BERRIAtik aparte egindako beste artikulu batzuen bilduma bat hau.
———————————————————————————————

30 urteen lagin grafiko bat

Ekainaren 30ean izan du laneko azkeneko eguna Martxelo Otamendik: erretiroa hartuko du. 30 urte egin ditu Egunkaria eta Berria-ko zuzendari gisa. Lan, bilera, harreman, egoera… mota asko izan dira. 30 urte horien lagin grafiko bat da hau, Olatz Artola Berria Telebistako lankidearekin batera egindakoa Berria.eus-erako. 2023-6-30

Energia, apunte batzuk

Statkraft Norvegiako enpresa publikoak Sañu mendirako daukan haize erroten proiektu posibleari buruzko batzar irekia antolatu zuen Azpeitiko Udalak urriaren 11n, Soreasu antzokian. Batzarraren ondoren Uztarria.eus-en argitaratutako iritzi artikuluan jorratutako ildoak: hizkuntzaren ekologia; kultura politiko zabala; multinazional horren berezitasuna; ingurumena: erantzunak; eredu energetiko berria; eta prozesua. 2022-10-19

Pandemia pandemi, kultur komunitatearen lau urrats

Oier Guillan kultur aktibistak idatzia da: “Itxaropena ez da existitzen, itxaropena fabrikatu egiten da”. Gurean pandemiaren aroa hasiberritan idatzi zuen hori Guillanek (2020-3-31, Berria). Azpeitian kulturaren fabrikan lau pauso esanguratsu eman dira garaiotan: Kulturaz kooperatibaren ekarpen soziala; Sanagustin kulturguneak 10. urteurrena Herri Batzordea; Udala-Kulturaz lankidetza hitzarmena; eta kultur komunitatearen birmoldaketa. 2021-8-5

Azpeitiko kultur komunitate artikulatua

Kultur artikulazioa: nondik, zertarako eta nola izenburupean, nazio jardunaldia izan zen maiatzaren 28an, Sanagustinen, Azpeitiko kulturgunearen 10. urteurreneko ospakizuneko Herri Batzordeak Jakin fundazioarekin batera antolatuta. Hau da orduan Azpeitiko kultur komunitate artikulatuaz egindako hitzaldia. Ardatzak: bateratasuna, subjektu politikoa, zertarako eta nola. 2021-5-28

Burujabetza lokala eta balioak

Erritmoak erritmo, norabidea da beti garrantzitsuena. Baina baldintza sozialik eta organizatiborik ezean, formula magikorik ez dago. Herri ekimenari dagokio kondizioak ereitea. Badira bi baldintza, behintzat. Bat da, eremukako artikulazioa —edo gaikako aktibazio zabala—, eta ondoren eta ondorioz, subjektu izatea herriaren eraikuntzarako. Eta beste baldintza da, herri dinamikan parte hartzen duten eragileek balio sistema bat adostea, oinarrizko hegemonia sozialerako. 2019-ekaina, Uztarria aldizkaria

David Plari elkarrizketa

2017ko udazkenean, Luhuso. ETAren armagabetze zibilaren kontakizuna liburua egiten ari nintzela, Konponbiderako ETAren ordezkaritzako kidea zen David Pla. Paris inguruan dago preso, 2015eko irailetik —Osnyko kartzelan—, eta, desarmatzea gaitzat hartuta, galdetegi luze bat helarazi nion. Ihardetsi zituen galderak; “ETAren erantzun ofizialak” ziren. Guztia ezingo nuenez liburuan sartu, esan nion elkarrizketa osorik BERRIAko blogean sartuko nuela liburuak bide bat egitean —abenduaren 4an izan zen aurkezpena—. Hauxe da David Plari egindako elkarrizketa osoa. 2018-2-27

Mikel Labakari elkarrizketa

Mikel Labaka (Azpeitia, 1980) Realeko futbolari ohia eta entrenatzailea izan da Sanagustineko elkarrizketak saioko azken protagonista. Joan den abenduaren 12an izan zen elkarrizketa. Erlo Telebistak, Azpeitiko Kultur Mahaiak, Kulturaz kooperatibak, Urola Kostako Hitza-k eta Uztarria Komunikazio Taldeak antolatutako saioa da. Denboraldi honetan Realeko gizonezkoen lehen taldeko hirugarren entrenatzailea da Labaka —argazkian, eskubian, Sanagustin kulturgunean—. “Naturaltasunez ibiliz gero, futbolean ere hala hartzen zaitu jendeak”. (loturan, elkarrizketaren laburpena Urola Kostako Hitza-n; solasaldiaren bideoa ez dago ikusgai). 2016-12-12

