2014ko otsailean hasi nintzen BERRIAko Politika sailean, eta harrezkero argitaratutako lan batzuen bilduma da hau. Horrez gain, BERRIAko analisiak hemen.
——————————————————————————————-

Brian Currini elkarrizketa

Nazioarteko bitartekariak amaitu ditu lanak gatazkaren konponbidean, 14 urteren ondoren. Irakaspen bat darama euskal kasuaz: gizarte zibilaren konpromisoaren garrantzia. “Behetik gorako prozesua izan da”. “Bruselako adierazpena inflexio puntu bat izan zen prozesuan”. 2018-10-23

Aukera berrien identifikatzaile

Dozena bat urte egin ditu Brian Currinek Euskal Herrira bueltaka, gatazka konpontzeko asmoz, eta hamaika bizipen izan du. Gizarte zibileko ordezkariak bidelagun izan ditu beti: haien artean, Paul Rios (Lokarri), Anaiz Funosas (Bake Bidea) eta Agus Hernan (Foro Soziala). Gaur desegingo da HNT. Argazki bilduma. 2018-10-17 (Nazioarteko talde laguntzaileen fasearen bukaera, 2018-10-10)

Daniel Arranzi elkarrizketa

Espainiako Estatuko sistemako parte izana da Arranz: Bizkaiko gobernadore zibil 1994-1996an. Azaldu du torturaren eta tratu txarren aurka zeudela. Espetxe politika aldatzearen alde dago; urriaren 20ko manifestazioaren deitzaileetakoa da. “Oraindik ari gara ikusten mendekua: presoen auzian”. 2018-10-14

ETAren biktimak, baina ez herrarenak

Maria Jauregiri eta Jose Miguel Cedillori aita hil zien ETAk. Gorka Landabururen kasuan, berak jaso zuen atentatua, eta zauritu egin zen. Bakoitzak bere sufrimendutik hitz egiten du, baina hirurek gatazkaren ikuspegi irekia daukate, eta elkarbizitzarako jarrera. 2018-10-14

Jesus Lozari elkarrizketa

Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkariak dio bestelako espetxe politika baterako biktimen eta Espainiako gizartearen aldekotasuna lortzea izan duela xede PSOEren gobernuak orain arte. Uste du lortu dutela eta badela egokiera pauso gehiago emateko. “Giro ona dago jada, eta badira baldintzak gerturatzeak egiteko”. 2018-9-28

Torturaren aitortzaren zain oraindik

Duela 25 urte hil zen Gurutze Iantzi, Guardia Zibilaren esku. Familiaren auzi medikuak zioen ubelduak zituela. Azkar artxibatu zuten auzia. 2018-9-23

Abertzaleak ados zirenekoa

Duela hogei urte, hainbat euskal abatagilek Lizarrako Akordioa sinatu zuten, lurraldetasuna eta indarkeriarik eza ardatz zituztela. Edukiaren oinarria EAJk eta HBk lehenago adostutako testu bat da. 2018-9-13

Jose Antonio Rubalkabari elkarrizketa

Politikan asmo handirik gabe sartu zen arren, kasik 29 urte egin zituen legebiltzarkide modura Jose Antonio Rubalkaba jeltzaleak: 1980tik 2009ra. EAJren EBB ere duela bederatzi urte utzi zuen, 1992tik aurrera han egon ostean. Harrezkero, erretiratuta dago. “Estatutua da azkenaldian izan dugun arrakastarik handiena”. 2018-8-9

Agus Hernani elkarrizketa

Gustura dago Agus Hernan Foro Sozialeko koordinatzailea urte politikoak eman duenarekin, “izugarrizko aurrerapenak” eginn direlakoan. Euskal presoen auzia askatzen hasteko aukerak daudela dio. “Espetxeetako mugimenduak hasteko, ezin da zain egon bide orri bat erabat zehaztu arte”. 2018-7-31

Paco Egeari eta Pernando Barrenari elkarrizketa

Arnaldo Otegi eta Jesus Egiguren urteetan bildu ziren Elgoibarren, Txillarre baserrian, konfiantzan; biak dira elkarrizketa saio hartako protagonista nagusiak, azaldu dira hedabideetan horretaz hizketan eta han, baina Paco Egea eta Pernando Barrena ere ibili ziren aurrena, hasieratik; bigarrena, berehala, eta BERRIAk elkartu egin ditu, han. 2018-7-29

ETAren ibilbidea (eta VII). Aitor Elizarani elkarrizketa

Lizarra-Garazi akordioaren hausturaren ondoren, ETAn sartu zen Elizaran, eta klandestinitatean zela ezagutu zituen konponbide politikorako ondorengo prozesuaren saioa eta ezker abertzaleko eztabaida estrategikoaren hasiera. Aitortu du talka bat egon zela ezker abertzalean, eta uste du “aukera onena” atera zela aurrera. “ETAk aztertu izan ditu prozesuen arriskuak, baina ez hausturenak”. 2018-5-25 (oharra: BERRIAk ezin izan du Mikel Antza elkarrizketatu, jipoiagatik. Harena zen VII.a izatekoa —eta Elizaranena, VIII.a—, 1995-2004ko aldiaz aritzeko)

ETAren ibilbidea (VI). Carmen Gisasolari elkarrizketa

ETAn urteak igaro ostean, haren estrategiatik aldendu egin zen Carmen Gisasola, kide batzuekin batera. Lizarra-Garazi aurreko garaiak ziren. Uste zuen garaia zela borroka armatua alboratzeko eta fase politikora pasatzeko. Gero, Langraiz bideko kideetako bat izan zen. 2011n hasi zen baimenekin, eta 2014an utzi zuen kartzela. “ETAk zazpi urte galdu ditu eszenifikazioan, eta presoena zaildu egin da”. 2018-5-12

ETAren ibilbidea (V). Mertxe Galdosi elkarrizketa

1977an sartu zen ETAn Mertxe Galdos, eta handik bederatzi urtera atxilotu zuten, Iruñean. Hego Euskal Herriaren zatiketa administratiboa burutu berriko garaiak ziren. Uste du Madrilentzat Nafarroa estatu auzia zela, eta Poliziak laborategi moduan erabili zuela herrialdea. Esan du Aljerkoa aukera handi bat izan zela. “Ezker abertzalekoak ez ziren nafar-nafarrak ere izan genituen laguntzen”. 2018-5-9 (oharra: serieko IV. elkarrizketa Ferrnando Lopez Castillorena, Jon Ordoñezek egina)

Joxe Mari Olarrari elkarrizketa

Atxiloketa, tortura, epaiketa, espetxea, urrunketa eta jazarpena. Hori “sufritu” du Olarrak 13 urte zituenetik, 2014 arte. “Errespetua diet aurrean daudenei, baldintza bat jarriz: haiek gu errespetatzea”. 2018-5-4

ETArekin hitz egin duten euskal politikariak

ETAren ia 60 urteko ibilbidean, euskal politikari batzuek hitz egin dute harekin, akordioak xede. 1977an, Joseba Azkarraga izan zen Xibertan, EAJren izenean. 1998an, Lizarrako itunaren aurretik, Rafa Larreina EAkoa eta Joseba Egibar EAJkoa. 2005-2007ko prozesuan, Jesus Egiguren (PSE-EE). (argazkietan, Azkarraga, Egibar eta Egiguren, euren prozesuetako elkarrizketetako paperekin). 2018-5-4

Lasaitasun estrategikora

Ezker abertzaleak estrategia aldatuz geroztik ETAk zaila izan duen arren bere zikloa bukatzea, “agoniaren itxurarik eman gabe” gogoetatu du. 2018-5-4

