Testua: OƱatiko Natura Eskola
Araknidoen taldeko akaroa, 3-10 milimetroko tamaina izan dezakeena. Lau hanka pare ditu, eta ez du antenarik. Burua eta gorputz enborra bat eginak ditu, eta forma borobildua du.
Non egoten da?
Basamortu handietan izan ezik, munduko beste toki guztietan dago. Euskal Herrian gero eta ugariagoa da. Ganadua eta fauna basatia ibiltzen den tokietan egoten da, eta iratzea edo zuhaixka txikiak dauden lekuak ditu gustuko.
Bizi zikloak.
Bizi zikloak lau fase ditu: arrautza, larba, ninfa eta heldua. Jaiotzen denetik prozesu bat errepikatu beharra dauka: animalia bat aurkitu, haren odolaz elikatu, eta lurrera jausi bizi zikloarekin jarraitu ahal izateko.
Gizakiongan eragina.
Bizidun txiki honek garrantzi handia du, nahitaezko bizkarroia izanik gaixotasunak kutsatzeko gaitasuna baitu, bakterio eta birusen bidez. Azken urteotan, Lyme izeneko gaitz larria nabarmen hedatu da kaparren ziztaden ondorioz.Dinosauroen garaiko duela 99 milioi urteko kaparren fosilak aurkitu dituzte anbarrean harrapatuta.Akain, lakasta, artapo edo zigar ere esaten zaio.
Nola elikatzen da?
Bizkarroia da: beste animalia batzuen odolaz elikatzen da, eta horiei kalteak eragin. Landaretzan itxaroten du, eta orkatza, basurdea, txakurra, gizakia edo besteren bat gertu dagoenean, haien azalari atxikitzen zaio; burua azal barnean sartu, eta odola xurgatzen du.Odolaz elikatzen da: odola xurgatuz, bere tamaina ehun aldiz handitu dezake.