andoni egana
HITZ ETZANAK

Elegantziaz

2017ko irailaren 26a
00:00
Entzun
Abian da Donostiako Zinemaldia. Beste Zinemaldi askotan hainbat ez, baina zinemaren jiran maiz erabiltzen diren hitzak entzuten hasiko gara tarteka: glamourra, estiloa, klasea, xarma, elegantzia... Ulertu uste ditugun hitzak baina zehazki definitzen oso zailak. Guretzat behintzat bai, zerbaitengatik auzo-hizkuntzetatik ekarri behar izan ditugu eta. Dotoretasunak ez ditu, bere dotorean, lehen aipaturiko hitzen ertz guztiak harrapatzen, hurrik ere.

Irakurri nuen behin elegantziaren definizio bat asebete ninduena: elegantea da bilera batera iristean inor kontura ez dadin lortu eta alde egitean guztiek bere falta sumatzea erdiesten duena. Ausartuko naiz neuretik beste bat ematen: dotorea dabegirada beregan kontzentratzea lortu ordez berari eskerbegiradak zabaltzea lortzen duena.

Puigdemont elegantea iruditzen zait. Ia ia oharkabean iritsi zen. Ez zigun arretarik piztu. Ez zirudien xarma handirik zuenik. Baina handitzen handitzen joan da eta alde egiten duen egunean guztiok ohartuko gara falta dela. Eta gainera, handitzen joan da fokupean propio jartzen ez denaren patxadaz. Joan zen astean, une batez, pentsatu nuen itzalpean bukatzeko arriskuan ote zebilen ere. Ea ez den horrelakorik gertatzen!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.