Bukatu du ETAk, erabat

Genevan eman du bere ibilbidearen amaierari buruzko erabakiaren berri, Henri Dunant zentroari adierazpena helarazita. Gero, hedabideetan, Josu Urrutikoetxeak eta Marixol Iparragirrek agiria irakurri dute, aurrez grabatutako formatuan. ETAk “bere egitura guztiak erabat desegin” ditu, eta ez da eragile politiko izango. Militanteen %93k babestu dute erabaki hori. (BERRIAren gehigarria) 2018-5-4

ETAren ibilbidea (III). Eloi Uriarteri elkarrizketa

32 urte zituela alde egin zuen sorterritik, Soraluzetik, 1974an. ETArekin kolaboratzen zuen. Sasia, kartzela eta konfinamendua ezagutu ditu Uriartek, eta oraindik ere auzi batean daukate sartua: ‘Fainsanen’. Nabarmendu du euskal herritarren babesa zuelako iraun duela hainbeste ETAk, baina aitortu du galtzen joan zela sostengua. “Herri hau motelago iratzarriko zen ETAgatik izan ez balitz”. 2018-4-29

ETAren ibilbidea (II). Jose Manuel Pagoaga ‘Peixoto’-ri elkarrizketa

ETA sortu eta lau urtera sartu zen han Peixoto, 18 urte zeuzkala. Gertutik ezagutu zituen Txomin Iturbe edota Argala. 1979an, atentatu larria jaso zuen, eta ikusi zuen jada ez zuela “balio” erakundean militatzen segitzeko. Lizarra-Garazi antzeko bat nahiko luke; hura da barruan “benetan” daukan “arantza”. “Arazo nazionala zen, eta da, bizkarrezurra; zalantza izpirik ez”. 2018-4-27

ETAren ibilbidea (I-a). Eneko Irigarairi elkarrizketa

Garai desberdinetan eta era batera edo bestera ETAn parte hartu izan duten zenbait kideren elkarrizketak argitaratuko ditu BERRIAk datozen asteetan. Hauek dira lehenak: Eneko Irigarai eta Iñaki Larramendi, ETAren sortzaileetako bi. “Ekinetik ETAra pasatzea ez zen jauzia izan”. 2018-4-25

ETAren ibilbidea (I-b). Iñaki Larramendiri elkarrizketa

Ekinen ia-ia hasieratik egon zen Iñaki Larramendi (Donostia, 1929), eta ETAn, sortze beretik, eratze batzarrean izan baitzen: 1958ko abenduan, Deban. Erbesteko Jaurlaritzari begira zeudela dio, baina ez zela “ezer mugitzen” eta “zerbait berria” egin behar zela. Garrantzia handia ematen zion prestakuntzari. “Bakea egin nahi genuen EAJrekin, baina…”. (ez zuen nahi argazkirik ateratzerik) 2018-4-25

Txetx Etxeberriri elkarrizketa

Gaur zortzi beteko da ETA armagabetu zenetik lehen urtea. Gatazkaren ondorioen konponbiderako korapilo bat askatu zen; euskal presoen auzia hasi da mugitzen, Frantziako Estatuan. Funtsezkoa izan da Ipar Euskal Herriko gizarte zibilaren lana eta artikulazio kolektiboa. Txetx Etxeberri da aktoreetako bat. “Presoenean denboraren presioa dago, baina egoera aldatzen hasi da, lehen aldiz”. 2018-4-1.

Bittor Aierdiri elkarrizketa

Indarkeriarik ezaren eta elkarrizketaren alde jardun zuen Elkarri-n, koordinatzaile lanetan, eta uste du “diferituan” lortu zituztela emaitzak. Gaur egun, ikusten du gabeziarik: desagertu da ETAren “distortsioa”, baina ez da hitz egiten “edozertaz normaltasunez”. “Inoiz baino beharrezkoagoa da elkarrizketa politikoa, baina defizit bat dago”. 2018-3-18

Harreman gorabeheratsua

Katalunian prozesu subiranista hastearekin batera heldu zen Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakaritzara: 2012an. Harrezkero Kataluniak eta EAEk bide desberdinak egin dituzte. Urkulluk gertutasuna agertu du batzuetan, baina distantzia ere ezarri du, eta kontrako iritzia ere azaldu du. 2018-2-21

Samuel Vuelta Simoni elkarrizketa

Berak jaso zuen ETAren armagabetzearen dokumentazioa; presoez hizketan ari da Frantziako Justizia Ministerioa, eta Baionako fiskala da bera; eta lotura epaile gisa aritu zen Madrilen. Vuelta Simon da. “ETAren bukaera falta da, eta hori da jendeari gehien axola zaiona”. 2018-2-11

Agus Hernani elkarrizketa

Iaz izaera iraunkorra hartu zuenetik, Foro Soziala dinamika garrantzitsu batean sartua da. Biktimak, presoak eta ETAren “desmobilizazioa” ditu ardatz 2018rako, Agus Hernan koordinatzaileak dioenez. “Hegoaldeko alderdi politikoek bide orri bat adosteko saioa egingo dugu”. 2017-12-31

Txema Monterori elkarrizketa

1987tik 1990era HBko europarlamentaria izan zen Montero (Bilbo, 1954). Urte haietan dagoeneko kritikoa zen ezker abertzalearen estrategia ofizialarekiko, baina uste zuen lagundu zezakeela aldatzen. Orain dela 25 urte utzi zuen politikako lehen lerroa, HBtik kanpo geratu zenean. 1993tik aurrera EAJren Sabino Arana fundazioarekin dozena bat urtez modu estuan kolaboratu zuen. Abokatu lanetan jarraitzen du, eta idazten. “Gustura eta eroso nago horrela”. “Ohartu nintzen EAJk konfiantza handia duela bere proiektuan”. 2017-8-3

Joseba Aurrekoetxeari elkarrizketa

EAJren EBBko Antolakuntza arduradunak uste du garai berri bat dagoela euskal gizartean eta presoen alorrean ere aurrerapausoak emateko baldintzak daudela. Irtenbide bat emateko EAJk denekin hitz egiteko prestasuna daukala dio. “Presoen gaian pausoak konpasatu behar dira, zaratarik atera gabe”. 2017-7-30

Juan Luis Ibarrari elkarrizketa

EAEko Auzitegi Nagusiko presidenteak nabarmendu du euskal presoek indibidualki egin behar dutela legezko bidea, antolakunderen baten agindurik jaso gabe. Zigorraren azkeneko helburua haiek “gizarteratzea” dela adierazi du. “Presoen eta Sorturen estatutuen artean ez badago desadostasunik, pausoa emango da”. 2017-7-23

Julen Mendozari elkarrizketa

EH Bilduk gobernatutako udal batek lehen aldiz egin die omenaldi bat ETAren biktimei: Errenteriakoak. Mendoza alkateak ‘barkamen’ hitza erabili du bertan. Gertatutako guztia prozesu baten ondorio izan dela dio. “Ekinbideek adostasun politikoa behar dutela esan digute biktimek”. 2017-7-7

Jose Manuel Gomez Benitezi elkarrizketa

Rubalcabak deituta sartu zen Gomez Benitez 2006-2007ko bake prozesuan Espainiaren negoziatzaileen taldean. Esan du saiatu zirela Batasunak politika egin zezan, baina ETAk ez ziola gidaritza aitortu nahi. Gaiari buruzko lehen elkarrizketa eman du. “2007an, Suitzan hasi zen ETAren bukaera, Batasuna aldentzean”. 2017-7-5

Andoni Iturriozi elkarrizketa

Azken bost urteetan, Harrera elkarte asistentzialeko presidente izan da Andoni Iturrioz; euskal preso eta iheslari ohiak gizarteratzeko lanetan ari da. Haren aitak naziengandik-eta ihesi zihoazenei laguntzen jardun zuen, eta horrek arrastoa utzi zion. “Gure familiak ihes egin behar izan zuen, eta inork ez dio sekula justiziarik eman”. 2017-6-4

