Joseba Agirreazkuenaga EHUko Historia Garaikideko katedraduna izan da EAJren Sabino Arana fundazioaren Hermes aldizkariko azken zenbakian idatzi duen bat —”euskal aberriaren XXI. mendeko erronkez” aritu dira 29 lagun—. Atzoko aurkezpenean hizlari ere aritu zen, eta 1919an idatzi zuten Araba, Bizkai eta Gipuzkoako estatutuko 3.3 artikulua gogoratu zuen: “Administrazio zentralak ez du inolako esku hartzerik izango artikulu honetan jasotzen diren autonomiako funtzioen egikaritzean”. Agirreazkuenagaren ustez, horrekin ulertu behar da autonomiak, Espainiako Estatuaren barruan, erabatekoa izan behar zuela, eta hainbat estatuz osatutako estatu bati buruz ari zirela. “Idazketa hori ez litzateke txarra izango estatutu berria negoziatzeko”.♦
BERRIA-ko artikulu batzuen bilduma
Elkarrizketak, erreportajeak eta albisteak (175 artikulu inguru)
Egilea
Enekoitz Esnaola (Azpeitia). Kazetaria. 30 urte pasatxoan euskal prentsan: Egunkaria, Egunero, Berria, Hitza eta Uztarria-n. Azpeitiko Uztarria Kultur Koordinakundeko eta Kultur Mahaiko talde eragileetako kide ohia. Berria.eus-eko blog komunitateko kidea 2015-2020an (gero, salbuespenak).
Besteak beste, Luhuso. ETAren armagabetze zibilaren kontakizuna liburuaren (2017) eta Joxe Takolo biografiaren (2001) egilea.
BERRIA-ko azkenetako elkarrizketa
Iñigo Urkullu: "Erabakitzeko eredu partekatua da bidea" (2020-7-10)
Kategoriak
@EnekoitzEsnaola
Azken bidalketak
- Auzi bat, ikuspegi desberdinak
- Tekla jotzea
- Aiete, 10 urte (VI). PSOEren agerraldia
- Zapateroren elkarrizketaren bilduma
- Zapateroren elkarrizketaren inguruabarrak
- Ekintzaile garrantzitsua
- Josu Urrutikoetxearen elkarrizketaren bilduma
- Josu Urrutikoetxearen elkarrizketaren inguruabarrak
- Hozkailura* bloga
- Estrategiak
Artxiboak
Azken iruzkinak
- Mertxe(e)k Eskubia hor dago, orain ernai dago bidalketan
- Enekoitz Esnaola(e)k Jonathan Powellen elkarrizketa, ingelesez eta espainolez ere bai bidalketan
- Inazio Usarralde(e)k Jonathan Powellen elkarrizketa, ingelesez eta espainolez ere bai bidalketan
- Mertxe(e)k Joseba Agirreazkuenagaren apuntea bidalketan
- koba(e)k Barça eta prozesu subiranista bidalketan
Agirreazkuenagaren J. ,Zuazolazigorraga J., Matximandiarena Jp., Jakakortajarena J.,,,, hainbat era hainbat! Ekarpenarik egin Nahi?
Edo Jaka J.,Yaben J., Asti J.,AzkueJ.,IntzaJ.,LasaJ., …hainbat eta hainbat !
Ondo izan.