BERRIAn 2015-01-03an argitaratutako analisia. Laburpena: Aurrerabide posible, gogoeta eta eztabaida interesgarrienak instituzio eta indar politikoetatik kanpo daude, abenduan Donostian Nazioak eta estatuak XXI. mendean: demokrazia eta erabakitzeko eskubidea nazioarteko jardunaldietan ikusi zen moduan, adibidez. Han, behin-behineko ondorioetan, Joserramon Bengoetxea jurista proposamenekin “sortze prozesuak landu” beharraz mintzatu zen. Baina konplikatua dago egoera gurean. Gaur-gaurkoz, Euskal Herria aintzat hartzen dutenen artean gehienez ere norabide bat finkatzea litzateke xederik errealena, lortuz gero haren barruan kokatzeko mugimendu batzuk. 1952an, erbestean zela, Jose Antonio Agirre lehendakariak aitortu zuen Jaurlaritzak perspektiba akatsak egin zituela, eta horrek “beharrezko tentsioa eta dinamismoa” izatea galarazi ziela. Urte hartan sortu zen Ekin. Gaur egun bestelako fenomeno berriak gorpuzten ari dira.