Jose Antonio Ardanzari elkarrizketa

Badator galdeketen beste sorta bat. Apirilean, Busturialdekoan parte hartu zuen Jaurlaritzako lehendakari ohiak, baina uste du dinamika sozial berri batek ez duela indarrik herri baten bidea baldintzatzeko. “Mugimendu sozialek ez dute indarrik hartuko goian ez bada akordiorik”. Oinarrizko itun batekin prest da taktika gisa sezesioa uzteko. 2017-5-5

Burujabetza prozesu bat esploratzen

ELAk eta LABek izaera sozialeko prozesu subiranista bat martxan jarri beharra jaso dute kongresuetako txostenetan. Prozesuak alde bakarrekoa izan behar duela diote bi sindikatuek, eta gizarte mobilizazioan oinarritutakoa. LABek bien arteko elkarlana desio du, eta ELAk “lehentasunezkotzat” jo du aliantza. 2017-4-21

Luhusokoek eta Frantziak adostua izan da ETAren armagabetzea

Elkarrizketa prozesu baten ondorio izan zen larunbatean Parisko autoritate batek hartzea ETAren armategien informazioa eta Polizia azkar joatea kokalekuetara, gizarte zibila zaintzan egotea eta herritarrek armak ez ukitzea. Frantziatik Cazeneuve lehen ministroak eta Morvan prefetak izan dute erantzukizunik handiena. ETAk Luhuso aurretik desarmatzeaz mezuak helarazi zizkion Parisi. Etxegarai, Urkullu eta nazioarteko eragileak ere mugitu dira. 2017-4-10 (Txetx Etxeberrik apirilaren 8ko data eman zuenetik BERRIAn egindako beste artikulu batzuk: Armagabetzea, apirilaren 8an / Armagabetzea, eta beste / Iragarpena nola iragarri / Egun historiko baten pausoak eta pausak; eta blogean: Armagabetzea, atzerako kontaketa)

Korapiloak askatzeko hilabeteen aurrean

ETAren armagabetzean eta euskal presoen arloan bide batzuk irekita daude, ondorio zehatzen esperoan. Presoei eta iheslariei buruzko IV. Foro Soziala egingo dute gaur, Donostian; datorren astean, desarmatzeaz saioak Miarritzen. 2017-3-10

Joaquin Gimenezi eta Margarita Roblesi elkarrizketa

ETAren jarduerarik gabeko egoerak eta EPPKren ildo berritu posibleak Espainiako espetxe politikan izan dezaketen eraginaz mintzatu dira Joaquin Gimenez Goreneko magistratua eta Margarita Robles legelaria BERRIAn. Aurrerapausoen alde azaldu dira. Gimenez: “Posibilista izan behar da, bide berriak urratuz eta banan-banan beti”. Robles: “Gobernuak eta presoak ezin dira modu globalean aritu”. 2017-3-10

Arnaldo Otegiri elkarrizketa

Gaur urtebete irten zen espetxetik Arnaldo Otegi, sei urte pasan Bateragune auziko zigorra pairatu ostean. Barruko eta kanpoko lanak egin ditu hilabeteotan, eta baikor da, euskal estatuaren alde gero eta kontzientzia handiagoa dagoelakoan. “Inauguratu da estatugintza fasea”. 2017-3-01

Ibarretxe, independentzia komeni litzatekeela esateraino

Jaurlaritzako lehendakari zela, erabakitzeko eskubidea kontzeptua gizarteratu zuen Juan Jose Ibarretxek. Kargua utzi zuenetik ildo beretik jardun du, baina agerraldietan mezuari karga subiranista handiagoa eransten joan da. (Artur Masek eta biek Kursaalean emandako hitzaldiaren kronika2017-2-22

MasIbarretxe

Jonan Fernandezi elkarrizketa

ETAren armagabetze eza, espetxe politika eta ezker abertzaleak ETAren urraketekiko hausnarketa kritiko bat ez izatea dira konponbiderako oztopo nagusiak Jonan Fernandez Jaurlaritzako Giza Eskubideen, Bizikidetzaren eta Lankidetzaren idazkari nagusiarentzat. “Presoak indarkeria arbuiatzea da lege baldintzarik garrantzitsuena”. 2017-2-19

2017-02-15, Gasteiz. Jonan Fernandez, Bake eta Bizikidetzarako idazkari nagusia. 15-02-2017, Vitoria. Jonan Fernandez, Secretario General para la Paz y Convivencia

Joxe Elorrietari elkarrizketa

Euskal Herrian neoliberalismoari aurre egiteko, Joxe Elorrietak beharrezkotzat jo du ELAren eta LABen arteko aliantza estrategikoa. Prozesu subiranista aldarrikatu du, halaber, baina autonomia sindikala baldintza gisa jarrita. Liburu berria aurkeztu du ELAko idazkari nagusi ohiak (4. atalaren laburpena). “Ez badago ezkerretik indar metaketa bat, ez dago prozesurik”. (eta Lander Muñagorrik sindikalismoaz egindako elkarrizketa) 2017-1-26

2017-01-24, Bilbo. Joxe Elorrieta, ELA sindikatuko idazkari ohia. 24-01-2017, bilbo. Joxe Elorrieta, antiguo secretario general de ELA

Arkaitz Rodriguezi elkarrizketa

Arkaitz Rodriguezek dio prozesu independentistak tarteko geltoki bat behar duela, burujabetzaren aldekoa, eta uste du gaur egun “herri honetan” horretarako gehiengo handi bat badagoela. Sortuko Ekintza Politikoko idazkariak esan du begi onez ikusten dutela ezkerretik abiatzea prozesu subiranista. “Gu prest gaude ELArekin hasteko prozesua, EAJren zain egon gabe”. 2017-1-22

ArkaitzRodriguez

Burujabetza prozesua hasi, ezkerretik

Joxe Elorrietak ELAren eta ENAMen arteko “konbinazioa” aipatu du bere liburu berrian. “Lehen etapan, EAJrik gabe” aritu nahiko luke.  ELAk eta LABek aliantza berreraikitzeko beharra, ezker subiranistaren metaketa, agenda politikoa eta soziala, eta eragileen autonomia ere aipatu ditu. Hilaren 25ean aurkeztuko du ‘Una mirada sindical contracorriente. Clase, territorio y nuevas alianzas’, Bartzelonan. 2017-1-14

JoxeElorrieta

Antton Lopez Ruiz ‘Kubati’-ri elkarrizketa

“Presoak ateratzeko unea da hau”, dio Antton Lopez Ruiz Kubati euskal preso ohiak. Kalera Kalera dinamikan inplikatu da, eta, kasurako, hura izan da EAJren EBBrekin bildu den kideetako bat. Garrantzia ematen dio jarrera positibo bat hartu izanari. “Konfrontazio juridikorako legedia garatu behar da, baina gizartearekin batera”. 2017-1-08

2017-01-04, Usurbil. Kalera Kalera ekimena. Antton Lopez Kubati, preso ohia. 04-01-2017, Usurbil. Iniciativa Kalera Kalera. Antton Lopez Kubati, ex preso. Antton Lopez Kubatiri elkarrizketa.

