Enekoitz Esnaola

Hilabetea: martxoa 2015

Podemosen hautua

BERRIAko analisiaren (2015-03-20) laburpena: “Adaketa soziala” nahi du EAEko Podemos Ahal Dugu-k ere. Instituzioetan nola joan hori lortuz, akordioak egiteke? Kastatzat jo dituenak boterean egonda —Pablo Iglesias: “EAJ ere kasta da: haren aberri bakarra dirua da”—, Ahal Dugu-k zer itxaropen luke legealdian “aldaketa sozialerako” neurriak onartzeko? Haren —Gipuzkoako— jendearen foru botoak baliagarriak al lirateke? Podemosen aldaketa hori, hastekotan, urte bukaeratik aurrera hasiko da, Kongresuko bozetatik aurrera. Bitartean, EAEko Ahal Dugu, kontraesanak administratzera. Ala?♦

Eskubidea eta erabakia

BERRIAren 2014ko urtekariko artikulu analitikoa (2015-03-07). LaburpenaEuskal Herrian indar handia ari da hartzen erabakitzeko eskubidearen aldarria; ekainean 150.000 lagun bildu ziren Durango-Iruñea giza katean. Gure Esku Dago-k hasieratik esan izan du erabakitzeko eskubidearen aldarrikapena ez dela abertzalea, demokratikoa baizik; izaera barneratzailea eman nahi dio kontzeptuari. Espainiako Estatuak uste du erabakitzeko eskubidea “eufemismo” bat dela “independentzia aldarrikatzeko”. Euskal Herriaren estatusari buruzko herri galdeketak egiten hasi dira, eta alde bakartasunaren bidea aipagai da.  Jon Maia (bertsolaria): “Ez gara ari utopiez, ez gara ari ametsez. Jadanik badakigu gure esku dagoen zerbaitez ari garela”.♦

© 2024 Lerro batzuk

Theme by Anders NorenUp ↑