Erlastarra


Testua: OƱatiko natur eskola.

Erlearen familia bereko intsektua da. Erle handi, potolo eta sendoa dirudien arren, ez da erlea. Gorputz oso iletsua du, beltza, marra horiak, eta ipurdi zuria.

Erreginak 2,5 cm inguru neurtzen du, eta langileak txikiagoak dira, 1,5-2 cm ingurukoak. Batez ere loreen nektarraz elikatzen da, eta polena biltzen du kumeak elikatzeko. 


NOLA UGALTZEN DA?

Udagoienean arrautza gutxi batzuk erruten ditu erreginak. Batzuetatik erlastar arrak sortzen dira. Elikagai gehiago jasotzen dutenetatik erregina berriak sortzen dira, erlamandoek estali ondoren negua igarotzera lurpean sartzen direnak. 

NON BIZI DA?

Neguan bizirauten duen bakarra ernaldutako erregina da. Negua lurpean gordeta igarotzen du, hibernazioan. Udaberrian, zulotik irten, nektarra edanaz indarberritu eta habia txiki bat egiten du lurpeko zuloren batean. 

LANGILEEN FUNTZIOAK

Langileak arduratzen dira eginda daukaten habia handitzeaz, erreginak errundako ondorengo arrautzak zaintzeaz, ontzitxoak eraikitzeaz, nektarra eta polena biltzeaz, habia garbitzeaz eta gainontzeko lan guztiez, baina inoiz ez dute arrautzarik erruten. 

ERREGINAREN FUNTZIOAK

Erreginak, habia egin ondoren, arrautza gutxi batzuk erruten ditu, eta harrak jaiotzen direnean berak zaintzen eta hazten ditu metamorfosia egin eta heldu bihurtu arte. Horiek langileak izango dira.Emeak eztena du, baina ziztatuz gero ez da hiltzen, erleak ez bezala.Habian lurrezko ontzitxoak eraikitzen ditu arrautzak, nektarra eta polena bertan gorde ahal izateko.

top