Iñaki Dorronsorori elkarrizketa

Eusko Ikaskuntzak 100 urte beteko ditu 2018an, eta Iñaki Dorronsoro lehendakaria buru-belarri dabil mendeurreneko kongresuarekin. Ospakizun berezia prestatzeaz gain, “Euskal Herriaren gaurko galdera nagusiei erantzuteko” plan bat egin nahi dute. “Euskal Herriaren artikulazioaz planteamendu bat egingo dugu”. 2016-12-07

IñakiDorronsoro

Juan Puertori elkarrizketa

Juan Puerto Morcillo komunista zen XX. mendean, eta komunista da XXI.ean. “Hil arte komunista”, dio. Denborarekin abertzale sentitzera ere heldu da Extremaduran jaiotako adineko militante hau. PCEn eta beste alderdi batzuetan ibili ostean, duela zortzi urtetik Alternatibako kidea da. “Euskal ezker osoa” batzearen alde dago. “Jon Idigorasekin-eta ohartu nintzen izan zaitezkeela komunista eta abertzalea”. 2016-11-27

JuanPuerto

Joan da beste Barne ministro bat

Jorge Fernandez Diazek ez du segituko Espainiako Barne ministro karguan, Mariano Rajoy presidenteak hala erabakita. Bost urteotan polizia bidea soilik erabili du. Katalan independentisten aurkako amarru bila ere aritu da. 2016-11-04

Fernandez Diaz

Ariketa soziologiko bat

Erabakitzeko eskubidearen eta datorren urteko martxoaren 19ko herri galdeketaren aldeko giza kate erraldoia egingo dute igandean Oiartzualdean, Pasaiako badia inguratuta. Errenteria, Pasaia, Lezo eta Oiartzungo batzordeak gogor ari dira lanean. Hango ordezkariak elkartu ditu BERRIAk. (Lortu zuten giza katea osatzea) 2016-11-02

Oiartzualdea

Antton Etxebesteri elkarrizketa

ETAren eta Espainiaren arteko lehen elkarrizketa mahaian izan zen Eugenio Etxebeste Antton: 1989an, Aljerren. Uste du ezker abertzaleak ez dituela ondo kudeatu negoziazio prozesuak, pazientzia falta izan zaiola. Fase berri honetan “punch” handiagoa nahiko luke. “Gatazka batean irtenbide demokratikoa lortzeko baldintzak erein behar dira”. 2016-10-16

2016-10-10, Donostia, Aiete Jauregia, Antton Etxebeste, Aieteko adirazpena 5 urte pasa ondoren. 10-10-2016, San sebastián. Palacio Aiete. Antton Etxebeste, 5 años después de la firma de Aiete

Ondorioen ondorioak

(Aieteko konferentziaren 5. urteurrena) Bost urte dira Aieteko konferentzia egin zela. ETAk berehala iragarri zuen bukatu zuela jarduera armatua, baina gatazkaren ondorioen atala blokeatua da oraindik. Datorren larunbatean, Foro Sozialak beste bultzada bat eman nahi dio, Aieten, eta lan iraunkorra egingo du aurrerantzean. Kronologia: Aiete artean eta ondoren 2016-10-16

Aiete

Rufi Etxeberriari elkarrizketa

(Aieteko konferentziaren 5. urteurrena) Sortuko kideak hainbat gairi buruz hitz egin du BERRIArekin Aieteko Adierazpenaren 5. urteurrena dela eta. Ale batzuk: “ETAren eta Espainiaren konpromisoen isla bat zen Aieteko Adierazpena”; “estrategia politiko-militarra oztopo bilakatu zitzaigun”; “Kongresuko 2012ko akordioarekin EAJk PPri lagundu zion gatazkaren konponbideak ibilbiderik izan ez zezan”; “presoen kolektiboak beti erabili izan du legedia, eta legedia bete ez duena gobernua izan da”; “datozen bi urteak oso garrantzitsuak izango dira prozesu subiranista indartzeko, eta hura indartzen ari den neurrian gatazkaren ondorioetan ere urratsak egiteko”. 2016-10-16

2016-10-12, Donostia, Aiete. Rufi Etxeberria, Aieteko konferentzia 5 urte ondoren. 12-10-2016, San Sebastián, Aiete. Rufi Etxeberria, 5 años de la conferencia de Aiete.

Kofi Annanen irteerako galdera

(Aieteko konferentziaren 5. urteurrena) 2011ko urriaren 17a: Aieteko Adierazpena. Urriaren 20a: ETAren agiria jarduera armatuaren bukaeraz. Egun beteak. Detaileetarako aukera gutxi. Hemen, bost urtera, nazioarteko konferentziako gauza txiki batzuk, han egon ziren hainbat lagunekin hitz eginda. 2016-10-16

"Conferencia Internacional para Promover la Resolución del Conflicto en Euskal Herria". Llegada de Kofi Annan, ex Secretario General de la ONU, al Palacio de Aiete, donde se desarrolla la conferencia. En la imagen, Kofi Annan dando la mano a Paul Rios (miembro de Lokarri).

“Estatu logika” da nagusi azkenean

(Aieteko konferentziaren 5. urteurrena) Duela bost urte ETAk jardun armatuaren behin betiko bukaera iragarri aurreko bi egunetan, Hollanderekin izan zen Espagnac Madrilen, Zapaterorekin eta Rubalcabarekin bilduta. ETAri buruz aritu ziren. “Frantziak euskal gatazka Espainiaren arazotzat jotzen du, Espainiak ez du Frantzia auzian sartzerik nahi, eta Frantzia ez da sartzen”, dio Espagnacek. 2016-10-16

"Conferencia Internacional para Promover la Resolución del Conflicto en Euskal Herria". Los invitados escuchando las conclusiones finales. En la imagen varios de los invitados.

Brian Currini elkarrizketa

(Aieteko konferentziaren 5. urteurrena) Brian Currin nazioarteko bitartekariak beharrezko ikusten du Espainiak jarrera aldatzea, presoen auziari erantzun eta ETAk armak suntsitzeko, baina esaten du euskal eragileek akordioa lortu behar dutela Madril estutzeko. Hilaren 22an Foro Sozialean izango da. “Euskal Herrian egon behar du bake prozesuaren grabitate zentroak”. (Gorka Berasategi lankidearekin batera egindako elkarrizketa) 2016-10-16

2015-03-11, Bilbo, Abando Hotela. Brian Currin Harremanetarako Nazioarteko taldeko kideari elkarrizketa. 11-03-2015. Bilbao, Hotel Abando. Entrevista a Brian Currin, miembro del grupo internacional para las relaciones

Negoziazio gelara bisita

Duela hamar urte Batasunaren, EAJren eta PSE-EEren elkarrizketa politikoak izandako lekura itzuli da Arnaldo Otegi: Loiolako Arrupe etxera. Lekuko izan da BERRIA. 4 minutuko bideoa. 2016-7-26

OtegiArrupe

Pello Otxandianori eta Miren Zabaletari elkarrizketa

Sorturen “birfundazio” prozesua gidatzeko zuzendaritzan daude Pello Otxandiano eta Miren Zabaleta, gaur zortzitik. Independentismoa indartu ez ezik, ezker abertzalearen kultura politikoa berritu nahi dute. “Prozesu independentista bat artikulatzen lagundu nahi dugu”. 2016-7-9

OtxandianoZabaleta

Oihalaren atzean

Patxi Lopez Espainiako Kongresuko presidentearen taldean aholkulari lanetan aritu da Andoni Unzalu legealdi labur honetan. Argazki oinak. 2016-6-16

andoni unzalu

Angel Oiarbideri elkarrizketa

Ekainaren 5eko herri galdeketei garrantzi kualitatibo handia eman die Gure Esku Dago-ko bozeramaileak, jendeak “normaltasunez” hartu zuelako parte. Funtsezkoa deritzo jarrera aktibo bat izateari, eta instituzioei dei egin die bidea herritarrekin batera egitera. “Normaltasunaren espazioa ireki dugu, eta dimentsio bat hartu du ekimenak”. 2016-6-12

2016-06-10, Iruñea. Angel Oiarbideri elkarrizketa, Gure Esku Dago-ko eleduna da. 10-06-2016, Pamplona. Entrevista a Ángel Oiarbide, portavoz de Gure Esku Dago.

