Mikel Lizarralde 2026ko azaroaren 10a 20:56 Alavesek eta Eibarrek aise irabazi dituzte Kopako partidak. Gasteizko taldea 1-6 nagusitu zaio Anaitasunari, Azkoitian jokatutako partidan, eta Eibarrek 0-3 irabazi dio Pamplona taldeari, Arangurenen
Aitor Garmendia Etxeberria 2026ko azaroaren 10a 20:55 Israeldarren artean «zatiketa» hauspotzea leporatu dio Eisenkotek Netanyahuri. Yashar alderdiko buruak bertan behera utzi du Netanyahuren alderdiarekin egin behar zuten bilera. Israelgo lehen ministroak «terrorismoa» babestea eta Iranen «itzala» izatea egotzi die alderdi arabiarrei.
Iosu Alberdi 2026ko azaroaren 10a 20:10 Auzitegi Nazionalak atzera bota ditu Olarraren eta Agirregabiriaren hirugarren graduak zein Iparragirreren 100.2a. Fiskaltzaren errekurtsoei men eginda, Jose Luis Castro epaileak gradu progresioen eta boluntario lanetan aritzeko baimenaren kontra ebatzi du.
Ekhi Erremundegi Beloki 2026ko azaroaren 10a 19:40 Larrialdi deia Urruñan: herriko etxearen murrizketen ondorioz, ikastola «arriskuan» da. Ikastolako gurasoek «kezka» agertu dute abenduaren 7an herriko etxean «murrizketak» bozkatuko dituztela eta. Mobilizatzera deitu dituzte euskaltzaleak.
Iosu Alberdi-Mikel Lizarralde 2026ko azaroaren 10a 18:28 Lanean izandako bi heriotzaren berri eman du ELAk. Sindikatuak jakinarazi du hilaren 2an lan istripu bat izan zuela behargin batek Leioan, eta hilaren 8an hil zela. Amoroton zuhaitz batekin kolpea hartu zuen langile baten heriotzaren berri ere eman du.
Julen Ugartemendia Carcedo 2026ko azaroaren 10a 18:24 Tolosako Osoki Lanbide Heziketa zentroak ehun urte bete ditu aurten. Ekitaldi bat egin dute gaur, mendeurrena ospatzeko. Ikastetxeko zuzendari Ana Mongek aurretik zentroan lan egin dutenen garrantzia azpimarratu du.
Aitor Garmendia Etxeberria 2026ko azaroaren 10a 17:18 Madrilek sei milioi euro baino gehiago gastatuko ditu Hego Euskal Herriko polizia azpiegituretan. Espainiako Barne Ministerioak Espainiako Poliziaren eta Guardia Zibilaren azpiegiturak berritzeko xahutuko du diru hori: 4,7 milioi euro EAEn, eta 1,6 Nafarroan.
Mikel Lizarralde 2026ko azaroaren 10a 16:56 Iñake Irastortzak jasoko du Euskal Aktoreen Batasunaren Ohorezko Besarkada saria. Azaroaren 16an Donostiako Viktoria Eugenia antzokian egingo duten galan jasoko du saria aktoreak.
Iosu Alberdi 2026ko azaroaren 10a 16:20 Eusko Jaurlaritza greba egunean: jeltzaleak ohiko martxan, eta sozialistak grebari so. Ubarretxenak adierazi du EAJko ordezkariak lanean arituko direla. Torres sozialistak «gutxieneko zerbitzuak» egingo ditu, grebari erreparatuz. Eusko Legebiltzarrak eta Nafarroako Parlamentuak ez dute ekitaldirik bihar.
Aitor Garmendia Etxeberria 2026ko azaroaren 10a 16:16 Sindikatuek esan dute 240 eragile baino gehiago atxiki zaizkiola biharko grebari. ELAk, LABek, ESKk, Steilasek, Etxaldek, Hiruk, Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sareak eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistak aurreikusten dute lanuzte «arrakastatsua» izango dela biharkoa.
Aitor Garmendia Etxeberria 2026ko azaroaren 10a 15:38 Hegsethek «espektakulu politikotzat» jo du bere aurkako epaiketa politikoa egiteko saiakera. AEBetako Gerra idazkariak Iranen aurkako erasoaldia defendatu du kongresista errepublikano batek haren aurkako 'impeachment'-a bultzatu ostean.
Iosu Alberdi 2026ko azaroaren 10a 15:25 Arabako Auzitegiak absolbitu egin ditu Osakidetzako LEPean galderak filtratzeagatik akusatutako bi lagunak. Epaimahaiak argudiatu du galderak filtratu izanaren zantzuak aurkeztu diren arren ez dagoela «froga zuzenik». 2018an egindako azterketa batean, akusatuetako batek prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen besteak.
Arantxa Iraola 2026ko azaroaren 10a 14:00 Familien babesa handitzeko dekretu bat onartu du Espainiako Gobernuak. Guraso bakarreko familien, desgaitasunen bat duten gurasoen familien eta lau ume dituztenen bizimodua hobetzeko neurriak dira.
Maite Asensio Lozano 2026ko azaroaren 10a 13:57 Indarkeria matxistaren biktimak laguntza zerbitzuak erabiltzera adoretu ditu Maria Txibitek. Azaroaren 25erako kanpaina aurkeztu du Nafarroako Gobernuak. Nabarmendu dute arreta zerbitzuak doakoak direla, eta ez dela aurrez salaketarik aurkeztu behar horiek erabiltzeko.
Maite Asensio Lozano 2026ko azaroaren 10a 12:39 Nafarroako larrialdi zerbitzuetan ohiko jarduna bermatuko du bihar gobernuak. Greba orokorraren eguneko gutxieneko zerbitzuen berri eman du Nafarroako Gobernuak.
Arantxa Iraola 2026ko azaroaren 10a 11:55 Erregai fosilekin lotutako CO2 isuriak gutxitu egingo dira pandemiaz geroztik lehen aldiz, %0,4. Global Carbon Budget ikerlanean, energia iturri berriztagarrien erabilerarekin eta Irango gerraren ondorioekin lotu dute apaltzea.
Maite Asensio Lozano - Iosu Alberdi 2026ko azaroaren 10a 10:45 Pradalesek memoria aldarrikatu du, «elkarbizitza askeagoa» eraikitzeko tresna gisa. Ekitaldi instituzionala egin dute Eusko Legebiltzarrean ere. Kanpoan, sakabanaketaren ondorioz auto istripuz hildakoak aitortzeko eskatu du Etxerat-ek.
Arantxa Iraola 2026ko azaroaren 10a 10:15 A-68a doakoa izango da Nafarroan bihartik aurrera. Autobidearen Arabako eta Bizkaiko zatietan beherapenak ezarriko dituzte diputazioek.
Ramon Olasagasti 2026ko azaroaren 10a 09:50 Pou anaiek Peña Santa de Castilla mendiko hirukoa osatu dute. Gasteiztarrek ‘Relampagu’ bidea zabaldu dute (8c/600 m), horma horretako hirugarrena. Goiko murruan, 150 metro kanporantz etzanak aurkitu dituzte, eta zortzigarren graduko luzeak ere bai. Oraingoz ez dute era askean kateatu.
Arantxa Elizegi Egilegor 2026ko azaroaren 10a 09:48 Futboleko euskal selekzioa ofizial bilakatzeko eskatuko dute. Euskadiko Futbol Federazioak egingo du eskaria. Futboleko euskal selekzioak entrenamendu saio irekia egingo du ostiralean Donibane Lohizunen.
Arantxa Iraola 2026ko azaroaren 10a 09:00 Etxebizitza politikak «birpentsatu eta eraikitzera» deitu du Bilgune Feministak. Greba egunaren atarian, gogoratu du etxebizitzaren arazoa «egiturazkoa» dela, eta «modu gordinagoan» pairatzen dutela maiz emakumeek, «sexu-genero disidenteek», eta herritar migratu eta arrazializatuek.
Arantxa Elizegi Egilegor 2026ko azaroaren 10a 08:58 Sute batek 80 hektarea erre ditu Zaldibian. Sua atzo goizean piztu zen, CAFeko zentralaren ezker aldera dagoen mendi magalean. Gau osoan aritu dira suhiltzaileak lanean eta dagoeneko kontrolpean hartu dute.
2026ko azaroaren 10a 08:19 Greba dela eta, BERRIA paperezko egunkaririk ez da izanen bihar. BERRIAren webguneak grebaren berri baino ez du emango.
Iraia Leon Pego 2026ko azaroaren 10a 05:05 Krisi handiaren ondorengo greba orokorren sorta bat. Ibilbide luzea dute lanuzte orokorrek Hego Euskal Herrian. Biharkoa, azken 50 urteetako 31.a izango da.
Amaia Igartua Aristondo Iurreta 2026ko azaroaren 10a 05:00 Gertutasunean bermatuta. Mende laurden bete du jada Durangaldeko ‘Anboto’ hedabideak. Etorkizunera begira, erronkak ez dira asko moldatuko: teknologietara egokitzea eta komunitatea jagotea izango dira gakoak. «Gertuko informazioa inoiz baino garrantzitsuagoa da».
Peru Amorrortu Barrenetxea Gasteiz 2026ko azaroaren 10a 05:00 «Garraio publikoak ongi funtzionatzeko, haren informazioak eskura egon behar du Interneten». Informatikaria da ogibidez Jano Montaña Gorgal, eta freelance aritzen da enpresa handientzako programazio lanak egiten. Trebezia horiek erabili ditu 'Sarebus.com' webgunea sortzeko.
Ramon Olasagasti 2026ko azaroaren 10a 05:00 Hirurehun lagun bildu dira Derion, Ehun Mendietako Anaidiaren Eguna ospatzeko. Guztira 130 lagunek osatu dute lehiaketako ehun mendien bilduma, horietatik 63k lehen aldiz. 600 Gailurrak bilduma osatu duten 32 laguni sari berezia ere eman diete.
Mikel Elkoroberezibar Beloki Donostia 2026ko azaroaren 10a 05:00 Sasi-klandestinitatetik erdiko plazara. Donostiako Bilintx liburu denda 1976ko euskaltzaleen beharrak asetzeko ireki zuten, euskarazko liburuen erakusleiho izateko. 50 urte geroago, kale berean segitzen du dendak, baina beste lokal batean dago, beste neurri bat du, eta orain 'Elkar' du izena.
Jakes Goikoetxea Leioa 2026ko azaroaren 10a 05:00 «Hiria antolatzeko moduak herritarren osasuna baldintzatzen du». Osasun publikoaren garrantziaz ohartarazi nahi du Francok. Hirigintzak, klima aldaketak eta desberdintasun sozialek eragina dute herritarren osasunean. Gaiari buruzko kongresua egingo dute egunotan Bilbon.
Irati Abarrategi Kortabarria 2026ko azaroaren 10a 04:25 X konpainiak 'Cuerpas' ikuskizuna estreinatuz emango dio hasiera LABO XL jaialdiari. Azaroaren 12tik 15era bitartean, 22 konpainia eta beste horrenbeste ikuskizun ekarriko ditu Donostiako Tabakalerara eta Gazteszenara. Balearretako taldeak gonbidatu dituzte.
Iratxe Muxika Karrion 2026ko azaroaren 9a 21:00 «Txapelketara ohitu ez da inoiz egiten: ikasi egiten da». Gernika-Lumoko saioa irabazita, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan aitzinera segitzeko indartsu dago bertsolaria, herenegun egindako lanekin «konforme eta pozik» baitago. «Bertsotan egin», horixe nahi luke hurrengo saioan, Donostiakoan, bi aste barru.
