jon ordonez garmendia
HIZPIDEAK

Bahituak

2017ko uztailaren 5a
00:00
Entzun
Egunen batean norbaitek sartu beharko lituzke Espainiako justiziaren biktimak motibazio politikoko biktimen zerrenda batean ere. Han agertu beharko lukete Altsasuko auziko gazteek, zigor eskandalagarriak jaso dituzten beste hainbatekin batera. Jakina zen Espainian kutxa automatiko batek emakume baten bizitza baino gehiago balio dezakeela, baina sasidemokrazia baten justiziaren interpretazio lausoenean ere lekurik ez luke izango Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak Altsasukoentzat egin duen zigor eskaerak. Are eta gutxiago zuzenbide estatu batean.

Nagore Laffageren hilketa eta Altsasuko auzia alderatu besterik ez dago: Jose Diego Yllanesi hamabi urte eta erdiko zigorra ezarri zioten (fiskaltzak eskatu zuena) Laffage jo, ito eta gorpua zatitu eta ezkutatzeagatik; 38 zauri zituen gorpuak aurkitu zutenean. Bederatzi urte geroago, hirugarren gradua eman berri diote, eta orain soilik lo egitera joaten da espetxera. Altsasukoentzat, erasoaren biktima bakoitzari eragindako lesio bakoitzagatik, hamabi urte eta erdi eskatzen ditu fiskaltzak (eta beste hainbeste mehatxuengatik), lesio terroristak direla argudiatuz; Amaia Izko abokatuak dioenez, hamabi urte eta erdi «ubeldu bakoitzagatik». Ondorioa: Espainiako justiziarentzat zigor bera dute emakume bat hiltzeak eta guardia zibil bat edo haren hurko bat kolpatzeak.

Auzitegi Nazionalak Ordena Publikoko Epaitegia ordezkatu zuen 1977an, baina, 40 urte geroago, inoiz baino garbiago ageri du justizia ez den beste motibazio batek bultzatutako epaitegi bat dela. ETAk armak eman eta presoek espetxe onurak eskatzea onartu duten unean, ezker abertzaleari autokritika aitortu eta astebetera, fiskaltza batek gazte batzuk 50 eta 62 urte bitartean nahi ditu espetxean borroka batean parte hartzeagatik.

Presoak ez, bahituak nahi ditu Auzitegi Nazionalak. Eta ez soilik kartzela barruan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.