Arnaldo Otegiri elkarrizketa

Martxoaren 1ean atera zen kartzelatik Arnaldo Otegi, Bateragune auzian sei urte pasa preso eginda. Orain dela hamar egunetik EH Bilduren EAEko lehendakarigaia da. Zer ikusi du hiru hilabeteotan? Zer du buruan? “Herri honek oraindik ez du ondorioztatu estatu propio bat behar duela”. (papereko elkarrizketaren bertsio luzea da hau). (Bideoaklaburpena eta osoa, Lara Madinabeitia, BerriaTB). 2016-6-04

2016-06-02, Elgoibar. Arnaldo Otegiri elkarrizketa 02-06-2016, Elgoibar. Entrevista a Arnaldo Otegi.

Hasier Arraizi elkarrizketa

Segurako auziko inhabilitazio zigor bat dela medio, Hasier Arraizek joan den astean esan zion agur Eusko Legebiltzarrari. Asteon iragarri du ez dela berriz aurkeztuko Sortuko presidentetzara. Albiste izan da. “Ezker abertzaleko estrategia aldaketa sendotu dugunez, arnasa berria behar da”. 2016-5-27

HasierArraiz

Basoan utzitako kasua

Sara eta Etxalar artean Lizarieta gainean Guardia Zibilarekin tiroketa bat izan ondoren desagertu, eta hilabete batera azaldu zen Jose Bernardo Bidaola Txirrita ETA politiko-militarreko kidearen gorpua. Instituzioek kasua ez dute ikertu inoiz. Familia eta lagunak ahalegin horretan ari dira. (Bideoa: Lara Madinabeitia / Berria TB). 2016-5-26

Txirrita

Kartzelako gaiak, plazara

‘Bateragune auzian’ preso zeukatela ere Arnaldo Otegik egindako gogoetek eragin handia izan dute ezker abertzalean. Ez zuen ustez alferrik edo arduragabe hitz egin; “ondo informatutako baikor bat naiz”. EH Bilduk gaur aurkeztuko du jendaurrean EAEko bozetarako lehendakarigai. 2016-5-25

Otegi

‘Euskal Estatua irudikatzen’, elkarrizketa

Euskal estatua sortzea ez da ameskeria. Hala pentsatzen dute hari buruzko ikerketa bat egin duten egileek. Nahiz eta ez egon prozesurik eta planteamendu zehatzik, herritarren %40 estatuaren alde agertu dira. Arkaitz Fullaondo eta Txoli Mateos EHUko Parte Hartuz ikerketako taldeko kideak: “Jendeak aukera erreal gisa ikusten badu euskal estatua, badago jokoa”. 2016-5-8

2016-05-06, Leioa. Arkaitz Fullaondori eta Ane Larrinagari elkarrizketa, "Euskal estatua irudikatzen" laneko egileak 06-05-2016, Leioa. Entrevista con 2016-05-06, Leioa. Arkaitz Fullaondo y Ane Larrinaga, autores del trabajo "Euskal estatua irudikatzen"

Gabi Mouescari elkarrizketa

Iparretarrak erakunde armatuko kiderik ezagunenetakoa izan zen Gabi Mouesca. Gazte zela heldu zion borrokari, eta ia hamazazpi urte pasatu zituen kartzelan. Haren liburu gaurkotu bat atera dute; bere eta IKren ibilbidearen berri dakar nagusiki. “Gaur egun, herriak badu egiazko indarra askapen dinamika aitzinatzeko”. 2016-4-24

2016-04-19, Donostia. Gabi Mouesca euskal preso ohiari elkarrizketa. Irudian Gabi Mouesca bere liburuarekin "Lepogogorra". 19-04-2016, San Sebastián. Entrevista al preso político Gabi Mouesca. En la imagen, Gabi Mouesca con su libro "Lepogogorra".

Zutabeak, udalerrietan

Udal esparruan berritasunen sasoia da: abertzaleek Eudelen eta legearen itunak egin dituzte EAEn; Nafarroako federazioan aldaketa egin da; eta Iparraldean hirigune elkargoaren alde ari dira. “Nazio eraikuntzarako baldintza onak daude”. 2016-4-16

udal

Juan Karlos Izagirrerekin solasean

“Lasaiago” bizi da orain. 2011n Donostiako alkate aukeratu, Bilduk aurkeztuta, eta atsedenik gabeko eta presio handiko lau urte izan zituen. Baina gustura dago, politika egiteko moduez arrastoa utzi zutelakoan. Gaur gauerdian ez du igoko bandera San Sebastian bezperan. 3 minutuko bideoa eta Post scriptum I / II / eta III2016-1-19

JuanKarlosIzagirre

Gemma Zabaletari elkarrizketa

PSE-EEko kideak oraintxe dela hiru urte utzi zuen politika aktiboa, Jaurlaritza lagatzean. 25 urte egin zituen politikan, kargu desberdinetan. Orain, buru-belarri, euskara ikasten dabil. BERRIA harekin egon da, Lazkaoko Maizpide barnetegian. Politika oraindik bizi duela nabari zaio. “Aurkikuntza bat izan da euskara ikastea, eta neure nortasuna deskubritu dut”. Eta 5 minutuko bideoa. 2015-12-27

GemmaZabaleta

Eskema berria langai

Independentzia helburu liburua (Txalaparta) osatu dute Andoni Olariaga, Jule Goikoetxea, Unai Apaolaza eta Imanol Galfarsoro irakasleek. “Independentzia pentsatzeko” balio du, Laura Mintegik aurkezpenean adierazi zuenez. Lau egileekin egon da BERRIA. 2015-12-12

UnaiApaolaza

Imanol Murua Uriari elkarrizketa

Ekarri armak. ETAren jardun armatuaren bukaeraren kronika liburua idatzi du Imanol Murua Uria kazetariak, ezker abertzaleko eztabaidan gertatu zena kontatzeko xedez. “Giltzarri izan zen Batasunak aurre egitea ETAren batzarraren erabakiei”. Eta 10 minutuko bideoa. 2015-12-4 (+ Martin Ugalde foroko elkarrizketa-solasaldia, 2015-12-17)

2015-12-03. Donostia. Imanol Murua Uriaren "Ekarri armak" liburuaren aurkezpena.Parte-hartzaileak: Imanol Murua (idazlea), Martxelo Otamendi (Berriako egunkariko zuzendaria) eta Xabier Mendiguren (editorea). 03-12-2015. San Sebastian. Presentación del libro de Imanol Murua Uria "Ekarri armak". Imanol Murua, Martxelo Otamendi y Xabier Mendiguren.