MikelLabaka

‘Enekoitz’ izenaz

Azken asteetan hedabide batzuetan aipatu izan dute frankismo garaian ezinezkoa zela euskal izenak ofizialki erregistratzea. Nire kasuan, behintzat, ez da hala, gure gurasoek auzi judizial baten ondoren lortu zutelako Enekoitz jartzea. Uztarria Azpeitiko herri aldizkariak honako erreportajea egin du (egilea: Julene Frantzesena). 2016-6-9

Jesus Egigureni elkarrizketa

PSE-EEko orduko presidentea Azpeitiko Aho Bizarrik Gabe solasaldi saioan izan zen, Sanagustin kulturgunean. “ETA bukatzea arazoa da estatuarentzat” . Aho Bizarrik Gabe liburuan Egigurenena, 77-93 orrialdeetan. 2014-3-11

2014-03-11, Azpeitia. Jesus Egiguren PSEko lehendakariarekin solasaldia San Agustin Kulturguneko "Aho bizarrik gabe" saioan. Irudian, Jesus Egiguren. 11-03-2014, Azpeitia. Coloquio con el presidente del PSE, Jesus Egiguren, dentro del programa "Aho bizarrik gabe" del centro cultural San Agustin. En la imagen, Jesus Egiguren.

Lehen ‘Egunero’-ren pauta

Egunkaria-ren ordezko eta halabeharrezko 1. Egunero-ren pauta orria da argazkikoa, 2003ko otsailaren 20koa –Egunkaria-ren itxieraren egunekoa–, 21eko periodikora begira egindakoa. Gauean, Egunero inprimategira bidali ostean, beste zeregin batera joan aurretik gorde egin nuen. 2013-2-20

Egunero

Kulturako hirugarren pauso estrategikoa Azpeitian

Datorren legealdian, eta 2016tik aurrera, Azpeitiko Udalak bere kultur arloko aurrekontua zergatik ez utzi Kultur Mahaiaren ardurapean? Instituzioei komeni zaie leihoak zabaltzea, eremu sozialenetan (ere) kultura politikoa sakontzeko. 2014-azaroa, Uztarria aldizkaria

‘Soka ez da eten’ dokumentala

Azpeitiko sokamuturrari buruzko dokumentala da Soka ez da eten. Zezen Beltz elkarteak 2011ko otsailaren 26an aurkeztu zuen, Sanagustin kulturgunean. Zuzendaria: Enekoitz Esnaola. Errealizadorea: Lara Madinabeitia. Sokamuturraren historia kontatzen du lanak, eta atzean dagoen lana nabarmentzen. Liburu formatuan ere bada. 2011-2-26

Kultur proiektua eta kultura politikoa

Huhezi Fakultatearen Euskal Kulturgintzaren Transmisioaren Graduondokoan Uztarria Azpeitiko Kultur Koordinakundeaz emandako hitzaldia. Hamar urteko ibilbidea: euskara, kultura eta komunikazio arloetan izandako lorpenak ez ezik, gauzak egiteko modua. 2011-2-23

Euskaldunon normalizazioa

Euskararen normalizazioa termino abstrakto, urrutiko, kontenplatibo, esku-garbitzaile eta hotzaren partez, termino berria proposatzen dut: euskaldunon normalizazioa. Zer da euskara? Zu, ni, hau, hori, hura….; gu. Euskaldunok. Euskal Herriko anormalok. Goazen zehaztera, beraz. 2009-7-20

Zergatik intsumiso?

