Kale natura


Eskulana: Txatxilipurdi elkartea

Hilabete honetan Txatxilipurdi eta guraso.eus egitasmoek abiatutako Kale Natura egitasmoarekin bat egiteko proposatu nahi dizuegu. Gure hiri, herri eta auzoetan dauden landare eta zuhaitzak izendatzeko eskulan txikiak egitea da proposamena. Egin txangoa herrian zehar eta izendatu Kale Natura.

Materialak

  • Kartel txikiak egiteko, papera, kartoia eta egurrak.
  • Errotuladoreak edo margoak.
  • Klariona.
  • Landareak identifikatzen dakien norbait alboan, edo horri buruzko aplikazioa instalatua duen telefono bat (adibidez, Picture this edo Plantnet).

Eskulana

1. Begiratu zure inguruko leku xelebrean hazi den landare edo zuhaitz horri.


2. Badakizue zein izen duen? Agian norbaitek jakingo du; bestela, bilatu aplikazioan.


3. Egin karteltxo bat, eta izendatu landarea denek ezagutu dezaten.


4. Ea poliki-poliki inguratzen gaituzten landareak ezagutzen ditugun.


top