Egoitz Urrutikoetxeari elkarrizketa

Frantziako epaile batek epaiketak egin artean behin-behinean libre utzi zuen, joan den ostiralean. Urriaren 6an atxilotu zuten, Parisen, ETArekin lotuta. Larunbatetik Zuberoan dago, Bildoze-Onizepean. “Bazka behar zutenez, atxilotu egin ninduten”. 2015-11-18

EgoitzUrrutikoetxea

Iñaki Anasagasti eta Emilio Olabarriari elkarrizketa

EAJko bi kideen artean 50 urte egin dituzte Espainiako Kongresuan eta Senatuan: Anasagastik, 29 urte (diputatu eta senatari), eta Olabarriak, 21 (diputatu). Datorren abenduaren 20ko hauteskundeetan ez dira hautagai izango. “Madrilen ahuluneak baliatu behar dira gauzak lortzeko”. 2015-11-4

2015-10-30, Bilbo, Sabin Etxea. Emilio Olabarriari eta Iñaki Anasagastiri elkarrizketa, Madrilen urtetan EAJko parlamentari eta senatari izandakoak 30-10-2015, Bilbo, Sabin Etxea. Entrevista a Emilio Olabarriar e Iñaki Anasagasti, durante años parlamentario y senadores de PNV en Madrid

Arkaitz Rodriguez, Miren Zabaleta eta Sonia Jacintori elkarrizketa

Arnaldo Otegirekin-eta ezker abertzalea estrategia politiko-militarretik soilik politikora bideratzeko lan egiteagatik Espainiako Estatuak azken sei urteetan preso eduki ditu Sonia Jacinto (Donostia, 1977), Arkaitz Rodriguez (Donostia, 1979) eta Miren Zabaleta (Iruñea, 1981), ETAko kidetzat jota. Urteotako sentipenak kontatu dizkiote BERRIAri. “Indarrak bilduta, posible da estatu independente bat eraikitzea”. 2015-10-19

2015-10-17, Donostia, GARA. Elkarrizketa Arkaitz Rodríguez, Miren Zabaleta eta Sonia Jacintorekin, Bateragun auzikoaka eta berriki libre geratu direnak. 17-10-2015, San Sebastián.GARA. Entrevista con Arkaitz Rodríguez, Miren Zabaleta y Sonia Jacinto, del sumario Bateragune y que han quedado en libertad

Justiziak abandonatuta

Atzo 40 urte hil zuten Iñaki Etxabe, Kanpazarren. Kasua argitzeke dago, eta sendia ez dute inoiz biktima gisa hartu Espainiako Barne Ministerioak eta Auzitegi Nazionalak. Iñigo Iruin abokatuak “estatu terrorismoaren belaunaldi berriko lehen hilketatzat” joa du; babes helegitea aurkeztu du Konstituzionalean. 2015-10-6 (+Josu Torre Altonagaren testigantza, 2015-10-14)

2015-10-02, Arrasate, Kanpazar. Iñaki Etxaberen hilketari buruzko erreportajea, haren senideekin. Irudian Luis Etxabe, anaia eta Aitor, Olatz eta Ainhoa (Iñakiren semealabak). 02-10-2015, Arrasate, kanpazar. Reportaje sobre la muerte de Iñaki Etxabe con sus familiares, En la imagen Luis Etxabe (Hermano) con los hijos de Iñaki (Aitor, Olatz y Ainhoa).

Jose Luis Elkorori elkarrizketa

1970eko hamarkadan alkate erreferentziala, HBko mahaikidea, konponbidearen aldeko ekintzailea, ‘Egin’-en enpresako presidentea…; Jose Luis Elkoro, 80 urte, euskal militante historikoa. Eta preso ohia. Orain geratu da libre, etxeko kartzelaldia izan ostean. Arnasa hartu, eta beste aro bat hasi du, baina “borrokan” segitzeko. “Ez naiz geratuko preso guztiak askatu arte”. 2015-9-27

elkoro

Inpunitate egoeraren kronika

Polizia Armatuak duela 40 urte hil zuen, Donostian, Jesus Garcia Ripalda MCko kidea. Tiro bat bota zioten. Lekukoak egon arren, kasua ez zen epaitu. Frankismo garaiak ziren. Testigantzak bildu ditu BERRIAk. 2015-9-25

2015-08-31, Donostia. Polizia tiro baten ondorioz hil zen Jesús Mari García Ripaldaren familia eta lagunek ekitaldia antolatu dute bere heriotzaren 40. urteurrenean. 31-08-2015, San Sebastian. Acto organizado por familia y amigos de Jesús Mari García Ripalda, en el 40 aniversario de su muerte por un disparo de la Policía.

Iñaki Galdosi elkarrizketa

Iñaki Galdosek lau urte daramatza euskal politikako lehen lerrotik kanpo, 2011ko udal eta foru bozetan Hamaikabatekin emaitza txarrak izan ondotik. Beste era batera bizi du politika. AEBetako diasporarekin lotutako liburu bat argitaratuko du aurten. “Euskal lobby bat beharko genuke AEBetan; ez soilik gatazkaren irtenbiderako”. 2015-9-20

2015-07-15. Donostia. Iñaki Galdos, Hamaikabat alderdiko presidente ohia. 15-07-2015. San Sebastián. Iñaki Galdós. Ex-presidente del partido Hamaikabat.

Joseba Egibarri elkarrizketa

Bi hilabete pasatu dira EAJk Gipuzkoan garaipena lortu zuenetik. Joseba Egibar GBBko presidenteak garrantzia ematen die maiatzeko emaitzei, baina buruan gehiago ditu bakegintza eta EAEko estatus politiko berria. “Hobe da lehenik herri honetan sinisten dugunok ados jartzea”. 2015-7-31

egibar

Preso gutxiago, behar handiagoa

Azkeneko 30 urteetan ez da hain euskal preso gutxi egon; ekaineko datuen arabera, 430 lagun daude kartzelan. Harrera elkarteari lana pilatzen ari zaio; baliabide gehiago behar ditu. 2015-7-17 (+Karlos Ioldiri eta Jon Ugarteri elkarrizketa, 2016-6-2)

Harrera

Begirada baten atzetik

Maiatzeko udal bozek aniztasun handia ekarri dute Pasaiako portuaren bueltako hiru herrietako alkatetzetara, kolore desberdineko eragileak baitaude agintean. Antzeko arazoak dituzte Pasaian, Errenterian eta Lezon. Hiru alkateak bildu ditu BERRIAk. 2015-7-9

pasaia

Zelai Nikolasi elkarrizketa

Gaur ere milaka lagun elkartuko ditu Gure Esku Dago-k erabakitzeko eskubidearen alde. Hori garrantzitsutzat dauka Zelai Nikolas eledunak, baina adostasunak josteko eguneroko lana azpimarratu du. “Erabakitzeko, funtsezkoa da prozesua autozentratua izatea”. 2015-6-21

ZelaiNikolas

Hirugarrena, hirugarrenez

Orain Gasteizen Gorka Urtaran bezala, udal bozetan hirugarren indarra izanda Julian Balduz jarri zen alkate 1979an Iruñean, eta Odon Elorza 1991n Donostian. 2015-6-16

odon

Aiete eta Paris, konparazio bat

2011ko eta atzoko ebazpenetako eskaeretako lehen puntua ETAri zuzendutakoa da. Bietan Espainiari eta Frantziari inplikatzeko eskatzen diete. Oraingoan presoak ere aipatu dituzte. Baionatik Parisera, batera. 2015-6-12

aiete

Hasier Arraizi elkarrizketa

Nafarroan aldaketa “estrategikoaren” aukera ireki delako gustura dago Arraiz, baina badu kezkarik. Uste du herritarrengandik aldendu egin direla Gipuzkoan, eta Bilbo Handian molde zaharrekin ari direla. “Poliedrikoa izan behar du EH Bilduk”. 2015-5-28

arraiz

Martin Garitanorekin solasean

Orain dela lau urte, azkeneko unean, Bilduren Gipuzkoako ahaldungai nagusi izateko proposamena egin zioten Martin Garitanori, eta, nolabait, onartu egin behar izan zuen. Handik bi hilabetera, diputazioko agintean zegoen. Aurtengo uztailean, betiko lanbidera itzuliko da, eta dio legealdiko memorien liburu bat idatziko duela. Post scriptum I / II / III / eta IV 2015-5-10

garitano

Eugenio Ibarzabali elkarrizketa

ETA eta haren sortzaileen izenak aipatu gabe, erakunde armatua eratu zen garaiko kontakizuna egin du Eugenio Ibarzabalek Cincuenta semanas y media en Brighton eleberrian. Ingalaterrako herri hartan egindako aldiko kontuak ere badakartza. “Gure herrian izan dugun istorioak aukerak eragotzi edo mugatu egin ditu”. 2015-5-3

2015-04-28, Donostia. Eugenio Ibarzabal kazetari ohi, politikari ohi eta idazlea. Irudian, Eugenio Ibarzabal. 28-04-2015, San Sebasti·n. Eugenio Ibarzabal, ex-periodista, ex-polÌtico y escritor. En la imagen, Eugenio Ibarzabal.

