Testua: Kati Olaizola
Ireki begiak eta belarriak, beti dago zer ikasia. Zirrikitu guztietatik sartzen zaizkigu hizkuntzak gorputzean. Batzuetan, zoritxarrez, elkarrekin borrokan ere badabiltza; norgehiagokan. Ez al dago guztiontzat lekurik? Maite dugun hori zaintzeko ere balio du hizkuntzak, ordea, borrokarako bezainbeste.
Zein hizkuntza ikasi duzu zuk lehenik? Horrek baldintzatu dezake ondoren ikasiko dituzunak erraz ikastea. Adibidez, indiako hindia ikastea akaso errazagoa izango zaizu ingelesa ikastea baino.
Badirudi gizakion lehen hizkuntzak kantua eta musika izan zirela… Zuk gogoko al duzu kantatzea eta musikarekin gozatzea, lehen gizaki haien moduan?
Hizkuntza pixkanaka eta etengabe ikasten den zerbait da. Matrioxka panpinen moduan, txiki bat handiago batean bildu, eta gero handiago batean, eta gero askoz handiago batean… infinituraino luzatu daitezkeen esaldi luzeak sortu arte!
Kuku, kuku! Piui! Kerrek-kerrek! Kraaaa! Animaliek ere badute euren hizkuntza. Eta zuk, badakizu animaliekin hitz egiten?