Beñat Mujika Telleria - Julen Otaegi Leonet 2026ko azaroaren 9a 19:50 Eisenkotek jokalekua zehaztu du. «Israeldar guztien hobe beharrez» jardun nahi duela esan du oposizioburuak, presidenteak gobernua osatzeko ardura eman ostean. Oposizioak Eisenkoten Yashar alderdiko kideren bat proposatuko du bihar, parlamentuko presidentea izan dadin.
Jakes Goikoetxea 2026ko azaroaren 9a 19:30 Ikasleek itxialdiak hasi dituzte EHUren eta NUPen campusetan. Ikasle batzordeek bultzatu dute itxialdia. Grebarekin bat egiteko eskatu du IAS Ikasle Antolakunde Sozialistak.
Nerea Intxausti Castiñeira 2026ko azaroaren 9a 18:45 EAJk bost konpromiso eta 30 proposamen aurkeztu ditu Madrilen defendatzeko. Azaroaren 29ko hauteskundeei begira, EAJk 43 orrialdeko txosten bat aurkeztu du gaur, Madrilgo Kongresuan eta Senatuan zer jomuga izango dituen xehatzeko. Etxebizitzaren gaia, industria, segurtasuna, zaintza eta autogobernua landu dituzte, besteak beste.
Leire Casamajou Elkegarai 2026ko azaroaren 9a 18:30 Lurralde plan sektoriala osatzeko lanak abiatu dituzte Jaurlaritzan. Denis Itxaso sailburuak «ikuspegi metropolitanoa» defendatu du, eskaria «desagertzen ez den eta udalerrien artean lekualdatzen den» garaian. Behin betiko onarpena 2030ean emango diotela aurreikusi dute.
Ekhi Erremundegi Beloki 2026ko azaroaren 9a 17:55 Euskara ofizialki aitortu duten sei herriko etxeren deliberoen kontra egin du Paueko Auzitegiak. Gainera, prefetak helegitea jarri du Hendaiako hautetsiak euskaraz mintzatzearen kontra: ez du ontzat eman herriko kontseiluetan euskaraz mintzatu eta frantsesera itzultzeko aukera.
Goiatz Iza Erkis Donostia 2026ko azaroaren 9a 16:52 Irati Jimenezek gaua eta fantasia uztartzen dituen ipuin liburu bat idatzi du. Erein argitaletxearekin plazaratu du 'Gaupasa kluba'. Idazlearen lehen ipuin liburua da, eta aitortu du gustura idatzi dituela istorioak, ipuingintzak «sortzeko askatasuna» eman dio eta.
Uxue Rey Gorraiz Iruñea 2026ko azaroaren 9a 16:40 Ostegun honetan eginen dute Ilustrazioaren Eguna, Iruñean. Helene eta Blanche Feillet marrazkilari aitzindarien obra eta bizi ibilbidea omenduko dituzte. Fanzine tailer bat, solasaldi bat eta mural pintaketa bat ere jaso dituzte egitarauan.
Imanol Magro Eizmendi 2026ko azaroaren 9a 16:12 Vicinayk kaleratu asmo dituen 60 langileen zerrenda eman dio batzordeari. Zuzendaritzak bere asmoa berretsi du lan erregulazioa negoziatzeko lehen bileran, argudiaturik urteak daramatzala galerak pilatzen. Langileak haserre daude enpresaren jarrera dela kausa, eta ohartarazi dute ez dutela kaleratzerik onartuko.
Nerea Intxausti Castiñeira 2026ko azaroaren 9a 16:10 Ikurrina ofizial egin zutenetik 90 urte bete izana ospatu dute. Erakunde nagusietako ordezkariak izan dira Ajuriaenean, baina Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusia ez da egon.
Ainara Arratibel Gascon 2026ko azaroaren 9a 16:05 Realak joaneko partidan egin zuen lana biribildu nahi du Istanbulen. Txuri-urdinek bi golen aldea izanda jokatuko dute Istanbulen, Fenerbahceren kontra, Europa kopako final-zortzirenetako itzuliko partida. Turkiako taldearen estadio handian jokatuko dute neurketa, eta hori «pizgarri bat da».
Kepa Ugarte Martiarena 2026ko azaroaren 9a 16:00 EHUk ia 574 milioi euroko aurrekontua izango du aurten, iaz baino %3,6 handiagoa. EHUko Gizarte Kontseiluaren Osoko Bilkurak onartu egin du gaur 2026ko ekitaldiari dagokion aurrekontua. Besteak beste, kontuak aldatzeko 31 proposamen baliozkotu dituzte.
Aitor Biain 2026ko azaroaren 9a 15:55 Oposizioak amaitutzat eman du kasik Jaurlaritzaren aurrekontuen negoziazioa. EH Bilduk ados jartzeko «tarte gutxi» ikusten du, eta Sumarrek dio «oso zaila» dela. Alderdi Popularrak atea itxi dio jada akordio orori.
Igor Susaeta - Aitor Garmendia Etxeberria 2026ko azaroaren 9a 15:29 Frantziak Iran egin du supermerkatuen aurkako zibererasoen erantzule. Frantziako Atzerri ministroak esan du Irango armada dela Europako ehunka supermerkaturi urrian egindako erasoen egilea. Europako Batasunari eskatu dio Teheran zigortzeko.
Julen Ugartemendia Carcedo 2026ko azaroaren 9a 14:27 Amaitu dituzte 'Gure Gaskuña' itsasontzitik erregaia ateratzeko lanak. 18.900 litro gasolio atera dituzte Orion irailean erretako ontzitik, eta hura kentzeko plan bat aztertzen ari da Jaurlaritza. Herritarrek azken egunetan eskatu dute egoera «lehenbailehen» konpontzeko.
Aitor Garmendia Etxeberria 2026ko azaroaren 9a 13:59 Europaren rola argitu gabe, Ukrainaren inguruko negoziazioei berrekingo diete Abu Dhabin. Kremlinek baztertu egin du Europak Ukrainaren eta Errusiaren arteko negoziazioetan parte hartzeko aukera. Bihar hasiko dira elkarrizketak, Arabiar Emirerri Batuetako hiriburuan.
Aratz Aranburu Barrenetxea Gasteiz 2026ko azaroaren 9a 13:51 Indarkeria matxistaren inguruan «neutraltasunak» ez duela tokirik ohartaraziko dute instituzioek azaroaren 25ean. 'Indarkeria matxistaren aurrean, zure lekuak axola du' lelopean egingo dute Indarkeria Matxistaren Kontrako Eguneko kanpaina. Indarkeria matxistako kasuak «desnaturalizatu eta ikusarazi» egin behar direla adierazi dute Emakundek eta instituzio nagusiek.
Gotzon Hermosilla 2026ko azaroaren 9a 13:15 Nvidiak %6 galdu du burtsan, espioitza susmoen ondorioz. Jensen Huang kontseilari ordezkariak aitortu du harreman sentimental bat izan zuela Megaspeed International enpresako arduradun batekin. Susmoak daude Megaspeedeko arduradunak harremana baliatu zuela espioitza egiteko.
Maddi Iztueta Olano 2026ko azaroaren 9a 13:10 Gasteizen etxegabetutako adingabeen ikastetxeetako familia elkarteek «haurren eskubideak urratzea» egotzi diote udalari. Abendaño ikastolako eta Miguel de Unamuno institutuko ordezkariek exijitu dute «erantzun duin bat» emateko, eta zortzi adingabeen «segurtasuna eta egonkortasuna» bermatzeko.
Kristina Martin 2026ko azaroaren 9a 13:06 Ertzaintzari «mespretxu» egin izana egotzi die EAJk Andoain, Tolosa eta Pasaiako EH Bilduren gobernuei. Jeltzaleek udal horietan dituzten bozeramaileek «azalpen sinesgarriak» eskatu dizkiete EH Bilduko alkateei. Haien iritziz, «kolore politiko bereko alderdiak gobernatutako hiru udalerritan gertatu denez, ezin da hutsegite puntualtzat hartu».
Edurne Begiristain 2026ko azaroaren 9a 13:05 Mikel Pagadik krimen misteriotsuak eta fenomeno paranormalak uztartu ditu ‘Itzalen konpainia’ eleberrian. Thrillerra, zientzia fikzioa eta umorea nahastu ditu idazleak bigarren nobelan. Euskal Herriko geografia eta iruditeria hartu ditu misterio odoltsuen agertoki. Elkar argitaletxearekin plazaratu du lana.
Julen Etxeberria 2026ko azaroaren 9a 12:41 Iragana oraina ere bada. Peio Etxeberriak eta Javier Zabalak bigarren urtez jarraian jokatuko dute A serieko Lau eta Erdiko Txapelketaren finala, hilaren 22an, Bilboko Bizkaia pilotalekuan. Iaz, nafarrak irabazi zuen txapela: 22-11 nagusitu zen.
Maddi Iturriotz Alkorta 2026ko azaroaren 9a 12:37 Amaia Gorostizak Eibarko presidente kargua utzi du. 2014an klubeko kontseilari izendatu zuten, eta 2016tik izan da presidentea, datorren azaroaren 16ra arte. Jon Ander Ulaziak hartuko du haren lekua.
Daniel Gomez-Cortazar Basauri 2026ko azaroaren 9a 12:10 Musika, herriarentzat. Hamalaugarren aldia du Basauriko MAZ jaialdiak aurten, eta argi geratu da antolatzaileek emakumezko artisten presentziaren alde egiten duten lana. Besteak beste, Reeler, Maika Makovski, Rufus T. Firefly eta La bien querida izan dira oholtzan asteburuan.
Maddi Iztueta Olano 2026ko azaroaren 9a 12:05 Esku hartze sozialeko ehunka langilek bat egin dute etxe eskubidearen aldeko grebarekin. Salatu dute sektoreko lan karga handitu egin dela, eta egunero egiten dutela lan etxebizitzaren espekulazioaren «ondoriorik gordinenak» pairatzen dituzten herritarrekin, Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistarekin sinatutako adierazpen batean.
Ion Orzaiz 2026ko azaroaren 9a 12:05 Larrialdietan %100, eta garraio publikoan %30: Eusko Jaurlaritzak A-11ko grebarako ezarri dituen gutxieneko zerbitzuak. Jaurlaritzak gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu etziko grebari begira. «Osasun arreta, larrialdiak, garraio publikoa, hezkuntza eta oinarrizkotzat jotzen diren beste zenbait zerbitzu» bermatu nahi dituzte neurri horren bidez. LABek helegitea aurkeztu du.
Xabier Martin 2026ko azaroaren 9a 11:45 EH Bilduk alokairuak automatikoki luzatzea proposatuko du, eta espekulatzeko erostea galaraztea. Koalizioak berriro eramango du Espainiako Kongresura asteon atzera botako duten etxebizitza dekretuaren mamia, Oskar Matutek iragarri duenez.
Ion Orzaiz 2026ko azaroaren 9a 10:25 Haurrentzako zaintza aringarri «duinak eta jarraituak» galdegin dituzte Iruñean. Elkarretaratzea egin dute Nafarroako Unibertsitate Ospitaleko ama-haurren erietxearen parean. Patologia Kroniko Konplexu Pediatrikoen Unitateari «beharrezko baliabideak» emateko eskatu dute, egunean 24 orduko eta urtean 365 eguneko arta bermatzeko.
