Angeluaren jarrera


Testua: Yoke yoga klasikoko elkartea

Bizitza angelu edo ertz ezberdinetatik ikusteko gaitasuna landuz gero, errazago egokitu gaitezke egoera desberdinetara. 

1. Jarri zutik, oinak hiru esku irekiren neurrira zabalduz, eta mantendu oinak bata bestearen parean. Arnasa sakon hartzen duzun bitartean, bularra ondo zabalduz, bota sorbaldak atzera.


2. Orain beso bat altxatu zuzen belarria ukituz. Mantendu begirada zure aurreko puntu finko batean.


3. Arnasa hartuz, tolestu gorputza aldamenera. Altxatuta daukazun besoa mantendu zuzen, eta bestea utzi hankatik behera txirristatzen, esfortzu gabe eta behartu gabe.


4. Arnasa botaz itzuli hasierako jarrerara.Aurretik azaldutako jarrera hori hiru aldiz errepika zenezake, aldeetara besoak txandakatuz.

top