Gaiak

Bertsolarien sehaska
Larunbatean jokatu zen Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketa. Herriz herri, bertso eskoletan prestatzen dira bertsolari gazteak horretarako; Villabonan, adibidez. Urtean bermatuta daukaten plaza bakarra da, eta, hein batean, gainerakoak ere Eskolartekoak baldintzatzen dituela azaldu dute.

Musikaren erritmoan
Ikusgarria bada ere, kirol ezezaguna da igeriketa artistikoa. Euskal Herrian ere egiten da, ordea: Etxebarriko kiroldegian, adibidez, 60 neskato aritzen dira. Gaitasun ugari lantzen dituzte, entrenatzaileen arabera: malgutasuna, indarra, erresistentzia, biriken gaitasuna...

Amets Ormaetxea: «Musika beti izan da nire bizitzaren parte»
Beti eraman du musika ondoan Amets Ormaetxeak (Arrasate, Gipuzkoa, 1997). Umetan bere burua oholtza gainean imajinatzen zuen arren, ez zuen musikari izatea amesten. Orain, berriz, oholtzaz oholtza dabil, Neomak taldeko kidea baita.

Talibanengandik ihesi

Aupa, Maurizia
Maiatzaren 19an beteko dira 35 urte Maurizia Aldeiturriaga hil zela. Baina nor izan zen panderoa joz «Aupa, Maurizia!» oihu egiten zuen emakume hura?

Adrian Garcia: «Nik ere saskibaloian lehiatu nahi nuen»
Gurpil aulkiko saskibaloia ezagutu orduko maitemindu zen harekin Adrian Garcia (Gasteiz, 2002). Gaixotasun degeneratibo baten ondorioz, ezin da zutik dabiltzanekin batera lehiatu, eta Bilboko Bidaideak taldeko jokalaria da. Eurocup-1-en txapeldunorde, Kopan txapeldun, eta Ligan hirugarren izan dira aurtengo denboraldian.

Jabier Muguruza: «Haurrei opariak egiteko asmoz sortzen dut azken urteotan»
Txitxarroa eta atuna diskoa kaleratu du Jabier Muguruza musikariak. Leire Bilbaok idatzi ditu kantuen hitzak.

Gookapi, iratxoen mundua
Gookapi plataformak iratxo birtualen telesail laburrak, jolas interaktiboak eta abestiak batzen ditu, besteak beste. Doakoa da, euskaraz sortua, haurrentzat eta familientzat. Teknologia berriak erabiliz, haurrak edukien parte hartzaile aktibo bihurtu nahi dituzte.
