaniaren «trokelatu» erabiliko dugu, Xuxenek eta Hiztegi Batuak onartzen digute eta barbarismoa.

Bada, liburu hau ebakiduraz, trokelatuz, beteta dator. Hain zuzen, halako teknikaren aukeren katalogo bat dirudi. Narratzaileak ez du gainera teknika honetaz gain beste ezer asko esateko, igel baten eta hontz baten kontu txiki pare bat ez bada.

Lankide liburuzale batek halako ezaugarriak ikustean segituan esan zuen: lan eder honi probetxua atera behar zaio. Testua neuk asmatuko diot, eta ea zer ateratzen zaidan... Ez nuen esateko aukerarik izan, baina liburuaren amaierak erronka bat dakar, irudiak ez duelako asko laguntzen, atzeko azalean begiratu ezean.

Bada, zuri horixe proposatzen dizut: har ezazu liburu hau, eta goza ezazu lehenik bertako irudi jolasekin. Baina, ondoren, asma iezaiozu ipuin bat... edo bi.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Haizea Beruete (eserita, ezkerretan), iazko abuztuan, Iruñeko Ezpeleta jauregian egin zen jaialdian gaiak jarri zizkien bertsolariekin. ©Bertsoa.eus

Haizea Beruete bertsolari iruindarra zendu da

Erredakzioa

Bertsolaritzako hainbat esparrutan aritu zen. Nafarroako Txapelketan parte hartu zuen. Bertso eskolako irakasle aritu zen, baita begirale ere bertso udalekuetan, eta Gure Aldetara proiektuan ere hartu zuen parte. 28 urte zituen.

KANTATUKO DIREN HITZAK SORTZEA

KANTATUKO DIREN HITZAK SORTZEA

Aitor Biain

Musikari askok bilakatzen dituzte kantu beste sortzaile batzuek idatzitako hitzak. Enkarguz egin ohi dituzte gehienetan, doinua eta gaia aurrez emanda, baina baita aurretik idatzitako testuak erabilita ere. Entzulearentzat sarri ezezaguna izan ohi den langintza da, ordea, kanta idazlearena.

Camen Martin Gaite idazlea, 1995. urtean. ©BERRIA

Solas betea

Joannes Jauregi

XX. mendeko idazle nagusietako bat izan zen Carmen Martin Gaite espainiar letretan. Pentsamendua muturreraino atzeman nahi izan zuen, eta ahozkotasuna ere idatzira ekarri.

Irati Jimenez idazleak iaz plazaratu zuen <em>Begiak zabalduko zaizkizue</em> saiakera. ©OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...