Gerturatze bat

Ibarretxek eta ezker abertzaleak nolabait bat egin zuten 2004an, EAEko estatutu berriaren proposamenean, baina azkeneko urteetan adostasun sakonagoak azaldu dituzte. Ibarretxek azken bost urteotan esandakoak. 2015-5-1

ibarretxe

Bideak helmuga baterako

Urte hasieran, Euskal Bidea aurkeztu zuten EH Bilduk eta EH Baik. Justu hogei urte dira ETAk Alternatiba Demokratikoa plazaratu zuela, bi hamarkada lehenagoko KAS Alternatiba eguneratzeko asmoz. Bada bilakaera bat. Ezker abertzalearen eskaintza nagusiak. 2015-4-19

ezkerabertzalea

Txutxi Ariznabarretari elkarrizketa

Independentistak sareak aurten ere Iruñean ospatuko du Aberri Eguna, etzi. Ariznabarretari inportantea iruditzen zaio euskal estatua imajinatzen hastea eta, horretarako, independentziaren liburua idazteari ekitea. “Euskal estatua zehazten hasiz sortuko ditugu gehiengoak”. 2015-4-3

txutxi

Bakegintza, balioak eta eskubidea

Bake talde sozialek zer lan egin duten eta gaurko egoera nola ikusten duten aztertzeko, mahai baten bueltan elkartu ditu BERRIAk Teresa Toda (Nazio Eztabaidagunea), Jesus Loza (Buesa fundazioa), Fabian Laespada (Bakearen Aldeko Koordinakundea) eta Paul Rios (Lokarri). 1995, Elkarri: aurreneko ahalegina. 2015-3-1

bakea

Egiguren eta Ioldi, ibilian adiskidetzen

1987ko otsailaren 26a, gaur 28 urte: Karlos Ioldi presoak (HB) lehendakarigai hitzaldia egin zuen Eusko Legebiltzarrean. Atzean Jesus Egiguren (PSE) zuen, ganberako presidentea. Duela urte erdi bat ikusi zuten berriro elkar; adiskide egin dira. Biak batu ditu BERRIAk, Ataunen, Lizarrustin. 2015-2-26

EgiguIoldi

Jose Ioldiri elkarrizketa

Kazetari gisa aritu zen 35 urteetako asko eta asko auzitegietan sartuta egin zituen Jose Ioldi donostiarrak, ia guztiak El País egunkarian zela. Gutxik izango zituzten hark bezalako iturriak. Erretiroa hartu berri du, eta gustura dabil bizimodu berrian. “Galindok kartzelaldi lasaia izan zuen, eta ETAko inork ez; hori beti horrela izan da”. 2015-2-15

Ioldi

Kanpotik dator berotasuna

Bart Ekuadorko politikagintzako eta gizarte zibileko ordezkaritza garrantzitsu batek eman dio babesa Euskal Herriko bake prozesuari. Nazioarteko sostenguek ere ez dituzte Espainia eta Frantzia mugitu. Babesaren mapa eta AEB. Hegazkinean, euskal jatorriaz. 2015-1-28

ekuador

Jose Felix Azurmendiri elkarrizketa

ETAren historiari buruzko “kontakizun bat” osatu du kazetari eta idazleak, eta liburu batean apailatu. Aitortu du gogorra egiten dela irakurtzea, gertaera lazgarri asko daudelako. Gogoetarako aukera eman nahi du. “Madrilek ETA garaitu egin du militarki, baina politikoki ez du irabazi”. 2014-12-26

azurmendi

Daltonismo politikoa

Espainiako Estatuak bere barneko nazioei negoziazioa ukatzen segitzen baldin badie hura gabeko bidearen hautua defenditu dute Mario Zubiagak eta Ferran Requejok. Donostiako jardunaldietan mintzatu dira. 2014-12-12

zubiria

Unai Ziarretari elkarrizketa

Duela 6 urte plazaratu zuen Unai Ziarretak EAJtik ezkerrerako polo subiranistaren ideia; hiru urterako eratuta zuten. EAko arlo instituzionaleko idazkariak orain uste du euskal estatuaren bila “beste martxa bat” sartzea dagokiola EH Bilduri, “gizartearen babesa” bilatuta. “Euskal estatuaren prozesua EH Bilduren eskutik etorriko da”. 2014-12-9

Carmen Gisasolari elkarrizketa

Astelehenean atera zen kartzelatik Gisasola, 24 urtean preso egonda. Duela 15 urte pasa, jendaurrean kritiko azaldu zen ezker abertzalearen estrategiarekin, eta geroago ‘Langraiz bideari’ atxiki zitzaion. “Autokritika izanik onartu behar da egindakoa ez zela izan justua”. 2014-11-27

CarmenGisasola

Josu Muguruzaren azken oharrak

‘Legeak hala aginduta, zin egiten dut’ formula erabiltzekoak ziren HBko diputatuak 1989an. Jarrerari buruzko hiru aukera zituzten; Josu Muguruzak gaur 25 urte paper batean idatzitakoak. Gordeta du Iñigo Iruinek. 2014-11-20

IruinMuguruza

Kanpaina baten emaitza tragikoa

Azaroaren 20an 25 urte beteko dira Josu Muguruza HBko diputatua Madrilen tirokatuta hil zutenetik. Hotel batean zegoen, koalizioko ordezkaritza batekin afaltzen. 1989ko azaroaren 20a zen. Ez zuten ekintza bakantzat jo. Argazki bilduma. 2014-11-15

HB HERRI BATASUNA

Demokrazia zuzena, praktikan

Bihar beste bi galdeketa izango dira Euskal Herrian: Arrankudiagan (euskal estatuaz) eta Lerinen (Nafarroako ubideaz). Urteotan ugaritu egin dira kontsultak, mota desberdinetakoak: arlokakoak, eta estatus politikoari eta auzoen izaerari buruzkoak, besteak beste. Zabalduz doa kultura politikoa. Donostiako Udalaren galdeketa araudia. 2014-11-1

donostia

Eta non da Juan del Olmo jauna?

Hura izan zen Egunkaria auziko instrukzio epailea, Espainiako Auzitegi Nazionalean zela. Guardia Zibilaren txostenak hartu zituen oinarri. Emaitza: absoluzioa eta preskripzioa. Murtzian dabil orain. 2014-10-18

olm

Pat Riceri elkarrizketa

Irlandako politika gertutik ezagutzen du, Sinn Feineko buruetakoa izana baita. Euskal Herrikoa ere segitzen du, lehendik baduelako hartu-emanik eta urtean aldi bat Lizartzan pasatzen duelako. Gaelikoaren alde lan handia egina da. “Bi urte barru Irlandaren batasunerako galdeketa egin nahi dugu, garrari eusteko”. 2014-10-7

rice

Bi Kontsulta Lege, bi bide

EAEko 2008ko Kontsulta Legeak “bakea eta normalizazioa” zituen helburu, eta Katalunian estatua lortu nahi dute galdeketarekin. Hangoak babes politiko eta sozial handiagoa du. 2014-9-28

Mas

EAJ eta ezker abertzalea, etxean ezin konpondu

EAJ eta ezker abertzalearen alderdiaren arteko hartu-emana historikoki hotza, gogorra eta zaila izan da. Lizarra-Garazi garaian baino ez ziren jarri ados. EAJ eta Sortu orain berriro ari dira hizketan, baina aitortu dute elkarrekiko konfiantzarik ez dutela. 2014-9-14