Gotzon Hermosilla 2026ko azaroaren 9a 10:00 Lau palestinar hil dira Gazan uholdeen ondorioz. Ezponda bat amildu egin da, eta zenbait denda suntsitu ditu errefuxiatuentzako kanpaleku batean. Lau hildakoetatik hiru adingabeak dira.
Iñaut Matauko Rada 2026ko azaroaren 9a 09:25 Ekintzaile batek bi aste daramatza zuhaitz batean, itsasadar azpiko tunelaren aurka. Proiektua bertan behera geratu arte ez dela bertatik mugituko esan du Maputxe ekintzaileak. Hainbat pertsona bildu ziren atzo zuhaitzaren azpian, ekologistari elkartasuna erakusteko.
Ion Orzaiz 2026ko azaroaren 9a 08:35 Eraso homofoboa Iruñean: gizon bat atxilotu dute, bikote bati ukabilkadaka oldartu eta haietako bat konorterik gabe uzteagatik. Larunbat goizaldean gertatu zen erasoa, Estafeta eta Tejeria kaleen arteko kantoian. Ustezko erasotzaileari lesio delitua eta gorroto delitua egotzi dizkiote. Beste bi erasotzaileren bila ari da Udaltzaingoa.
Ramon Olasagasti 2026ko azaroaren 9a 07:15 Sara Alonso izan da txapeldun Skyrunner World Series zirkuituan. Azken proba ere, Sky Masters finala, irabazi egin du korrikalari donostiarrak: Castelloko Marato dels Dements. Oihana Zubillaga, Ainara Alcuaz eta Oier Zubeldia ere hamar aurrenekoen artean sailkatu dira.
Olaia L. Garaialde Iruñea 2026ko azaroaren 9a 05:00 «Zerbait erakutsi baino gehiago, ematen du akuarelak iradoki egiten duela». Ivan Orozek akuarela hautatu du adierazteko bide; pintura azkarreko lehiaketak irabazi ditu Garesen eta Zizurren. Nabarmendu du eskola ona direla begirada fintzeko.
Paulo Ostolaza 2026ko azaroaren 8a 20:00 Zabalak irabazi egin dio Muruari, eta finalean izango da berriz ere. Partidaren lehen zati parekatu baten ostean, jokoaren kontrola hartu eta aise gailendu da errioxarra: 22-11.
Paulo Ostolaza 2026ko azaroaren 8a 18:55 Reala pozarren helduko da etenaldira. Txuri-urdinek 1-0 irabazi diote Rayori Anoetan, Oskarssonen gol bati esker. Bosgarren dira sailkapen nagusian, eta bi astez ez dute partidarik izango.
Paulo Ostolaza 2026ko azaroaren 8a 16:00 Patxi Lopez Sanchezekin, Bilbon: «ETAri irabazi genion, eta berriro irabaziko diegu gorroto zabaltzaileei». Espainiako Gobernuko presidentea Euskalduna jauregian izan da, ia 3.000 lagunen aurrean, kanpaina aurreko ekitaldian.
Paulo Ostolaza 2026ko azaroaren 8a 12:25 Javi Guerra eta Katherine Tisalema garaile 61. Behobia-Donostian. 42 urterekin, Guerra bilakatu da lasterketa irabazi duen korrikalaririk helduena. Tisalemak, berriz, bigarren urtez jarraian irabazi du. Iraitz Arrospide hirugarren izan da gizonezkoetan.
Aitor Biain 2026ko azaroaren 8a 05:05 Autoritarismoaren kontrako manifestu bat sinatu dute 30 eragilek baino gehiagok, bozetan parte hartzeko dei eginez. Egungo garai politikoaren larritasuna eta garrantzia ikusita, autogobernua, euskara, eskubide sozialak eta askatasunak defendatzeko deia egin dute. Herritarrei kalean eta hautetsontzietan parte hartzeko deia egin diete.
Julen Otaegi Leonet 2026ko azaroaren 8a 05:05 Lanuzte orokorra egingo dute Espainian ere. Sindikatu handienek grebara deitu dute asteazkenerako: espekulazioa eta errentismoa jarri dute jomugan, betiere soldata duinaren eskakizuna albo batera utzi gabe.
Koldo Tellitu Mejia 2026ko azaroaren 8a 05:00 Ikasleek Vucic garaitu dute. Nork izango du boterea orain?.
Iraia Leon Pego 2026ko azaroaren 8a 05:00 Frantziaren zorra noren kontura ordaindu. Frantziak urteak daramatza ekoizten duen baino gehiago gastatzen, eta beste behin murrizketak proposatu ditu defizita kontrolatzeko. Haserrea piztu da kalean, zerbitzu publikoetako inbertsioa handitzeko eskatzen zutenek kontrako erantzuna jaso baitute.
Haize Oiartzabal Aizpuru Etxalar 2026ko azaroaren 8a 05:00 «Etxalar zerbaitengatik ezaguna bada, usategiengatik da ezaguna». Etxalarko usozalerik nagusiena da Gerardo Danboriena, eta, uso sasoian, egunero igotzen da usategira, hegaztien hegaldiari adi-adi begiratzera. 'Abata' dokumentalean parte hartu du berriki, belaunaldi berriek antzinako tradizio hori ezagutu dezaten.
Naiara Santano Martinez Zizur Nagusia 2026ko azaroaren 8a 05:00 Publikoa zer den ulertzeko modu desberdinak. Zizur Nagusiko hirigintza planean 2.081 etxebizitza eraikitzeko asmoa jaso dute; tartean, babes ofizialeko hamabi egin nahi dituzte, eskola zaharreko lursailean. Eraikinaren balio kulturala dela eta, eraistearen aurka agertu dira hainbat herritar.
Maddi Iztuela Olano - Paulo Ostolaza Donostia - Zarautz 2026ko azaroaren 8a 05:00 Prekaritatera kondenatuak. Hamaika modutan eragiten du etxebizitzaren auziak euskal herritarren bizitzan. Logeletan eta ur berorik eta argirik gabe bizitzera behartuta dauden horietatik hasi, eta gurasoen etxetik kanpo bizitzeko diru laguntzak ezinbesteko dituzten horietaraino.
Kristina Martin 2026ko azaroaren 8a 05:00 Etxebizitzak dardarka jarri du kanpaina. Etxe krisialdiak aste gutxian hankaz gora jarri ditu erakunde publikoen eta alderdi politikoen agendak. Gizartearen aldarrikapenak direla eta, bozak aurreratu dituzte Espainian, eta greba orokor bat antolatu. Kanpainan ezingo diote izkin egin auzi horri.
Paulo Ostolaza 2026ko azaroaren 8a 05:00 Espekulazioa bukatzeko, kaleak hartzera. Etxebizitza eskubidea bermatzearen alde eta espekulazioaren kontra, Hego Euskal Herrian greba orokorra egingo dute etzidamu. Etxebizitza sindikatuek eta lan arlokoek bat egin dute egoera jasanezina dela salatzeko eta erroko aldaketak exijitzeko.
Amaia Igartua Aristondo Bilbo 2026ko azaroaren 8a 05:00 Jainkoaren orbanak. ‘Salvator mundi’ margolanean ageri den kristalezko esferaren islari eta orbanei erreparatuta, Da Vinciren obraren esanahia osatu dute Dianne Modestinik eta Juan Manuel Ruiz-Garciak.
Goiatz Iza Erkis Donostia 2026ko azaroaren 8a 04:40 Mundu ziurgabe baten zama, literatura ilustratura eramanda. Irati Retolaza marrazkilariak eta Itziar Otegi idazleak 'Izarren hautsaren erabilera berriak' ilustrazio liburua kaleratu dute Alberdania argitaletxearekin. Fikzioaren eta saiakeraren arteko «testu anitza» da.
Beñat Mujika Telleria 2026ko azaroaren 8a 04:00 Konpromisoetatik klima ekintza zehatzetara jauzi egin nahi du COP31ren presidentetzak. Bihar hasiko da COP31 goi bilera, Turkiako Antalya hirian. Aurrez hitzartutako neurriak praktikan jartzea izango dute helburu nagusi aurten.
Arantxa Elizegi Egilegor 2026ko azaroaren 7a 22:37 Israelgo presidenteak Eisenkoti emango dio gobernua osatzeko aukera. Yashar alderdiko buruak 28 egun izango ditu beharrezko babesa biltzeko. Gaur elkartuko da Herzog presidentearekin.
Iratxe Muxika Karrion Gernika-Lumo 2026ko azaroaren 7a 22:15 Bertsoa: sentitzea da gakoa. Aitor Mendiluze gailendu da Gernika-Lumoko saioan, 713 punturekin, eta haren gibeletik Aner Peritz (707), Joanes Illarregi (707), Ane Labaka (703,5), Aitor Bizkarra (694) eta Agin Laburu (687).
Iñaut Matauko Rada 2026ko azaroaren 7a 21:55 Bera Berak 27-30 garaitu du Ro'Casa Europan. Hiru tantoren aldea lortu dute donostiarrek itzulirako, eta gero eta gertuago dute Europako Ligako ligaxkara sailkatzea. Hurrengo igandean jokatuko dute itzuliko partida.
Jon Eskudero 2026ko azaroaren 7a 21:20 Puntua bera bai, baina zaporea ez. Lehen zatian gogor lehiatu ondoren, bigarrenean gol aukera gehiago sortu du Athleticek. Kontraeraso batean, Williams anaien arteko konexioari esker heldu da 0-1ekoa, 84. ean.
Iñaut Matauko Rada 2026ko azaroaren 7a 20:35 Etxeberria 22-15 nagusitu zaio Altuna III.ari finalerdi eztabaidatsu batean. Gutxienez hiru tanto polemiko izan dira, eta Altuna III.ak esan du epaile bat «guztiz jokoz kanpo» zegoela. Peio Etxeberria laugarrenez jarraian sailkatu da lau eta erdiko finalera.
Itziar Ugarte Irizar Zarautz 2026ko azaroaren 7a 20:00 «Disko honekin koxka bat gorago egin dudala sentitzen dut». Plazaratu berri du bere laugarren bakarkako lana: 'Festina Lente'. The National taldeko Bryce Dessnerrek eta David Chalminek ekoitzi dute, eta inoiz bizi bako sorkuntza prozesu baten pozaz mintzo da. Antzokiak utzita, aretoetara itzuliko da harekin.
Xalbat Alzugarai Etxeberri 2026ko azaroaren 7a 19:20 Laugarren aste hondarrez segidan, jendetzak manifestatu du Baionan. Geltokitik abiatu dira 2.000 manifestari inguru Saint Leon biribilguneari buruz, eta mobilizazioari bukaera eman diote herriko etxean. Poliziarekin ez da istilurik izan.
Maddalen Omaetxebarria Bilbo 2026ko azaroaren 7a 18:36 Arazo indibidualak kolektibo bilakatzeko deia egin du etxebizitza sindikatuen sareak. Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sarearen topaketa irekiak egin dituzte Bilbon, «desjabetuen eta militanteen arteko elkarreragina» sustatzea helburu. Sarearen oinarri politikoak aurkeztu dituzte, baita grebaren «arriskuak eta erronkak» aztertu ere.
Aitor Biain 2026ko azaroaren 7a 18:30 Andoainen eskola segregazioa eragozteko neurriak hartzeko eskatu diote Jaurlaritzari. Euskal Eskola Publikoaz Harro topaguneko kideek adierazi dute desoreka oso handia dela herrian. Arartekoari gutun bat bidali diote, administrazioari konponbideak jar ditzala eskatzeko.
