Egur xaflekin lepokoak

Egurrezko xaflak erabili izan ditugu aurrez ere eskulanak egiteko. Sormenerako elementu aproposak direla uste dugu, aukera asko eskaintzen dizkigute. Ale honetako proposamenean lepoko bat egin dugu. Ea zuek zer asmatzen duzuen!

Materialak:

  • Egurrezko xaflak
  • Errotuladoreak
  • Soka
  • Zulagailua


Eskulana: Txatxilipurdi elkartea

1. Egurrezko xaflei zuloa egin diegu.


2. Xaflak apaindu ditugu. Guk errotuladoreak erabili ditugu.


3. Beste elementu batzuk ere apaindu ditugu. Guk zuhaitz azal batzuk apaindu ditugu. Ea zuek!


4. Soka pasatu dugu aurrez egindako zulotik. Eta listo!


top