Etzanda, ama lurrarekin bat eginez, gorputzaren pisu dena utziko duzu lurraren gainean
Testua: Yoke yoga klasikoko elkartea.
1- Buruz gora etzan, ireki hankak pixka bat eta utzi eskuak gorputzaren alboetan luzatuta, esku-azpiak gora begira dituzula.
2- Aukeratu zure gustuko kolore bat. Oinetatik hasiko zara: imajinatu zure oinak margotzen ari zarela.
3- Gauza bera egingo duzu gorputzeko enborrarekin, eta, margotu ahala, gero eta gehiago lasaituko duzu. Irudikatu, aldi berean, aireak eta eguzkiak gorputz zatiak lehortzen dituztela.
4- Besoak margotuko dituzu, eta burua azkenik. Bukatzen duzunean segi lurrean etzanda lasai, gorputza nola erlaxatzen den nabarituz.
Jarrera hau 5-10 minutu luza dezakezu.