EAJHB1992

Itzelezko eragina

Rubalcabak politika utzi du, Euskal Herrian arrastoa laga ondoren. Gatazkaren konponbiderako prozesuetan eta Nafarroako auzian protagonista zuzena izan da azken bi hamarkadetan, Espainiako Estatuaren alde eginda beti. 2014-9-11

rubalcaba

Iñaki Esnaolari elkarrizketa

1991tik aurreneko lerroko politika utzita dago HBko Mahai Nazionaleko kide izana. Kanpotik begiratzen dio, eta ez dago oso baikor burujabetzaren eta gatazkaren ondorioen inguruan. Abokatuak uste du aukerak galdu izan direla. “Aljerren ostean, negoziazio edukiak murriztu egin ziren”. 2014-8-9

esnaola

Juan Mari Olanori elkarrizketa

Presoen arloa pil-pilean da euskal politikagintzan, eta alor hori ondo ezagutzen du Olanok, preso ohia eta AAMko eledun izana baita. Ongi deritzo ezker abertzalearen apustu globalari. “Ziegakoa da estatuari geratzen zaion giltza bakarra”. 2014-7-19

JuanMariOlano

Kontzertu Politikoa berriz ere

Ortuzarrek Kontzertu Ekonomikoaren tankerako akordio politiko bat proposatu dio Espainiari. EAJko agintarien artean, Imazek atera zuen Kontzertu Politikoaren ideia, 2007ko otsailean. 2014-7-10

ortuzar

“Krisi” betean doa Mayor Oreja

Ofizialki gaur europarlamentari izateari utzita, PPko kideak iragarri du politika lagako duela. ETAren aurkako borroka ez ezik, independentismoa izan du jomuga, baina aitortu du ez dutela lortu geratzerik. 2014-7-1

oreja

Igor Calzadari elkarrizketa

Euskal Herriak independentzia izateko, prozesuari ematen dio garrantzia Oxfordeko Unibertsitateko eta Ikerbasqueko irakasle eta ikertzaileak. “Independenteak izango bagina bezala jokatu behar dugu”. PostIndependentzia liburua argitaratu du. 2014-6-27

calzada

Julen Madariagari elkarrizketa

Maiatzaren 23an aurkeztu zuen ETAren sortzaileetakoak bere biografia: Egiari zor. Familia kontuak dakartza hasieran, politikoak gero: Ekin, ETA, kartzela, erbestea, disidentzia… Euskal Herriaren independentzia du xede, lehen eta orain. “Harro nago ETA sortu genuelako, garai hartan beharrezkoa zelako”. 2014-6-15

madariaga

Independentziari kateatuta

Baltikoan 1989an egin zuten giza kate erraldoia, 1939ko “okupazio” itun bat salatzeko. Hango herrialdeen independentzia etorri zen berehala. Katalunian iaz egin zuten giza kate independentista. Bietan izana da Vicent Partal kazetaria. 2014-6-1

lituania

Koldo Saratxagari elkarrizketa

Gure Esku Dago mugimendua han eta hemen ari da erabakitzeko eskubideari buruzko hitzaldiak-eta antolatzen, askotariko jendea jarrita hizlari. Enpresa edo kooperatiba arloko kideen artetik, Koldo Saratxagak azkenaldian lau hitzaldi eskaini ditu. “Erabakitzeko eskubidearen aldeko energia bat sortu da gizartean”. 2014-5-25

saratxaga

Joseba Arregiri elkarrizketa

Joseba Arregik irmo defenditzen du Espainiako Konstituzioa. Bide berriak urratzekotan ezinbestean legediari jarraitu behar zaiola dio azkeneko liburuan ere: La secesión de España (Espainiaren sezesioa). “Proiektuak aurrera eraman daitezke, legeen baitan betiere”. 2014-5-7

josebaarreri

Euroeskualdea, batasun tresna

Argitxu Etxandik Europako mugaz gaindiko lankidetza sistema aztertu du, eta uste du interesgarria dela euroeskualdeen formula. Ikerlariaren iritziz, Euskal Herrian orain arte ez da interesik izan Europako tresnekiko. 2014-5-3

euroeskualdea

 

Bai Euskal Herri horri

Iñaki Arriola, Gemma Zabaleta eta Ramon Etxezarreta PSEko kideek eta Luis Haranburu Altuna editoreak oro har interesgarritzat jo dute Jesus Egigurenen gogoeta: Euskal Herri egituratua, estatua izan gabe. 2014-4-26

egiguren

Kontua da nola zabaldu

Gaur ere Euskal Herriaren independentzia aldarrikatuko dute herritar eta eragile askok. Independentismoa beste eremu batzuetara heltzeko estrategiaz mintzo dira Ander Iturriotz, Unai Apaolaza eta Ixabel Etxeberria. 2014-4-20

INDEPENDENTZIA

Demokrazia behatuz

Euskal Herriko eta nazioarteko behatzaileak ariko dira etzi Etxarri Aranatzen independentziari buruzko galdeketan. Antolaketa onari, gardentasunari eta sinesgarritasunari garrantzi handia ematen diote guztiek. 2014-4-11

Tatjana ZDANOKA

Javier Perez Royori elkarrizketa

Espainiako Auzitegi Konstituzionalak Kataluniari buruzko azken sententzian gauza nabarmen bat idatzi duela dio Zuzenbide Konstituzionaleko katedradunak: burujabetza estatuak du, ez erkidegoek. Baina katedradunak uste du epaiak erabaki eskubideaz “zirrikitu bat” zabaldu duela. “Erabaki eskubidea negoziatzera gonbidatu du Konstituzionalak”. Espainiako Konstituzioa parean. 2014-4-8

royo

Lehen herri galdeketak badauka protokoloa

Etxarri Aranazko apirilaren 13ko herri kontsultaren antolatzaileek finkatu dute araudia, hilabeteak horretan eman ostean. Antolaketa ondo ateraz gero protokoloa beste kasuetarako eredu izango dela diote. Protokoloa osorik eta galdeketako emaitzak. 2014-4-4

etxarri

Paul Riosi elkarrizketa

Euskal Herriko bakegintzak zailtasunak dituela dio Lokarri herritarren sareko koordinatzaileak, baina baikor ageri da, lorpen esanguratsu batzuk izan direla azpimarratuta. “Bake prozesuan hirutik bigarren etapan gaude; azkar goaz aurreraka”. 2014-3-16

Rios

Iparrorratz ideologikoak?

EAJ, Sortu, PSE, EA eta Aralarren fundazioek alderdiek baino patxada handiagoz eta beste ikuspegi bat izanda jorratu nahi dituzte euren ideologiako ardatz nagusiak. Gehienak berriak eta baliabide handirik gabeak dira. 2014-3-14

fundazioak

Zenbat bizi ditu Barcinak?

Nafarroako gobernuburu eta UPNko presidenteak arazo asko izan ditu azken bi urteetan gobernuan eta alderdian. Oraingoz, auzi denetatik atera da Barcina, baina UPN barruan ildo bat kontra dauka. 2014-3-7

barcina

———————————————————————————————

Goiko artikuluez gain:

Hemen bildu ziren Loiolan

2006ko udazkenean PSE-EEk, Batasunak eta EAJk Azpeitian, Loiola auzoan egindako negoziazioa kontatu du Imanol Murua Uriak Loiolako hegiak liburuan, eta BERRIAk Loiolako Arrupe Etxean non bildu ziren erakusten du bideo erreportaje honetan. Orain arte ikusi gabeko irudiak dira. 2010-3-9

loiola