Gaitze

'Gaitze'

Diskoetxea: Discos Enfermos.

2017ko ekainaren 25a
00:00
Entzun
Azpeitiko Karkaba bandako bi kide ohik abiatutako egitasmo hardcore-punka da Gaitze. Hirukotearen estreinako lana da hau, eta 1980ko hamarkadako hardcore eszenatik edaten duten bederatzi ukabilkada biltzen ditu. Bi ahots urratu eta amorratuk txistukatutako minutu eta erdiko gonbitoak dira, erritmo mozketa ugarirekin josiak eta hitz zuzen eta gordinekin osatuak; oso tarteka, pasarte geldoak ere ageri dira. Bi abeslarien arteko uztarketa dela eta, Europako hardcore taldeak datozkit burura; esaterako, kultuzko talde bihurtu den Gironako HHH. Erraietatik atera den abiadura handiko tren batek eragin dezakeen energia bortitza islatzen du diskoak, gorrotoz betetako testuek bultzatuta. Estilo oldarkorren zaleentzako kabiarra da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.