Euskal Herriko haurrek galderak bidaltzeko espazio bat ireki du Mantangorrik: Hau galdemina! Galdera horiei begirunez eta jostalari erantzungo die Edu Zelaietak, bi astean behin. Beraz, bidali mantangorri@berria.eus helbidera buruan bueltaka duzuen galdera hori, eta saiatuko gara erantzuna ematen.