

Gauzekiko loturak askatzen dituzunean, alde egiten uzten diezunean, hutsunearen ordez, lasaitasuna sentituko duzu. Gorputzak era askotako tentsioak gordetzen ditu, eta, askatzen ditugunean, bakean eta erlaxatuta sentitzen gara.
Testua: Yoke yoga klasikoko elkartea.
1. Etzan zaitez buruz gora, oinak elkartuta, eta besoak eta eskuak gorputzaren aldamenean dituzula.
2. Arnasa hartuz, hanka bat altxatu. Arnasa botaz, tolestu belauna, eta, eskuez lagunduta, eraman ezazu bular ingurura. Jarraian, arnasa hartuz, luzatu hanka, eta, arnasa botaz, itzuli hasierako jarrerara. Jarrera hau hiru aldiz errepika zenezake, bi aldetara oinak txandatuz.
3. Orain, arnasa hartuz, jaso bi hankak aldi berean. Arnasa botaz, belaunak tolestuz, inguratu itzazu bular gainera. Jarrera hau minutu batean manten zenezake, arnasa saihetsetatik hartuz.
4. Minutu batean jarrera horri eutsi ondoren, arnasa botaz, lepoa behartu gabe, burua belaunetarantz eramango duzu, eta, arnasa hartuz, burua lurrera itzuliko duzu berriro. Errepika ezazu mugimendu hau hiru aldiz. Ondoren, arnasa hartuz, luzatu eta, arnasa botaz, hasierako jarrerara itzuliko zara.