andoni egana
HITZ ETZANAK

Miresmenez

2017ko urriaren 19a
00:00
Entzun
Lan gehiegi ematen diotela, lanpetuta dabilela, itota, eta edozein bisitariren sorbalda negar egiteko erabiltzen duen funtzionario edo ez funtzionarioak; lanik ez diotela ematen, baztertuta daukatela, ezgauza sentiarazten dutela eta edozein lagunen kafea mingosteko gai den langileak; iraultza egiten bezala lanean aritu eta badaezpada, iraultza hobeto egiteko edo, jubilazioa ahalik eta bizkorren hartu duenak; nagusiak ezarritako baldintzen aurka baino lankideen joeren kontra marmarrean aritzen denak; egun bat eta bestea eta segidakoa ere berdin-berdintzat jotzen dituenak; ezerk ez duela merezi, errua beti inguruko norbaitena dela eta bere buruari etsia hartzen utzi dionak; gaurkoa bihar egin daitekeela uste duenak; umoretsua izatea lanorduetan sarean txisteak aurkitu eta lagunei zabaltzea dela uste duenak; lan egitea norberak egin beharrekoa besteei eginaraztea dela pentsatzen duenak; berari ez diotela gehiago adarrik joko eta badaezpada lokatzetan ahalik eta gutxien sartzen denak; bakardadea itsasertzera edo mendira pasieran joatea dela irizten dionak; berrogei urte Francok baino ez zitzakeela iraun uste duenak...

Zakilixuti begiratu behar liokete guztiek. Edo aukera-aukeran, Anttoni.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.