Nola islatzen ditu irudiak koilara batek?

MATERIALA

  • Koilara bat.

1

Hartu koilara kirtenetik, eta begiratu nola islatzen duen zure irudia barrurantz kurbatzen den lekuan.

2

Jarri koilara posizio horizontalean, eta erreparatu zure irudiari. Nola aldatzen da irudia?

3

Eman buelta koilarari, eta begiratu nola islatzen duen zure irudia kanporantz kurbatzen den lekuan. Zer ikusten duzu orain?

ZER GERTATZEN DA?

Gune kurbatua gorantz duela hartzen duzunean koilara, zure irudia luze eta mehe ikusten duzu. Koilara albo batera biratzen duzunean, hau da, horizontal jartzen duzunean, zure irudia labur eta lodi ikusten duzu. Koilarari buelta ematen diozunean, irudi alderantzikatua ikusten duzu. Koilara bat ahurra –barrurantz kurbatua– eta ganbila –kanporantz kurbatua– da. Ispilu lau batek –iristen zaion argiaren parterik handiena islatzen duen gainazala da– begietan islatzen du zuzenean argia, baina ispilu ahur batek begiaren erdigunera islatzen du argia. Koilara ez denez erabat biribila, argia distantzia desberdinetara islatzen da, eta zure irudiaren forma aldatu egiten da. Ispilu ganbilak argia erdigunetik harago islatzen du, eta zure irudia alderantzikatzen du.

top