SINOPSIA

Whiplash

2015eko urtarrilaren 16a
00:00
Entzun
Zuzendaria: Damien Chazelle. Aktoreak: Miles Teller, J. K. Simmons, Melissa Benoist, Paul Reiser, Austin Stowell, Jayson Blair. Iraupena: 103 minutu. Generoa: Drama. Herrialdea: AEB. Urtea: 2014.

Andrew Neiman jazz musikaria da, eta AEBetako ekialdeko kostako kontserbatorioan ikasten ari da. Arrakasta izan nahi du bere ikasketetan, eta, aurrera begira, amets handiak ditu.

Terence Fletcher irakaslea, berriz, kontserbatorioko jazz talderik oneneko zuzendaria da. Irakaslearen talentua ezaguna da, baina baita dituen irakaskuntza metodo zorrotzak ere.

Fletcherrek bere musika taldean jotzeko aukeratzen duenean, Neiman gaztearen bizia erabat aldatuko da. Perfekzioarekin duen pasioa obsesio bihurtuko da gaztearentzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.