SINOPSIA

Boyhood

2014ko irailaren 12a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Zuzendaria: Richard Linklater. Aktoreak: Ellar Coltrane, Patricia Arquette, Ethan Hawke, Jordan Howard, Lorelei Linklater, Tamara Jolaine, Tyler Strother, Evie Thompson, Tess Allen. Iraupena: 166 minutu. Generoa: Drama.Herrialdea: AEB.

Modu bitxian grabatu dute film hau. Grabatzen hamabi urte pasatu dituzte, baina urte bakoitzean aste pare batzuk bakarrik iraun du filmaketak. Mason mutikoari —Ellar Coltranen— jarraipena egiten zaio lanean, 6 urte dituenetik 12 urte betetzen dituen arte. Gurasoak banatu egingo dira, eta une bakoitzean haiekin duen harremana islatzen da. Aldaketak, balantzaka dauden harremanak, ezkontzak, eskola, lehendabiziko maitasunak eta aurreneko desilusioak, une zoragarriak eta beldurrezko momentuak... Horiek denak biltzen ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.