65,6

2017ko ekainaren 20a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
2016. URTEAN IZANDAKO IHESLARIEN KOPURUA,MILIOITAN

Gerragatik, indarkeriagatik edota jazarpenagatik beren etxea uztera behartuak izan zirenen kopurua «gehiengo historikora» igo zen iaz, UNHCR Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Mandatariaren arabera: 65,6 milioi pertsonak alde egin behar izan zuten. Horietatik, 40,3 milioi iheslari beren herrialdeko beste eremu batera joan ziren; 22,5 milioi beste herrialde batera, eta 2,8 milioik asilo eskariak egin zituzten.

Iheslari gehienak siriarrak —12 milioi—, palestinarrak—5,3 milioi— , afganiarrak—4,7 milioi— eta irakiarrak dira —4,2 milioi—, UNHCRk azaldu duenez. Errefuxiatuen Mundu Eguna da gaur.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.