Espainiako militarrak Andoaingo kaleetan (Gipuzkoa) eta inguruetan ibili dira gaur goizean, lau kamioi eta bi jeepetan. Soldadu batzuek aurpegia estalita zeramaten.
Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM) ohartarazi du balitekeela datozen egunetan Euskal Herrian militarren praktikak eta jarduerak izatea. "Gure herriak bizi duen militarizazio eta egoera polizialaren beste adibide bat baino ez da gaurkoa", dio AAMk. Herritarrei militarrei "mesprezua" agertzeko eskatu die, "Espainiaren batasuna bermatzeko zeregina duen armada inoiz ez delako ongi etorria izan".
politika
Espainiar militarrak Andoaingo kaleetan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu