Albistea entzun

Espainiako Gorteetarako hauteskundeak. ANALISIA

Portugal

Felix Iriarte - Kazetaria

2015eko abenduak 21

Iragarpenak bete dira neurri handi batean. Lau alderdi nagusi, eta ez bi orain arte bezala; PP eta PSOEren gainbehera baina ez neurri berean, alderdi berrien mesedetan; eta azkenik hauteskundeak irabezteak ez duela gobernatzea bermatzen, are gehiago, bigarrenak aukera asko izango zituela aurreikusten zen eta nago hala izango dela. Pedro Sanchezek PSOEk inoiz izan duen emaitzarik txarrena izan du eta hala ere, Espainiako hurrengo presidentea izateko aukera gehien duena dela esango nuke.

Portugal datorkit burura. Duela bi hilabete, urrian, hauteskundeak izan ziren eta eskuineko alderdiak irabazi zituen; 102 eserleku lortu zituen, baina 116 behar ziren gehiengo osoa lortzeko. Ez zuen bidelagunik aurkitu beste alderdien artean, eta ezkerreko hiru alderdien arteko koalizioak kargua kendu zion Passos Coelhori. Seguru Rajoyk gogoan izango duela urrian alboko estatuan gertatutakoa.

Eta Sanchezek Antonio Costa Portugalgo lehen ministroaren ibilbidea amestuko du. Zaila zirudien ezkerreko hiru alderdiek bat egitea Portugalen, baina egin zuten. Madrilen gauzak errezagoak izango direlakoan nago. PSOEren eta Podemosen artean gehiengo osoa izan ez arren, eskuineko PP-Ciudadanos arteko batuketatik gertu ibiliko dira, eta gehiago behar izanez gero, hor daude Kataluniako eta EAEko alderdiak, eta baita IU ere. Inoizko emaitzarik txarrena eta inoizko saririk preziatuena lor dezake Sanchezek. Gainera, kargua eskatzeko zilegitasunarekin: PSOEk atzera egin du, baina PPk askoz gehiago, hauteskundeak irabazi dituen arren. Rajoyk milioika boto eta dozenaka diputatu galdu ditu, eta gobernua galtzeko zorian dago.

Aldaketak Katalunia eta EAE ere ukitu ditu. Esanguratsua Bartzelona aldean ikusitakoa. PP eta PSCren galerak agendan zeuden, baina Ciutadansek aurreikuspenak bete ez izanak badu bere garrantzia. Kataluniako hauteskundeetan izandako emaitzak berretsi nahi zituen eta oso urrun geratu da, sozialisten eta popularren parean. Irabazleak Podemosen hauteskunde marka eta ERC izan dira. Erabakitzeko eskubideak orain aukera gehiago izango dituela egingo nuke apustu.

Gure artean ere eskubide horrek aukera gehiago izango ditu? Goiz samar iruditzen zait galdera horri erantzuteko. Atzo ikusi zena zera da: ezkerra aurrera egiten ari dela batez ere botoetan eta kontuan hartu behar da EAEko hauteskundeetan ?datorren udazkenean seguruenik- eserlekuak beste era batera banatuko direla, eta EAJ, EH Bildu eta Ahal Dugu-ren arteko aldea estuagoa izango dela. Espainian lau alderdiren kontua izango da aurrerantzean, eta litekeena da hemen hirurena izatea, atzerago eta eragin gutxiagorekin geratuko lirateke eta PSE-EE eta PP.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Donostiako Renferen geltokia. ©GORKA RUBIO / FOKU

Beste geltoki bat aldiriko trenen transferentziaren lokarria askatzeko

Xabier Martin

Laster egingo dute Gasteizek eta Madrilek aldiriko trenen eskuduntza gerturatuko lukeen bilera
Senpereko herrriko etxeko oposizioak ere dimititu egin du

Senpereko herrriko etxeko oposizioak ere dimititu egin du

Arantxa Iraola

Urrian hautetsi hainbatek utzi zuten kargua, auzapezaren kudeaketa ereduarekin kritiko

Beatriz Artolazabal eta Ramiro Gonzalez, gaur, Gasteizen ©L. Rico / Efe

Gasteizerako proiektu «kontinuista eta berritzailea» gidatuko duela esan du Artolazabalek

Edurne Begiristain

EAJren Arabako Lurralde Batzarrak Arabako hiru barrutietarako hautagaiak berretsi ditu gaur. EH Bilduk oniritzia eman die Arabako zortzi udalerrietako zerrendaburuei, eta Ahal Dugu-k hiriburuetako hautagaiak aurkeztu ditu.

 ©MARISCAL / EFE

«EAJk 40 urtez egin duen politikan dabil EH Bildu orain»

Xabier Martin

Kupoaren bost urterako akordioa da EAJren legegintzaldiko mugarri nagusietako bat, Sagastizabalen arabera. Nafarroako trafiko eskuduntzari ongietorria egin dio.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.