Iosu Alberdi 2026ko azaroaren 7a 18:00 EH Bilduk botoa emateko deia egin die emakumeei: «Funtsezkoa izango da bloke atzerakoia geldiarazteko». Eneka Maiz Nafarroako hautagaiak garai historikoaren garrantzia nabarmendu du, eta mobilizatzeko deia egin, berdintasunaren alde egindako bidean atzera ez egiteko.
Ion Orzaiz LIZARRA 2026ko azaroaren 7a 17:25 Makroproiektu «txikitzaileen» aurkako oihua ozendu da Lizarran. Lizarraldea Bizirik elkarteak deituta, manifestazio jendetsua egin dute ustiatze proiektu handien aurka. Zenbait talde ekologistak errekurtsoa jarri diete eskualdean kobre meatzeak eraikitzeko planei.
2026ko azaroaren 7a 17:15 Ahal Dugu-k botoa «sudurra estali gabe» emateko aukera eman nahi die herritarrei. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako zerrendaburuak aurkeztu dituzte Bilbon. Vaquerok adierazi du euren aldekoa dela «boto baliagarria».
Beñat Mujika Telleria 2026ko azaroaren 7a 17:13 Yemengo Gobernuak 27 lagun hil dituela salatu dute matxino xiitek. Huthien arabera, Riad buru duen aliantza militarrak egindako erasoaldian zibilak baino ez dituzte hil. Ohartarazi dute balitekeela hildako gehiago izatea.
Zuriñe Iglesias Sarasola 2026ko azaroaren 7a 17:00 Berriz irabaztea xede. Atsedenaldiaren aurretik, Realak hiru puntuak batu nahi ditu Rayoren aurka. Oiartzabal ez da entrenatu, gaixo dagoelako. Ikusi beharko da bihar jokatzeko moduan egongo den ala ez.
Iosu Alberdi 2026ko azaroaren 7a 16:50 PSNk murrizketen aldeko «agenda ezkutu bat» izatea egotzi die PPri, UPNri eta Voxi. Pentsioen jasangarritasuna defendatu du sozialisten Kongresurako Nafarroako zerrendaburuak. Txibitek balioa eman die azken urteetan egindako eskumenen transferentziei.
Iosu Alberdi 2026ko azaroaren 7a 15:50 EAJk «Euskadi» jarri nahi du erdigunean, «estatuko alderdien sukurtsalek» ez bezala. Vaquerok EH Bilduri egotzi dio «Sanchezek esaten duen guztia txalotzea». Arrizabalagaren arabera, EAJk «indar guztiak» jarriko ditu PP-Vox gobernu bat eragozteko.
Beñat Mujika Telleria 2026ko azaroaren 7a 15:02 Paraguaiko presidentea kargugabetu dute eta kartzelan sartu. Epaiketa politikoa egin diote, eta aho batez erabaki dute Santiago Peña kargutik kentzea. Horren ostean atxilotu du Poliziak. Pedro Alliana orain arteko presidenteordeak ordezkatuko du karguan.
Iosu Alberdi 2026ko azaroaren 7a 14:50 Plaka batek Iñaki Kijera oroituko du Donostian, Espainiako Poliziak hura hil eta 47 urtera. Espainiako Poliziak tiroz hil zuen 18 urteko gaztea, manifestazio batean parte hartzen ari zela.
Jakes Goikoetxea 2026ko azaroaren 7a 13:00 Etxea emakumeen kontrako indarkeria gunea dela salatu dute. Indarkeria matxistaren eta etxebizitza arazoaren arteko loturak aztertu dituzte Itaiak eta Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak.
Isabel Jaurena Iruñea 2026ko azaroaren 7a 12:00 «Autonomiaz antolatzeak tresna erradikalak ematen dizkigu patriarkatuaren aurkako borroka aurrera eramateko». Euskal Herriko Gazte Feministek sarearen jarduna ardaztuko duen bide orria aurkeztu berri dute. Euskal Herri feminista mamitzea dute proiektu politiko.
Julen Urrestarazu 2026ko azaroaren 7a 10:30 Sute batek kiskali egin du hondakin plastikoak kudeatzen dituen enpresa bat Bilboko portuan. Sutea jada itzali dute suhiltzaileek. Ez dago zauriturik.
Ainara Arratibel Gascon 2026ko azaroaren 7a 05:05 Reala eta Eibar, gora egiteko bultzada baten bila. Bi taldeek derbia jokatuko dute gaur Ipuruan. Ane Etxezarretak, bi taldeetako jokalari ohiak, neurketa «polita eta lehiatua» espero du. «Realak izango du jokoaren ekimena, baina Eibarrek min egin diezaioke kontraerasoan».
Julen Etxeberria Zarauz 2026ko azaroaren 7a 05:05 «Aurrerapauso bat eman behar nuen, eta uste dut ematen ari naizela». Bera Berak Europako Ligako hirugarren kanporaketaren joanekoa jokatuko du gaur, Ro’Casaren pistan. Frescori «ilusio handia» pizten dio kanporaketak. «Ligaxka jokatu nahi dugu».
Edurne Elizondo Iruñea 2026ko azaroaren 7a 05:00 Iktusen %90 prebenitu daitezkeela nabarmendu dute osasun langileek. Gaixoa «ahalik eta azkarren» artatzea garrantzitsua da, ondorioak arintzeko. Alarma zantzuak ikusiz gero 112 telefono zenbakira deitzeko eskatu dute adituek.
Maider Elortegi Uriarte 2026ko azaroaren 7a 05:00 Latinoamerikako ezkerrak, eskuin muturraren eta garapen ereduen arteko talkan.
Urtzi Urkizu Donostia 2026ko azaroaren 7a 05:00 «Beti gustatu izan zaizkit beldurrezko generoa eta umorea». EITBren Primeran plataformak 2027an estreinatuko du 'Izaki pixkat gardenak' telesaila. Horren aurretik, hiru atal Viktoria Eugenia antzokian ikusi ahal izan dira, Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 37. Astean.
Irati Abarrategi Kortabarria Bilbo 2026ko azaroaren 7a 05:00 «Apustuetan, irabaztea izaten da arriskutsuena». Jokoarekiko mendekotasuna izan zuen. Orain errehabilitatua da, eta sare sozialetan kontatzen ditu bere bizipenak, arazo bera duten gazteei laguntzeko eta ludopatia ikusarazteko asmoz.
Arantxa Iraola 2026ko azaroaren 7a 05:00 «Biltzarrean aztertuko da norantz eraman nahi ditugun euskararen politikak hurrengo 20-25 urteetan». Euskararen egungo erronkei erantzute aldera, Jauzia Gara estrategia du Jaurlaritzak; asteon aurkeztu dituzte jarduera lerroak. Urtebete barru III. Euskal Mundu Biltzarra ere egingo dute. Biekin zer goldatu nahi duten azaldu du Aldasorok.
Jakes Goikoetxea 2026ko azaroaren 7a 05:00 «Israelen adimen artifizialeko sistemak inoiz ez dio uzten helburu militarrak sortzeari». Israelek adimen artifizialean oinarritutako sistemak erabiltzen ditu Gazako genozidioan, palestinarrak kontrolatzeko eta helburu militarrak zehazteko. Nuenok ohartarazi du horrek erasoak ugaritzen dituela eta Israelen pentsamoldea elikatzen duela.
Gaizka Izagirre 2026ko azaroaren 7a 05:00 Espetxeko hormetatik harago. Jonah Lynn polizia erretiratua Pennsylvaniako herri txiki batera joango da bizimodu lasaiago baten bila. Han, ordea, argitu gabe geratutako kasu batekin egingo du topo: bi haurren desagerpena eta Jurek Walter hiltzailearekin lotura duen auzi ilun bat.
Ainara Arratibel Gascon 2026ko azaroaren 6a 23:08 Alavesek puntu bat eskuratu du Sevillaren zelaian. Arabako taldea ondo lehiatu da, eta ondo eutsi die etxekoen ekinaldiei. Siverak penalti bat gelditu du lehen zatian.
2026ko azaroaren 6a 21:20 Gizon baten gorpua aurkitu dute Trapagarango ibaian. Eusko Jaurlaritzaren arabera, hilotzak ez du indarkeria zantzurik.
Maddi Iturriotz Alkorta 2026ko azaroaren 6a 20:45 Athleticek izango du jokalari gehien selekzioaren zerrendan: bost. Datorren larunbatean jokatuko du partida Venezuelaren aurka. Arrasatek Osasunako lau, Realeko lau eta Alaveseko bi ere deitu ditu. Racingeko, Malagako, Sevillako, Arsenaleko, Boltoneko eta Udineseko jokalariak ere badaude deialdian.
Beñat Mujika Telleria 2026ko azaroaren 6a 20:18 Bonba abisu faltsuak izan dira berriro ere Europako hainbat hegalditan. Gutxienez hamazazpi hegalditan izan dira mehatxuak gaur. Hala ere, mehatxu faltsuak zirela zehaztu dute tokian tokiko agintariek.
Xabier Martin 2026ko azaroaren 6a 20:05 EH Bilduk ordezkaririk gabe utzi nahi du «bloke erreakzionarioa» Araban. Koalizio subiranistak azaroaren 29rako Arabako hautagaiak aurkeztu ditu Gasteizen, eta gogorarazi du koalizio horrek lortzen duen indarrak «aparteko saria» izango duela: PP eta Vox eserlekurik gabe geratzea lurralde horretan.
Maite Asensio Lozano 2026ko azaroaren 6a 18:54 Bilbon emakume baten eta hiru adingaberen etxegabetzea gelditzea lortu dute. Udal Etxebizitzak erakundearen bizitoki batean daudela eta, familiaren egoera «erregularizatzeko» pausoak ematea eskatu diote udalari. Halako egoerek haurrengan dauzkaten ondorioak ere salatu dituzte: «Eragina du hezkuntza ibilbidean eta kalitatean».
Nerea Intxausti Castiñeira 2026ko azaroaren 6a 18:50 EAJk EH Bilduri leporatu dio gezurra esan izana Donostiako udaltzainek Intxaurrondon egindako tiro saioei buruz. LAB sindikatuk asteartean jakinarazi zuen beste udal batzuetako udaltzainek ere parte hartu zutela ikastaroetan, eta udal horien artean zegoen Donostiakoa, non alkatea EAJkoa baita. EAJk EH Bilduri aurpegiratu dio egia «desitxuratzea».
Xalbat Alzugarai Etxeberri Miarritze 2026ko azaroaren 6a 18:00 Lurrama: laborantza praktika jasangarriagoen bidean. Aurtengo idorteaz sufritu dutela nabarmendu dute hainbat ekoizlek. Irekiera ekitaldian, Alain Iriart Euskal Hirigune Elkargoko lehendakariak uraren kudeaketarako esperimentazio gehiago egin behar liratekeela kontatu du.
Xalbat Alzugarai Etxeberri Miarritze 2026ko azaroaren 6a 18:00 «Uraren arazoa berehalakoa da, eta araberako erantzun egokiak behar dira». Ogibidez biologoa eta ozeanografoa da Gilles Boeuf. Klima larrialdiarengatik eta pestiziden emendatzearengatik kezka du, ur kopuruan eta kalitatean eragiten dutelako. «Azkenaldian etengabe ari gara hori errepikatzen, egoera ezin larriagoa baita».