Hogei urte bete ditu Euskal Herriko mugimendu antimilitaristak, eta neu gaur hamar urte epaitu ninduten Espainiako armadara joateari uko egiteagatik. Donostiako Auzitegiko 2. aretoan izan zen epaiketa. Fiskalak, aurrez idatziz jakinarazi zidatenez, sei hilabeteko kartzela zigorra eta hamar urteko erabateko kargu-gabetzea eskatua zuen neure kontra. Aurretik, 1997an, Azpeitiko elkarte batzuek eskatuta, intsumisioari buruzko lan zabal bat prestatu nuen, eta epaiketara epaileari lan horretako laburpena egiteko asmoz joan nintzen. 1999ko otsailaren 11ko auzi saio hartan, arrazoi sozio-ekonomikoak, historikoak eta humanoak azaldu ondoren (eta politikoak aipatu aurretik), fiskalak erretiratu egin zituen neure aurkako eskaera haiek. Ondorioz, ez ninduten zigortu. Hona hemen epaiketarako prestatu nuen laburpena. 2009-2-11

‘Uztarria’ aldizkariko elkarrizketak

(oraingoz, beheko artikuluak ikusteko, arazo teknikoak)

Josu Sarasuari elkarrizketa

Josu Sarasuari tokatu zitzaion, baina izan zitekeen beste edonor. Istripua, heriotza gertu, garuneko lesioa, drama, zailtasunak. Buelta. Itxaropena. 2008-azaroa

Joxean Agirreri elkarrizketa

30 urtean prentsan, dozena erdi pasa liburu, Bertsolari aldizkarian… Joxean Agirre beti idazten. “Kazetaritzak literaturaren aldean gutxi betetzen nau”. 2007-ekaina

Xabier Euzkitzeri elkarrizketa

Bertsolaria, kazetaria, euskaltzalea, kantaria… Hitz batean, zer da Euzkitze? Komunikatzailea dela dio. Eta nongoa? “Nazionalitateko bikoitzekoa. 2006-azaroa

Angel Gomezi elkarrizketa

Ezaguna da herrian, kalean asko ibiltzen da, lanbide gogorrean aritu zen urteetan, bakarrik bizi da… 2006-abuztua

Santa Larizgoitiari elkarrizketa

Santa Larizgoitiak adimen urriko semea du: Juan Ignacio. Hasieratik egin zion aurre horri. Ez du ezer ezkutatzeko. 2006-martxoa

Joxe Antonio Aranbururi elkarrizketa

“Gu hemen bagaude, mirariz duk”, esan du Joxe Antonio Aranburuk. 1979an auto batek harrapatu zuen. Gutxitu fisikoa da harrezkero. Eta filosofoa… 2006-otsaila

Gurutz Ansolari elkarrizketa

80 urte dituen zeinek irakurtzen ditu normal-normal Berria eta Hitza? Ez dira asko egongo. Gurutz Ansola (1924) da horietako bat. Politikari ohi eta euskaltzalea Donostian bizi da, etxean hartu gaitu elkarrizketa egiteko, eta hantxe ditu Berria eta Irutxuloko Hitza. Ez harritu, ordea. “Helburua ez da euskara ez galtzea, hizkuntza normala euskara izatea baizik”. 2005-uztaila

Jose Luis Iriarteri elkarrizketa

Gernikako Estatutuak 25 urte bete berri ditu, eta ikusi egin behar 26.a betetzen duen. Orduan, 1979an, azpeitiar batek zuzenean segitu zituen negoziazioak, Madrilgo mahaiko kide izan zelako. Jose Luis Iriarte da hura. EAJren senataria zen orduan. 1979tik 1982ra izan zen. Urte hartan bertan, udan, Donostiara joan zen bizitzera, politikari profesional izateari utzita. Donostian hartu du Uztarria. “Estatutua negoziatzean giroa ona zen Madrilen; gero azaldu dira frankistak”. 2004-azaroa

Ramon Etxezarretari elkarrizketa

Zazpi urte daramatza Ramon Etxezarreta urrestildarrak Donostiako zinegotzi, PSE-EEtik. Eta kontent dagoela dirudi egiten duenarekin, bestela “asko sufritzen” ari den arren, “baina sufritzen duenak ez du zertan eduki arrazoia”, dio behin baino gehiagotan. “Gaur egun ez nago autodeterminazioaren alde, baina errespetatuko nuke herriaren erabakia”. 2002-maiatza

Xabier Azkargortari elkarrizketa

Puntako hainbat futbol talde edo selekzio entrenatu ditu Xabier Azkargorta azpeitiarrak (Espanyol, Sevilla, Bolivia, Txile…), eta orain liburu bat idatzi du: Futbolsofia. Azpeitian izan da Gabonetan izan da, eta tarte bat egin dio Uztarriari. “Futboleko jendeak badu zeresana eta ezin du futbola bakarrik eskaini”. 2000-urtarrila