EAJren adar subiranisteneko ordezkari instituzional gorenari elkarrizketa egin dio BERRIAk: Markel Olanori, Gipuzkoako ahaldun nagusiari. Egungo legealdiaz aritu dira, balorazio modura. Eta, aurrera begira, igar daiteke segituko duela EAJ-PSE aliantza instituzionalak. “Beti eduki dugu oso harreman ona [PSE-EErekin foru gobernuan]. Leialtasun giroan kudeatu ditugu desadostasunak”. EAEko balizko estatutu politiko berriaz ere jardun dute: “Erabaki eskubidea bazter uzten badugu, geure burua izugarri mugatuko dugu”; alegia, gaur bezala, baina hor segitzen dute subiranistek Espainiako erregimenean, ospa egiteko barne indarrik eta estrategiarik gabe. Luzerako doa EAJ-PSE aliantza; gune nagusietarako, telebisatuta dago 2019-2013ko udal eta foru legealdia. Izan ere, post-Ibarretxen, EBBk ez zuen nolanahi gauzatu biratzea, 2013an PSErekin “Euskadiren egonkortasunerako” akordioa sinatuta eta 2015etik aurrera gobernuak osatzen hasita. Ordutik ez da bestelako aliantza instituzionalik eratu Euskal Herriaren mendebaldean, Errenteriako Udalean salbu.♦
Hilabetea: urtarrila 2019
BERRIAko analisiaren (2019-1-10) laburpena: ETAri su-etena emateko eskatzen zioten. Betiko eman zuen (2011). ETAri armagabetzeko eskatzen zioten. Desarmatu zen (2017). ETAri desegiteko eskatzen zioten. Bukatu zuen ETAk ibilbidea (2018). Espetxe legedia segitzeko galdegiten zioten EPPKri. Ari da, batik bat duela urtebetetik. Hitz ematen zuten halako kasuetan aldatuko zutela kartzela politika, edo egingo zutela bat eragiteko. Hala ere, “ETAko” presoen aurkako salbuespen politika ez da amaitu. Ezker abertzaleari kostatu egin zaio bide hau hartzea, agian berandutzeraino, baina hartu du. Ordea, ikusitakoak ikusita, ondoriozta daiteke eragile zenbait, bakoitza bere erara, ezker abertzaleari iraganagatik faktura pasatzen dabilela, eta egindako eskaera haiek ETAren bukaera bilatzeko zirela soilik, ez, kasuan, presoena konpontzeko. Eta, presoen zama arintzen hasteke, ondoriozta daiteke ezker independentismoaren proiektua blokeatu nahian dabiltzala, kasurako 2011 bukaeraz geroztik Madrilek lortu zuen bezala.♦
Azken iruzkinak