Paula Marques Sanchez 2026ko azaroaren 6a 17:08 Osakidetzan sexu jazarpenaz akusatutako medikua mailaz jaitsi dutela berretsi du Osasun sailburuak. Medikua mailaz igo zuten haren aurkako txostena artxibatu ondoren. Alberto Martinez sailburuaren arabera, goragoko kategoriako eginkizun jakin batzuk eman zizkioten behin-behinean, eta lanpostua bete zutenean kargutik kendu zuten.
Amaia Jimenez Larrea Donostia 2026ko azaroaren 6a 17:00 Denborari buruzko poemak jaso ditu Maite Lopez Las Herasek ‘Oren hilak’ liburuan. Denboraren balioa nabarmendu nahi izan du idazleak bere lan berrian. Desiraren, bizitzaren, bakardadearen eta patuaren inguruko olerkiak ere ondu ditu, besteak beste.
Gotzon Hermosilla 2026ko azaroaren 6a 16:30 Vicinayko langileek txartzat jo dute beharginak beste enpresa batzuetara bidaltzeko aukera. Jauregi sailburuak langileak beste enpresa batzuetan kokatzeko aukera iradoki du, Eusko Legebiltzarrean egindako agerraldian. Astelehenean hasiko da erregulazio espedientearen kontsulta epea.
Iñaut Matauko Rada 2026ko azaroaren 6a 16:30 Aurten Lurreko tenperatura anomalia 1,5 gradutik gorakoa izango dela aurreratu du Copernicusek. Erregistroak daudenetik neurtutako urririk beroena izan da aurtengoa, eta kalkulatu dute 2026ko tenperatura anomalia 1,56 eta 1,61 gradu artekoa izango dela.
Eñaut Agirrebengoa 2026ko azaroaren 6a 16:00 Urrun, baina gertu. Osasuna eta Athletic oso aldarte ezberdinean iritsiko dira bihar Sadarren jokatuko duten derbira (18:30, Movistar). Bi partida txar kateatu dituzte gorritxoek, eta bi garaipen, aldiz, zuri-gorriek. Dena den, lau punturen aldea baino ez dago bien artean.
Ibai Maruri Bilbao Abadiño 2026ko azaroaren 6a 15:55 Lehen hegaldia bizileku berrian. Gorlizko fauna basatia sendatzeko zentroan artatu dituzten lau zapelatz arrunt askatu ditu Bizkaiko Foru Aldundiak Urkiolako parke naturalean.
Aitor Biain 2026ko azaroaren 6a 15:50 Jaurlaritzako Segurtasun Sailak atxilotuen aurrekari penalen berri ere emango du, jatorria jakinarazteari utzi gabe. Zupiria sailburuak berretsi du atxilotuen jatorria jakinaraziko dutela aurrerantzean ere, baina kasu jakin batzuetan soilik. EH Bilduk atzera egiteko eskatu dio beste behin, horrek estigmatizazioa eta gorrotoa areagotzen dituelako.
Miren Mujika Telleria VIllabona-Amasa 2026ko azaroaren 6a 15:49 «Zurrunbilo» handi bat. Hiru hilabete irauten du Euskal Herriko Bertsolari Txapelketak, baina Bertsozale Elkarteak aurrez hasi behar du hura antolatzeko lanetan, eta, amaitutakoan ere, aje handia uzten dio. Gainerako plazak aktibatzeko funtzioa ere badu txapelketak.
Iñaut Matauko Rada 2026ko azaroaren 6a 15:30 Txinak %3 murriztu ditu karbono isuriak ekainetik irailera. Ikatz eskaria %3 murriztu da 2025eko garai berarekin alderatuta, eta petrolio eskaria, berriz, %4. Ormuzko itsasarteko krisiari elektrifikazio azkar eta handi bat eginez erantzun dio Pekinek.
Julen Ugartemendia Carcedo 2026ko azaroaren 6a 15:11 Donostiako Udalbatzak 515 milioi euroko aurrekontua onartu du 2027rako, %3,9 handiagoa. Udalak irailean proposatutako aurrekontuak baino hamahiru milioi euro gehiago ditu. Mantentze lanetarako erabiliko dute diru gehien: 109 milioi.
Igor Baigorri Perez Donostia 2026ko azaroaren 6a 14:25 Hobera egin du Gipuzkoako enpresen egoerak, baina inbertsio txikiagoak espero dituzte 2027rako. Enpresen %85ek salmentak handitzea edo mantentzea espero dute 2027an. Hala ere, Gipuzkoako Ganberak esan du egoera exijentea dela, eta ernatzen ari diren merkatuak esploratu behar direla.
Julen Otaegi Leonet 2026ko azaroaren 6a 14:00 Paperik gabeko migranteen etxeak miatzeko lege bat onartu dute Belgikan. Philippe erregeak atzera bota du De Wever lehen ministroak astelehenean aurkeztu zion dimisioa, eta aurrekontu orokorrak negoziatzen jarrai dezala eskatu dio.
Kepa Ugarte Martiarena Bilbo 2026ko azaroaren 6a 13:55 «Pertsona zaurgarrien» hizkuntza eskubideak urratzea leporatu diete epaileei. Euskalgintzaren Kontseiluak, ELAk eta LABek elkarretaratze batean salatu dute EAEko Auzitegi Nagusiak berretsi egin duela euskara eskakizunengatik gizarte teknikarien lan deialdi bat bertan behera uzteko erabakia.
Aratz Aranburu Barrenetxea Gasteiz 2026ko azaroaren 6a 13:51 Gasteizko Udalak 1,8 milioi euroko zorra erreklamatzeko epea igarotzen utzi duela ebatzi du epaileak. Zadure eraikuntza enpresari diru hori eskatzeko eskubidea preskribatu dela ebatzi du Gasteizko Instantzia Auzitegiak. EH Bilduk udal gobernuaren kudeaketa kritikatu du, eta udalak iragarri du helegitea aurkeztuko diola epaiari.
Edurne Begiristain 2026ko azaroaren 6a 13:45 'Ghost in the Cell' filmak irabazi du Donostiako Beldurrezko Zinemaren Asteko sari nagusia. Eric Jackowitzen 'The Seeing Eye Dog Who Saw Too Much'-ek eskuratu du film laburrik onenarentzako ikusleen saria, eta Yu Chih-Chiehren 'The Last Jiangshi' lanak epaimahaiarena.
Iñaut Matauko Rada 2026ko azaroaren 6a 13:30 Etxebizitzaren alorrean nahikoa ez egitea egotzi diete Jaurlaritzari eta udalei. Etxebizitza Ekintzak plataformak uste du euskal administrazio horiek «interes espekulatiboaren alde» egiten aritu direla. Etxeak desjabetzeko eta alokairu soziala indartzeko eskatu dute, besteak beste.
Aitor Garmendia Etxeberria 2026ko azaroaren 6a 12:57 Ueno bankuaren porrotak hesituta utzi du Paraguaiko presidentea. Santiago Peñari epaiketa politikoa egingo diote finantza erakundearekin dituen loturengatik. 72 orduko atzerapena eskatu du Senatuan hitz egiteko, baina ez diote onartu. Haren abokatuak agertu dira haren ordez. Kongresuak ez du Peñaren dimisioa onartu.
Joxerra Senar 2026ko azaroaren 6a 12:55 Nafarroan, errenta zerga %5 deflatatuko da, eta aurtengo urtarriletik izango du eragina. Nafarroako Gobernuak eta EH Bilduk zerga neurriak adostu dituzte inflazioak herritarrengan duen eragina leuntzeko eta etxebizitzaren auzia eztabaida fiskalaren erdigunean jartzeko. 1.190 euroko gutxieneko pentsioa bermatuko da hamalau ordainsaritan.
Eneko Imaz Galparsoro 2026ko azaroaren 6a 12:40 Trumpen porrotak galera handiak eragin dizkie AEBetako eta Asiako burtsei. Wall Streeteko Nasdaq indizeak %5,5 galdu zuen atzo, eta Japoniako eta Hego Koreako burtsek %6ko galerak izan dituzte. Alderdi Demokratak adimen artifizialari erregulazioa jarriko dion beldur dira inbertitzaileak.
Aitor Biain 2026ko azaroaren 6a 12:40 Aurrekontuak onartzeak dakarren «egonkortasuna» goretsi du Pradalesek, Madrilgo «zarata, tentsioa eta kalapita» ikusita. Espainiako Gorteetarako bozei begira jarri da lehendakaria bera, azaroaren 29ko hauteskundeen aurreko azken kontrol saioan. Espainiako Gobernuaren etxebizitza dekretuak onartzeko eskatu dio EH Bilduk EAJri.
Igor Susaeta 2026ko azaroaren 6a 12:22 Amorraturik dago Likud, bere burua agintetik kanpo ikusita. Herzog Israelgo presidentea igandean da iragartzekoa nori emango dion gobernua osatzeko ardura. Arabiarrak erakarrita, Eisenkot da babes gehien lortu duen hautagaia; betoa jarri dio Netanyahuri.
Imanol Magro Eizmendi 2026ko azaroaren 6a 12:20 Espainiak oliba-olio ekoizpenaren %12 biltegiratzea agindu du, prezioa gehiago apaldu ez dadin. Nafarroan gutxi nabarituko da, sasoi honetan %10 kilo gutxiago biltzea espero da eta. Duela bi urte baino %55 merkeago dago produktua.
Ion Orzaiz 2026ko azaroaren 6a 10:30 Biomedikuntza ikerlariek salatu dute ez dizkietela baldintzak hobetu, lau urte pasatu diren arren Espainiako Zientzia Legea onartu zenetik. Ikerketa biomedikoko langileen soldatak Osakidetzakoekin parekatzeko eskatu dio ELAk Eusko Jaurlaritzari. Egoera onbideratu ezean mobilizazioak areagotuko dituztela ohartarazi dute.
Imanol Magro Eizmendi 2026ko azaroaren 6a 09:40 Koldo Garciak esan du PPk dirua eskaini ziola Espainiako Gobernuari kalte egiteko informazioaren truke. Alberto Duran PPko abokatuak ukatu egin du salaketa. Garcia kartzelan dago ustelkeria kasu batean eskupekoak onartzegatik.
2026ko azaroaren 6a 08:50 Bi gazte atxilotu dituzte Tolosan, bi udaltzaini eraso egitea egotzita. Ertzaintzak ikerketa abiatu du, gertatutakoa argitzeko. Udaltzainen aurkako erasoa txarretsi du Tolosako Udalak.
Julene Muruaga Hiriart 2026ko azaroaren 6a 05:10 Propaganda ikastetxeetan, 1918ko armistizioaren oroimenaren izenean. Udan, Frantziako Hezkuntza Ministerioak direktiba berri bat bidali dio ikastetxe orori: hemendik aurrera, lehen mailatik lizeora, ikastetxe guztiek Lehen Mundu Gerrako Armistizioaren Eguna ospatu beharko dute, eta «Frantziaren alde hilak» omendu.
Edurne Elizondo Iruñea 2026ko azaroaren 6a 05:10 Iragana ulertzeko aztarnak. Andion Arteaga eta Mikel Arlegi neandertalen bizimoduaren arrastoen bila hasi ziren Abaunzko koban lanean; anitzez gehiago aurkitu dute, ordea: DNA eta kolagenoa dituzten neandertal hezur batzuk.
