Klarionak


Eskulana: Txatxilipurdi elkartea.

Hilabete honetan, betiko baliabide bati eman nahi diogu balioa: klarionari. Etxe barruan askotariko eskulanak egiteko egokia da, baina gaurkoan kalean erabiltzeko proposamena egingo dugu. Pareta batean edo lurrean margotzea proposatu nahi dizuegu, mural koloretsuak egitea, klarionak, paperezko zeloa eta ura uztartuz.

Materialak

- Klarionak.

- Paperezko zeloa.

Eskulana

1. Kolore ezberdinetako klarionak bildu.


2. Paperezko zeloarekin forma geometrikoak sortu.


3. Margotzeko txanda da. Gozatu!


4. Era librean margotzea eta sortzea ere proposatzen dizuegu.


top