Xalbat Alzugarai Etxeberri Ahetze 2026ko azaroaren 6a 05:05 «Xalbadorrek arrazoia xoragarriki erabiltzen zuen». Txomin Ezponda Xalbadorrekin hasi zen oholtza gainean bertsoak kantatzen. Haren bikaintasunaz mintzatzeaz gain, 2006 bitarte bertsolaritzak lagunak eman dizkiola kontatu du; txapelketan baino gehiago plazan ibiltzea gustatu zaio.
Eñaut Agirrebengoa 2026ko azaroaren 6a 05:05 Alaves zimel eta goibel dago udazkenean. Alaves gainbeheran iritsiko da gaur Sevillaren aurka jokatuko duen lehiara (21:00, DAZN). Garaipenik ez du lortu azken zazpi partidetan, defentsako zein erasoko arazoek eraginda. Lesioek ere kalte egin diote, baita jokalari berrien maila apalak ere.
Maddi Iturriotz Alkorta 2026ko azaroaren 6a 05:05 «2024ko Behobian arantza geratu zitzaidan, eta orain prestatuago nator». Lasterketa laburragoekin aseta, Behobia-Donostian bigarrenez parte hartuko du Melerok. Horren ostean, bere lehen maratoia egingo du, Donostian bertan. Diziplina horretan «hasiberria» den arren, prestaketa lanekin «ikasten» eta «gozatzen» ari da.
Nerea Intxausti Castiñeira 2026ko azaroaren 6a 05:05 «Mundu digitalak posible egiten ditu lotura linguistiko nazionalak». Daniel Cetra politologoak iritzi dio ez globalizazioak eta ez digitalizazioak ez dituztela desagerraraziko estaturik gabeko nazioak, eta ezinbestekoa dela hizkuntzak elkarrekin biziko diren eremuak sortzea.
Urtzi Urkizu Urnieta 2026ko azaroaren 6a 05:00 'Desagertuta 2' filmatzeko lanak amaitu dituzte. Zortzi astez aritu dira fikzio arrakastatsu horren sei atal berriak filmatzen. Aurreneko denboraldian bezala, euskarazko eta gaztelaniazko bertsioak aldi berean grabatu dituzte.
Xalbat Alzugarai Etxeberri 2026ko azaroaren 6a 05:00 Xalbador: txapelketako txistuez gaindiko bertsolaria. Bihar beteko da Xalbadorren heriotzaren 50. urteurrena. Haren heriotzaren eta 1967ko Bertsolari Txapelketa Nagusian ukan txistuen ondotik bertsolariaren «irudi partzial bat» bakarrik zabaldu dela nabarmendu dute haren bilobek.
Amaia Igartua Aristondo Leioa 2026ko azaroaren 6a 05:00 Etxea eta ortua Marten. EHUko Ibea ikerketa taldeak ezusteko asko topatu ditu Marten, eta bizigarritasunean ari dira lanean orain, analogoak erabilita: Martekoen antzekoak diren Lurreko materialetan landareak ernatzea lortu dute.
Gotzon Hermosilla Bilbo 2026ko azaroaren 6a 05:00 «Grebak tresna bat izan behar du biharamunean gehiago izateko, eta indartsuago egoteko». Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sareak V. Topaketa egingo du larunbatean Bilbon, eta greba deialdia izango dute hizketagai nagusi. Salvadorrek «greba arrakastatsua» espero du: «Jendea haserre dago, eta amorru giroa nabaritzen dugu».
Irune Lasa DONOSTIA 2026ko azaroaren 6a 05:00 «Supermerkatuetako zibererasoa ardura faltagatik gertatu da». Europako zazpiehundik gora supermerkatuk zibereraso bat nozitu dute aste honetan, eta milaka tona elikagai galdu dira. Penillak azaldu duenez, gailu konektatuen zibersegurtasunaz kontzientzia hartu beharra dago.
Garazi Izagirre Aiestaran Donostia 2026ko azaroaren 6a 05:00 Historiaurrea sorberritzen, zantzuei tiraka. Donostiako San Telmo museoak Mauricio Anton paleoartistaren zenbait lan bildu ditu ‘Mauricio Anton: artea eta paleontologia’ erakusketan.
Irati Jimenez 2026ko azaroaren 6a 04:45 Gaupasa kluba. Irati Jimenezek 'Gaupasa kluba' bere lehen ipuin liburua aurkeztuko du astelehenean. Literaturaren aldeko «maitasunezko manifestu bat» da lana, literaturak argia egiteko duen gaitasunari egindako omenaldia. 'Maldan behera' ipuinaren hasiera da hau.
Maddi Iturriotz Alkorta 2026ko azaroaren 5a 21:48 Realak bana berdindu du Lyonen aurkako Europa ligako neurketan. Etengabeko kontraerasoan aritu dira bi taldeak. Oskarssonek sartu du Realaren gola, 28. minutuan, eta Tolissok Lyonena, 54.ean. Marrerok geldiketa erabakigarri bat egin du 90. minutuan. Txuri-urdinek oso zail dute zortzi onenen artean sailkatzea.
Ekhi Erremundegi Beloki 2026ko azaroaren 5a 21:06 David Fernandez EH Bilduko Harreman Politikoetako lantaldeko kide izango da. Otegik eman du albistea. 2012tik 2015era Kataluniako Parlamentuko diputatu izan zen Fernandez CUPekin.
Beñat Mujika Telleria 2026ko azaroaren 5a 20:27 Paraguaiko presidenteak dimititu egin du. Paraguaiko Ueno bankuaren porrota dela-eta utzi du kargua. Ia hiru milioi herritar ziren banku horretako bezero.
Goiatz Iza Erkis Hernani 2026ko azaroaren 5a 18:16 Xabi Solanok antzerkira salto egingo du 'Aitaren hauspoa' antzezlanean, bizipen pertsonaletatik sortutako obra batean. Ximun Fuchsek idatzi eta zuzendu du, eta, Solanorekin batera, Sua Enparantza ariko da aktore gisa. Abeslariaren aitaren heriotzatik abiatutako obra da, eta aitatasuna jorratzen du batik bat. Urtarrilaren 21ean estreinatuko dute, Hernanin.
Ion Orzaiz IRUÑEA 2026ko azaroaren 5a 18:15 Etxe eskubidearen aldeko eragileek 70 mobilizaziotik gora eginen dituzte A-11ko greban. Manifestazio nagusiak Hego Euskal Herriko hiriburuetan eginen dituzte, eguerdian, eta protestek segida izanen dute arratsaldez, dozenaka herritan. «Etxegabetzeak etetea» eta «prezioak jaistea» exijitu dute.
Odile Bourguignon Goñi Usurbil 2026ko azaroaren 5a 18:04 'Hiru olatuak': Paul Urkijoren lehenengo film garaikidea. Bermeoko kondaira batean dago oinarritua, baina gaur egungo euskal gizartean girotua; Usurbilen izan dira eszena bat grabatzen. Zuzendariak inoiz baino aurrekontu handiagoa du filma ekoizteko, eta, hala, thriller psikologiko bat onduko du.
Leire Casamajou Elkegarai BAIONA 2026ko azaroaren 5a 17:30 Debaldeko borroka baten mentura. Lansarien eta erretreta pentsioen emendatzea galdegin dute Baionako karriketan, biziaren kariotzearen kontrako lanbidearteko grebaren egunean. Manifestariak kezkaturik ibili dira mobilizazioen lorpen eskasia dela kausa.
Kepa Ugarte Martiarena Bilbo 2026ko azaroaren 5a 17:05 ELAk Kutxabanki egotzi dio euskarari «bizkarra ematea», langileen eta bezeroen kaltetan. Egoera salatzeko elkarretaratze bat egin dute, Kutxabankeko Bilboko egoitzaren aurrean. ELA sindikatuak iragarri du hilero egingo dituela mobilizazioak eta protestak.
Aratz Aranburu Barrenetxea 2026ko azaroaren 5a 16:46 Arabako suhiltzaileek salatu dute aldundiak ez duela bete lantaldea handitzeko akordioa. 2026a eta 2027a bitartean 36 postu sortu behar zirela adostu zuten, baina ez da halakorik gertatuko. Suhiltzaileek lan baldintza «prekarioetan» lan egiten dutela adierazi dute.
Uxue Rey Gorraiz 2026ko azaroaren 5a 16:00 Galeraren eta bizitzaren arteko tentsioan diren poemekin osatu du Mikel Etxaburuk bere liburu berria. 'Matxe-matxe' izenburua du lanak, eta bere literatur ibilbideko seigarren poema liburua du autoreak. Olerkiak musikaz josi eta haiekin ikuskizun bat muntatzeko lanean ari da; urtarriletik aurrera aurkeztuko dute.
Julen Ugartemendia Carcedo 2026ko azaroaren 5a 15:39 Donostiako Udalak Eusko Jaurlaritzari lagako dizkio Txomin Enea II eremuko lursailak. Bilera egin dute Espainiako Etxebizitza Ministerioak, Jaurlaritzak eta udalak, eta Txomiñenea auzoan garatuko duten proiektua izan dute hizpide. Besteak beste, planteatu dute Martuteneko kartzela eraistean memoria historikoa kontuan hartzea.
Eneko Imaz Galparsoro 2026ko azaroaren 5a 15:18 Azpeitiko Elmubasen lehen enpresa itunak euskaldunak kontratatzea lehenetsiko du. ELA sindikatuak sinatutako akordioari esker, enpresako langileek euskara ikasi ahal izango dute lanaldiaren barruan. Hitzarmenean soldatak igotzea eta lanorduak murriztea ere jasotzen da.
Igor Susaeta 2026ko azaroaren 5a 15:11 Ez da giro AEBetako errepublikanoen artean. Alderdikideen artean geroz eta ozenago entzuten dira Trump bozetako porrotaren erantzule egiten duten ahotsak. Hautagai batzuk posizionatzen ari dira 2028ko presidentetzarako hauteskundeetarako bidean.
Imanol Magro Eizmendi 2026ko azaroaren 5a 14:55 Enerpacek berretsi egin du Mallabiko instalazioko berrogei langileak kaleratu nahi dituela. Enpresak eta sindikatuek enplegua erregulatzearen inguruko bilera egin dute. Langileek erosle bat aurkitzeko denbora eskatu diote enpresari.
Edurne Begiristain Gasteiz 2026ko azaroaren 5a 14:35 Eusko Legebiltzarrak baztertu egin du Araba, Bizkai eta Gipuzkoa osoa tentsio handiko eremu izendatzea. EH Bilduren ekinbidea atzera bota dute, eta EAJ eta PSE-EErena onetsi. Onartutako testuak planteatzen du tentsio handiko eremuen izendapena legeak ezarritako baldintzak betetzen dituzten udalerri guztietara zabaltzea, herritarren %72ri babesa emateko.
Iñaut Matauko Rada BILBO 2026ko azaroaren 5a 14:10 Klimarako finantzaketa handitzeko eskatuko dio Jaurlaritzak Bruselari COP31n. Azaldu dute orain arte Jaurlaritzak ordaindu dituela egokitzapen proiektuak, baina uste dute EBren funtsak erabili behar direla klima larrialdira hobeto moldatzeko.
Maite Asensio Lozano 2026ko azaroaren 5a 13:36 Nafarroako Auzitegiak zazpi urteko zigorra ezarri dio gizon bati adingabe bat bortxatzeagatik. 2025eko maiatzean izan zen erasoa, Iruñean. Biktimak 14 urte zituen, baina ez dute frogatutzat jo erasotzaileak bazekienik hark zer adin zuen, eta horrek zigorra txikitu du.
Aratz Aranburu Barrenetxea Gasteiz 2026ko azaroaren 5a 13:31 Gasteizko hamazazpi auzo elkartek salatu dute udalak «erabat» baztertu duela herritarren partaidetza. Urriaren 22an elkarteek bilera bat egin eta gero, «baliogabetuak» geratu direla adierazi dute. Auzotarren proposamenak «bigarren mailan» uztea eta erantzunak «modu txarrean» ematea leporatu diote udalari.
Imanol Magro Eizmendi 2026ko azaroaren 5a 13:25 Cap Capitalek sindikatuei esan die Tubos Reunidoseko langileen %20 kaleratuko lituzkeela. Enpresa erosteko asmoz langileekin bildu den lehen hautagaia izan da. Argi utzi du ezingo lukeela bere gain hartu SEPIrekin duen zorra. Ez du interesik Iruña Okako plantan.
Eneko Imaz Galparsoro 2026ko azaroaren 5a 13:15 CAF zigortu dute, amiantoaren prebentzioan «arau hauste larri bat» egiteagatik. Jaurlaritzak CAFi ezarritako 196.746 euroko isuna berretsi du Donostiako auzitegi batek. 2023an Beasaingo lantegiko zenbait pabiloitan amiantoa atzeman zuten, eta enpresak ez zuen prebentzio neurri egokirik hartu zenbait langile lanera itzuli aurretik.
Julen Otaegi Leonet 2026ko azaroaren 5a 13:10 Bonba mehatxu faltsuek hainbat hegaldiri eragin diete Europan, asteon bigarrenez. Dozenatik gora hegaldi egon dira mehatxupean, eta horietako hiru desbideratu egin behar izan dituzte. EBk adierazi du oraindik «goiz» dela esateko bonben abisuek zerikusirik ote duten elkarrekin.
Xabier Martin 2026ko azaroaren 5a 13:00 Atzera bota dituzte Berangoko auzian ebatzitako absoluzioaren aurkako helegiteak. Epaiketan akusazio partikularraren rola bete zuten taldeek aurkeztu zuten absoluzioaren aurkako helegitea, Voxek eta Dignidad y Justiciak, baita fiskalak ere, baina epaileak ez ditu aintzat hartu.
Igor Baigorri Perez 2026ko azaroaren 5a 12:30 Gutxieneko soldata %5,3 igoko da datorren urtean Hegoaldean, 1.286 euroraino. Espainiako Lan Ministerioak argitaratutako testua onartuz gero, 65 euro igoko da SMIa hilean. Sindikatuek %7ko igoera eskatzen diote Madrili, erosahalmena berreskuratzeko. Azaroaren 16tik aurrera onartu ahal izango du Ministroen Kontseiluak.
Aitor Garmendia Etxeberria 2026ko azaroaren 5a 12:24 Hamar urteko kartzela zigorra ezarri diote Hong Kongeko protestetako liderretako bati. Joshua Wong ekintzaileari atzerriko indarrekin konspiratzea leporatu diote. Bigarren aldia da Hong Kongerako Segurtasun Legea aplikatuta zigortzen dutena; urtarrilean zen espetxetik irtetekoa.
Ion Orzaiz IRUÑEA 2026ko azaroaren 5a 11:40 Lizarrak hartuko du 2027ko Nafarroa Oinez, 'Herritik errotik' lelopean. Lizarra ikastolak «auzolana eta herrigintza» aldarrikatuko ditu heldu den urteko festan. Aurtengoaren balorazio «oso positiboa» egin dute Erentzun eta San Fermin ikastolek: «Helburuak bete dira».
Peru Amorrortu Barrenetxea 2026ko azaroaren 5a 11:35 Bizkaiko Etxebarri erretegia da munduko jatetxerik onena, 'The World's 50 Best Restaurants' zerrendaren arabera. Atxondoko Axpe auzoko erretegiak eskuratu du lehen postua, iaz bigarren geratu ostean. Erresuma Batuko William Reed Business Media enpresak ontzen du zerrenda, sukaldariei eta kritikariei galdetuta.
Xabier Martin 2026ko azaroaren 5a 11:30 Etxebizitza da EAEko herritarren lehen arazoa, segurtasuna bosgarrena, eta migrazioa seigarrena. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako herritarrek egoera politikoaren inguruan zer kezka dituzten aztertu du Soziometroak. Emaitzek islatu dute herritarren %82rentzat azaroaren 29ko bozak «oso garrantzitsuak» edo «nahiko garrantzitsuak» direla.
Iosu Alberdi 2026ko azaroaren 5a 11:15 Jose Maria Quesadaren aitortzarako eta erreparaziorako urratsak egiteko eskatu du GEBehatokiak. Quesada 1968an hil zen, Polizia frankistaren torturen ondorioz. Espainiako Gobernuari aitortza instituzionala eskatu diote, eta Donostiako Udalari, berriz, aitortza hori babesteko eta Meliton Manzanas torturatzaileak jasotako ohore oro ezabatzeko.
Leire Casamajou Elkegarai BAIONA 2026ko azaroaren 5a 10:00 Manifestazioen harira «adingabe bat berritan atxilotu izana» salatu du Etxepareko ikasle asanbladak. Joan den larunbatean biziaren kariotzearen kontra eginiko manifestazioarekin lotu dituzte atxiloketak. Bestalde, gaur goizean, Cassin lizeoko hiru ikasle atxilotu dituzte gutienez, blokeoa egin nahian ari zirela.
Maddalen Omaetxebarria Bilbo 2026ko azaroaren 5a 10:00 Bigarrenez Bilboko familia baten etxegabetzea behin-behinean geldiarazi dutela jakinarazi du AZETek. Sindikatuko kideak «pozik» agertu dira, berriz ere «herri mugimenduaren bidez» etxegabetzea gerarazi dutelako. Sindikatuak salatu du gizon batek emazte ohia «zigortzeko» abiarazi duela etxegabetzea.
Leire Casamajou Elkegarai 2026ko azaroaren 5a 08:00 Lansariak igatearen alde eta austeritatearen kontra, greba orokorra eginen dute gaur. Intersindikalaren manifestazioa Baionako geltokitik abiatuko da, 10:30ean. Juntatu aitzin, ikastetxeen arrablokeatzeko asmoa dute lizeotarrek. Eragile gehienek mobilizaziora batzera deitu dute.
Jon Eskudero 2026ko azaroaren 5a 05:10 «Zortzigarren txapelak lehenak adinako ilusioa piztu dit». Beste behin ere, Mikel Lopetegi 'Urra'-k irabazi du Euskal Herriko Harri Txikien txapelketa. Sasoirik onenean egon ez arren, proba guztietan izan da lehena. Eskura dauka Aimar Irigoienen errekorra, hark bederatzi bider jantzi baitzuen txapel preziatua.
Xalbat Alzugarai Etxeberri 2026ko azaroaren 5a 05:00 Uraren zaintza izanen du ardatz aurtengo Lurramak. Ostiralean hasi eta igandera arte izanen da azoka, Miarritzeko Irati gelan. ‘Ama ura zaindu’ izanen da aurtengo leloa, idorte urtean uraren erabileraz gogoeta egin nahi baitute.
Urtzi Urkizu 2026ko azaroaren 5a 05:00 Lurreko telebista digitala aldatu egingo da gaur Hego Euskal Herrian. Goizeko zortzietan telebista gehienetan kanalak berriro sintonizatu egin beharko dira, bestela ezingo baitira kate batzuk ikusi. Bereizmen ultrahandian hasiko dira emititzen hainbat kate. La Septima kate berriak eguerdian hasiko ditu emankizunak.
Peru Amorrortu Barrenetxea 2026ko azaroaren 5a 05:00 «Artea da ezberdinen arteko zubiak eraikitzeko tresna bakarra». Askok 'Touré Detektibea' telesailean agertu delako izango dute gogoan Gorsy Edu, baina aktorea baino askoz gauza gehiago da ekuatoreginearra, eta Afrikaldia inauguratu zuen asteartean, ikuskizun musikal batekin. Bertan jaso du EITBk emandako saria.
Ibon Meñika eta Agus Hernan 2026ko azaroaren 5a 05:00 Gernikaren herritik, hiru urtez, bakearen eta justiziaren alde.
Ramon Olasagasti 2026ko azaroaren 5a 05:00 Sayed Alishah Farhang errefuxiatu afganiarrak jasoko du 2026ko WOP Mendi Film saria, ‘Champions of the Golden Valley’ film arrakastatsuko protagonistak. Sorterrian, talibanen altxamenduek gogor zigortutako Bamyan eskualdean, mendiko eskiko txapelketa bat sendotzeko ahalegina egin zuen urte luzez, eskiaren bidez osasuna, aisia eta genero berdintasuna sustatzeko. Gaur egun Alemanian bizi da, erbesteratuta.
Kelmene Abaitua Isacelaya 2026ko azaroaren 5a 05:00 Bizitza kapitalaren aurretik, etxebizitza eskubidea negozioaren aurretik.
Paulo Ostolaza Gasteiz 2026ko azaroaren 5a 05:00 «Lan ona egiten badugu, alderdiek hitz egin ahalko dute prezioak jaisteaz». Greba orokorraren atarian, etxebizitza sindikatuen jardunak irekitzen dituen «aukera politikoak» nabarmendu ditu Pisanok. Defendatu du langile klasearen arazo ekonomikoez aritzea dela diskurtso erreakzionarioei aurre egiteko bidea.
Xalbat Alzugarai Etxeberri 2026ko azaroaren 5a 05:00 «Nire helburua ez zen mezu ekologiko bat modu dramatikoan transmititzea». Aurtengo Lurramaren afixan itsasoa eta mendia agertzen dira, azokaren xedeetako bat baita Euskal Herriko kostaldeko eta barnealdeko jendea elkartzea.
Irati Abarrategi Kortabarria 2026ko azaroaren 5a 05:00 Euskarazko bideojokoen etorkizuna hizpide. Larunbatean egingo dituzte euskal bideojokoen Jokoteknia jardunaldiak. Aurten euskal bideojokoen azoka antolatu dute lehenengoz.
Iratxe Muxika Karrion Aretxabaleta 2026ko azaroaren 5a 04:55 Bertsozaleak, aretoak ezarritako neurrian. Bukatu dira Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finaleko sarrerak, eta bide beretik doaz finalaurreko saioetakoak. Makroekitaldietako joera bertsogintzara ailegatu ote da?
Kepa Ugarte Martiarena Barakaldo 2026ko azaroaren 4a 21:45 Jauzia Gara zer jarduerak ardaztuko duten aurkeztu dute. Jaurlaritzak euskara suspertzeko ekinbide berriak aurkeztu ditu, elkarbizitzarako garrantzitsuak diren esparruetan eragiteko. Aurkezpena Barakaldoko BECen egin dute, hainbat alorretako berrehun ordezkariren aurrean. Lankidetzarako deia egin dute.
Iñigo Astiz 2026ko azaroaren 4a 20:05 Bilboko Bira kulturguneak programazioa etengo du. Sare sozialen bidez eman dute berria. Guneak zabalik jarraituko du, eta ekitaldi batzuk antolatuko dituzte, baina ez du izango orain arte izan duen kultur egitarau jarraiturik. Iazko ekainean jakinarazi zuten laguntzak «dezente» murriztu zizkietela.
Edurne Begiristain 2026ko azaroaren 4a 19:30 Salatu dute funts batek Gasteizko Alde Zaharreko familia bat etxegabetu nahi duela. Black Stone inbertsio funtsak sustatutako etxegabetze agindua abenduaren 2rako dago ezarrita. Etxebizitza Sindikatu Sozialistak salatu du bi adingabe dituen familia bat kalean geratuko dela bizitoki alternatibarik gabe.
Iñigo Astiz Barakaldo 2026ko azaroaren 4a 18:51 Santu baten giza kontraesanak azaleratuko ditu 'Rafaela' filmak. Egunotan amaituko dituzte Alba Lozanok zuzendutako 'Rafaela' pelikularen filmatze lanak. Rafaela Ibarra ongile eta santu izendatuaren nondik norakoak kontatzen ditu lanak, eta euskaraz filmatu dute osorik. Hurrengo urtean helduko da aretoetara.
Ibai Maruri Bilbao 2026ko azaroaren 4a 18:50 Zuzeneko laguntzak lehenetsiko ditu Bizkaiko Ekonomia Sustatzeko Sailak. Datorren urtean 83,4 milioi euro izango ditu, aurten baino %2,5 gehiago.
Gotzon Hermosilla 2026ko azaroaren 4a 18:35 Arrantzak izango du igoerarik handiena Jaurlaritzaren Nekazaritza Saileko aurrekontuetan. Sailak 272 milioi euroko aurrekontua aurkeztu du, iazkoa baino %2,1 handiagoa. Oposizioaren ustez, igoera ez da benetakoa, inflazioagatik eta aurreko urteetako murrizketengatik.
Aitor Garmendia Etxeberria 2026ko azaroaren 4a 18:30 Trumpek zaplaztekoa hartu du, eta demokratek Kongresu osoaren kontrola eskuratu dute. AEBetako agintaldi erdiko bozen ostean, demokratek gehiengoa izango dute Senatuan eta Ordezkarien Ganberan. Trumpek aitortu du Iranen kontrako gerra dela-eta galdu dituela bozak «hein handi batean». Ez da 'impeachment' baten beldur: «Ezta apur bat ere».
Julen Ugartemendia Carcedo 2026ko azaroaren 4a 18:03 Orioko Udalak eskatu dio Jaurlaritzari «lehenbailehen» konpontzeko ‘Gure Gaskuña’ itsasontziaren egoera. Berrogei egun baino gehiago igaro dira ontzia erre zenetik. Udalak dioenez, azken egunetan erregaiarenak izan daitezkeen orbanak eta usainak antzeman dira.
Eneko Imaz Galparsoro 2026ko azaroaren 4a 17:45 Emakumeak gero eta leku gehiago hartzen ari dira Gipuzkoako enpresetako ardura postuetan, motel bada ere. Lurraldeko enpresetako zuzendari nagusien %13 baino ez dira emakumezkoak, Aspegi elkarteak eginiko ikerketa baten arabera. Hautaketa prozesuetan gardentasunik eta objektibotasunik ez dagoela salatu dute.
Xabier Martin 2026ko azaroaren 4a 17:30 Jaurlaritzako Giza Eskubideen Sailak ia %8 handitu du aurrekontua, besteak beste «biktimen gaineko arreta hobetzeko». Maria Jesus San Joseren sailak ia 400 milioi euro izango ditu 2027an, «justizia eredu modernoagoa eta hurbilagoa garatzen jarraitzeko eta giza eskubideen, memoriaren eta bizikidetzaren politikak sendotzeko».
Ekhi Erremundegi Beloki 2026ko azaroaren 4a 17:29 Berrehun elkartek babestu dute euskalgintzaren mobilizazioa. Euskararen koofizialtasuna aldarrikatuko du Euskal Konfederazioak azaroaren 21ean, Baionan.
Amaia Igartua Aristondo Bilbo 2026ko azaroaren 4a 16:36 Aita Donostiaren alde abangoardista erakusten duen pieza «anbiziotsu» bat berreskuratu du Euskadiko Orkestrak. Asisko San Frantziskoren bizitzaz dihardu 'La vie profonde de Saint François d’Assis' izeneko konposizioak. Euskadiko Orkestrak joko du etzitik aurrera, Donostian, Bilbon, Gasteizen eta Iruñean.
Ekhi Erremundegi Beloki Paue 2026ko azaroaren 4a 16:30 «Bada euskara auzitan emateko gogoa». Prefeturaren diskurtso «surrealista» deitoratu du Kurutxarrik. Herriko etxeek euskararen alde egitea defendatu du.
Ion Orzaiz 2026ko azaroaren 4a 16:30 Euskararen erabilera «aktibatzeko» kanpaina iragarri du Taupa mugimenduak. Euskararen Nazioarteko Egunaren karira ondu dute kanpaina. Afixak jarri nahi dituzte Euskal Herri osoan, «euskararen erabileraren inguruko kontzientzia» pizteko.
Iraia Leon Pego 2026ko azaroaren 4a 16:10 Hauteskundeen emaitzak zalantzan jartzea «benetako arriskua» dela ohartarazi du Israelgo Hauteskunde Batzordeak. Bozetan ez dela iruzurrik egon frogatu dute ikerketek. Israelgo presidentea gaur eta bihar bilduko da alderdiekin, erabakitzeko nori eman gobernua osatzeko ardura.
Amaia Jimenez Larrea 2026ko azaroaren 4a 16:03 Ekaitz Gonzalezek jaso du euskarazko antzerki sorkuntzaren SGAE Fundazioa-Dantzerti saria. 'Puntua' lanagatik eman diote saria sortzaile donostiarrari. Bertsolaritza da proiektuaren ardatzetako bat, eta epaimahaiak lan sarituaren «kalitate literarioa eta proposamen dramatikoa» azpimarratu ditu, besteak beste.
Julen Ugartemendia Carcedo 2026ko azaroaren 4a 16:03 Legazpiko Bellotako langile guztiei ezarri diete aldi baterako erregulazioa. Tailerretako langileak 2023tik daude egoera horretan, baina orain langile talde osoari eragingo dio neurriak: 206 behargini.
Paula Marques Sanchez Bilbo 2026ko azaroaren 4a 15:55 Joxemi Zumalabek eta Bizilurrek herri mugimenduen «korapiloak» aztertu dituzte liburu batean. Euskal Herriko herri mugimenduen inguruko «hausnarketa kolektibo» baten emaitza plazaratu dute, haien eraginkortasuna eta dituzten arazoak aztertu ostean.
Igor Baigorri Perez 2026ko azaroaren 4a 15:50 Hiru pertsona hil dira Pitillasko txerri ustiategi batean. Minda biltzeko hobi baten barruan geratu dira itxita, oxigeno urriko eremu batean, eta ezin izan dira atera. Hildakoetako bi familia bereko kideak ziren; 61, 37 eta 33 urte zituzten.
Joxerra Senar 2026ko azaroaren 4a 15:45 Nafarroako larrialdietako sistema berria kentzeko eskatu dute 112ko langileek. Aldaketa ezarri zenetik, premiazkoak ez diren polizia deiak %10 inguru handitu dira, eta %20 handitu da erantzuteko denbora. Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak ez dituzte beren patruilak geolokalizatzen, ezta gertaeren informaziorik ematen ere.
Iñaut Matauko Rada 2026ko azaroaren 4a 15:40 Pirinioetako glaziarrek batez beste bi metroko lodiera galdu dute azken urtean. 2021-2022 eta 2022-2023koen osteko urterik txarrena izan da aurtengoa, nahiz eta uda aurreko hilabeteetan elur eta izotz asko pilatu. Ossoue glaziarra izan da kaltetuena, 3,1 metroko lodiera galdu baitu batez beste.
Maddalen Omaetxebarria Bilbo 2026ko azaroaren 4a 15:35 Etxebizitzaren alorrean «neurri zehatzak eta eraginkorrak» eskatu ditu Etxebizitza Ekintzak plataformak. Elkarretaratzea egin dute Bilboko udaletxearen aurrean, egoera «onartezina» dela salatu eta konponbideak eskatzeko.
Maite Asensio Lozano Santurtzi 2026ko azaroaren 4a 15:01 Ander Saenzen atxiloketan parte hartu zuten sei udaltzainak kargutik kentzeko eskatu du familiak. Ekainean hildako gaztearen senideek eta lagunek idatzi bat erregistratu dute Santurtziko udaletxean, erakundeak «benetako txosten bat» egin dezan, prozedura judizialari itxaron gabe. «Denbora pasatzen uztea» egotzi diote udal gobernuari.
Joanes Ruiz Asurmendi 2026ko azaroaren 4a 14:54 Realak aurrerapausoa eman nahi du Europan, Lyonen kontra. Aurreko jardunaldian Norvegian 0-6 irabazi ostean, Anoetan lehen hiru puntuak eskuratzeko erronka du, ligaxkako lehen zortzi postuetara gerturatzen segitzeko. Partida arrisku handikoa izendatu dute, eta udalak «segurtasun operazio berezia» prestatu du.
Aitor Biain Gasteiz 2026ko azaroaren 4a 14:40 Zibersegurtasuneko eta larrialdiei erantzuteko inbertsioak indartuko ditu Segurtasun Sailak. Pistolak berrerabiliko dituzte, eta BABES aginte bakarreko sistema eratzen hasiko dira, horretarako diru sailik gorde ez badute ere. Zupiriak elkartasuna adierazi die Bilboko dendariei eta herritarrei.
Aratz Aranburu Barrenetxea 2026ko azaroaren 4a 14:36 EH Bilduk salatu du inbertsio funtsen menpe geratu direla Gasteizen diru publikoz finantzatutako 981 etxebizitza. Koalizio abertzaleak azpimarratu du bere garaian 28 milioi euroko laguntza publikoa jaso zutela Vitalquilerren etxebizitzek. Horregatik, «azalpenak eta neurri zehatzak» eskatuko dizkio udal gobernuari.
Iosu Alberdi 2026ko azaroaren 4a 14:20 UPNk osoko zuzenketa aurkeztu dio Nafarroako Gobernuaren aurrekontu proiektuari. Alderdi erregionalistak argudiatu du aurrekontuak lotuta egon behar direla «hobekuntza zehatzekin», eta gobernuak ez duela halakorik egin.
Edurne Begiristain 2026ko azaroaren 4a 13:40 Bost urte eta hamaika hilabeteko espetxe zigorra ezarri diote gizon bati bikotekidea bortxatu, jo eta mehatxatzeagatik. Nafarroako Auzitegiak zigorra ezarri dio Iruñerriko gizon bati, bikotekide ohiari behin eta berriz jazartzeagatik sexu erasoen eta indarkeria fisiko eta psikologikoaren bidez. Akordioa egin dute fiskaltzak, akusazio partikularrak eta defentsak.
Edurne Begiristain Gasteiz 2026ko azaroaren 4a 13:15 Gutxienez 4.814 emakume izan dira indarkeria matxistaren biktima Araba, Bizkai eta Gipuzkoan urrira arte. Sexu askatasunaren aurkako delituak %8,1 ugaritu dira epe horretan. 25 urte bete dira bortxa matxistaren biktimei arreta integrala emateko EAEko erakundeek lehen akordioa sinatu zutenetik, eta instituzioek bide hori indartzeko konpromisoa berretsi dute.